www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERREGUBAK

 

        Beraz zu, Jesus zeñentzat ez diran eder asko zerubak eurak, etorri zara orain nire biotzeko etxe ez euki edo pobrera! + Ai ene! Ez da nire gorputza karzela ustel bat, ta, nire arimia pekatuban sortuba? Ez nas ni, ain sarri zure igesi ibilli nasana, zure bidiak uts egin ditudana, ta ainbeste esker txar emon deutsudana? + Ta, au guztijau jakinik, zatoz nigana! + Zer egin daiket, bada, orain nire arimiak? zelan maitetu daiket biar legez, neure Jesus ona? + Zelan emon neijoz duiñeko eskerrak? + Ai, eta baneuka orain Lagun edo esposa garbijaren biotz samurra betiko loturik gelditzeko neure Jesusegaz! + Zelako pozagaz esango neukian: aurkitu dau nire arimiak billatzen ebana, ta ez da geijago beraganik aldenduko. + Edo obato esateko: neuk billatu biar nebanak berak aurkitu nau. + Baña nok ezkotu daike nire arima liorra? Nok berotu nire biotz aiñ otza? Zuk, Jesus laztana. + Bai, zure eskuban dagoz Saulo ta Magdalenen biotzak. Ez zaite bada, aldendu niganik ixiotu ta dontsutu baga betiko nire arimia. + Ez egizu itxi bakarrik, negarrez, ta umezurtz egiñik. + Erre egidazuz su bero orregaz neure griña ta gurari okerrak, izan zaitian zu nire arimako jaube ta maite bakarra. + Zeuk emon zeustan, ta aldendu bazan bere, zeuria zan ta zeugandu dozu: egijozu bada leku zeure biotz bero ta gozo orretan. + Poztu zaite nire arima geixua, poztu zaite; bada edegirik daukazu Jesusen biotza. + Sartu zaite bere barruban, ta aurkituko dozu biar ta gura dozun guztija. + Bertan daukazu garbitasuna, gauza onetarako azkortasuna, pekatu ta pekatuko biden gorrotua, bizitza onian irauteko indarra, beraganako leialtasuna; ta berba baten, arako maitetasun bero, gatx guztijak kendu, ta on guztijak emoten ditubana. + Zerubak, ta luurra, kriatura edo egin guztijakaz, lagun dekidazala beti eskerrak emoten ainbeste ondasunen emolliari. + Alan izan dedilla.

 

aurrekoa hurrengoa