www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERBA AURREKUA

 

        Irakurla euskalduna. Liburutxu onetan aurkituko dituzu ikasbide, erregu, ta egikizun labur batzuk; eurak ondo egin ezkero aberastu zinaike zeure arimia: ez aringa ta iraitzian legez irakurrita, ez pada astiro ta aitubaz, zeure egitada guztiak Jaungoikuagana zuzenduteko gogo eta borondate osuagaz. Liburu onak irakurriko balira biar dan legez, zenbat argitasun aurkituko genduke euretan! Zenbat itsutasun eta arimako kalte zuzenduko litzate!

        Ikasi zinaiz buruz erregu laburrak, eta esan sarri, baña ez miin utsagaz, ezpada biotz zintzo ta arima guztiagaz. Alperra da ezpanakaz errezetan egotia, baldin borondatia badago illa, eta gogua beste gauza baten.

        Egizuz gauza guztiak arimako onera, eta aurrerapenak aterateko gurari osuagaz, ez oitura utsez eta nagitasunagaz. Lurreko ondasun laster igaroko dirianak irabazteko ain azkorrak izanik, zelan gara ain alper ta nagijak beti iraungo dabeen arimakuak billatuteko?

        Liburu onetan ikasi daikezu zeure bizi moduba zuzenduteko biar dana. Artu neurrijak zeure egikizun nai ta ezekuen kalte baga Jaungoikuagaz igaroteko denpora puska bat. Ez dauke guztiak era bardiña, eta Jangoikuak ez deutsa iñori eskatuten ezin daben gauzarik. Batzuk dauke eria egoteko gela zarratuko isiltasunian ordu osuetan orazinoian; beste batzuk ordu erdi edo ordu lauren baten, eta neurtu biar dau bakotxak bere eria al daben moduban. Leku guztietan jaso lei biotza Jaungoikuagana. Solo, baso eta sukaldeko lanetan; baita bere ume garrasijen artian; biar modu guztietan asko irabazi leite, eskini ezkero Jaungoikuari geure neke, izerdi, eta arrastaka guztiak. Bakotxari eskatuko jako artu daben era eta argitasunaren kontuba. Geijago artu dabenak geiago zor dau; baña ez dago iñor zuzendu ezin leianik bere bizimoduba arimako ondasunak irabaztera. Albait sarritxuben konpesau; emon gorputzari neketxuren bat; jarraitu beti sendaro Jangoikuaren bidiari, eta oneraspen edo debozinoiari. Ez ibili gaur bai ta bijar ez, arima epelen gisan. Bakotxak beretzat egiten dan ona edo txarra. Dongaro dabillenak, berak batuten ditu bera erretako egurrak, eta, ondo bizi danak irabazten dau betiko zoriontasuna.

        Au goguan ondo artu; igitu gauza onetara; iges egin bide donga eta galgarrijetatik. Igaroriko egunak, ez dira atzera etorriko. Usterik gitxien dogunian ebagiko da gure bizitzako arija. Eriotzia sartuko da lapurrra legez; egin alegina ondo prestaurik aurkitu gaizan.

        Ai liburutxu onetatik aterako bazendu arimako onen bat! Argituko baziña Jangoikuaren ezagueran, eta zaletu iños amaituko ez diran atsegin gozuetara.

        Alan egin daijala biotz guztien jaubiak.

 

aurrekoa hurrengoa