 |
KOMUNIOE OSTERAKO
Konsuninoeko mai santuban aurkituten dira ondasun neurri bagak, baña bakotxak aterako dau prestaeriaren duiña. Konluninoe ostian irabazi deitekez ondasun txito ugarijak, ta ez arren alperrik galdu era edo une zorijoneko au. Batu egizuz zenzun guztijak zeugaz daukazun jaubiagana, ta egizu alegin guztija, eskerrak emoten, mesediak eskatzen, biotz ta zarian guztija eskintzen, ta bera maitetuten. Egizu astiro au guztijau, arturik zeure laguntzat amarik gozo ta bigunena. Gauza negargarrija da, ikustia kristinaubak komulgau ta beriala etxera juaten, edo eleixan dagozala, albuetara begira, edo gogo otz ta epelagaz, gomutau bere baga nogaz aurkitzen diran, ta zer egin biar leuken! Gero beti beragaz izan gura dozun Jesusegaz, ez dozu orain igaroko gozaro ordu erditxu bat? O, itxutasuna! Baña ez dabe estutu biar emen, arako arima aleginez ondo prestaurik, ta borondate onagaz komuninoe ostian astiro dagozanak begitandu arren, ez dabela ateraten mesederik komuninoetik, esetsi edo tentaziñoe, gogo illun, ta lior antzeko biotza euki dabelako. Eginik noberagan dana, ez da sari baga iñor geldituko. Ez ditu Jesusek sari guztijak lurrian emoten. Euki ez arren samurtasun, ta gozotasunik, sarri irabazten dira gero beti gozo izango diran ondasunak.
|
 |