www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

KONFESINOIAREN GAÑEKO
IKASBIDIAK

 

        Batiatu ezkero pekatu egin, ta arimako grazija edo garbitasuna, galdu dabenarentzat, al dabela, ez dago Konfesinoe on bat baño beste zerurako biderik. Ez dago egija au ez dazauban Kristinaurik, ta orregaitik konfesau oi dira ain sarri. Baña, zetan dago konfesau arren Kristinau guztijak, geijenak betiko galdutia? Zetan dago, adiñera elduta ilten diranen artetik gitxiago zerura juatia beko susko oxiñera baño? Ala ez zenduban uste alan zanik? Bada, irakurri egizuz S. Nilo, S. Simeon Stilita, S. Theodoro, S. Basilio, S. Efren, S. Krisostomo, S. Agustin, ta beste Santu, jakitun, ta Erakusla asko, ta eurak esango deutsube, askoz geijago duazala betiko susko lezara, zeruko atsegiñetara baño. Ai, Ai, Ai! Ta, zetatik dator au, ezpada konfesinoe gaiski egiten diranetatik? O! Zerubei negar eragiteko kristinau askoren itxutasuna! Batzuk duaz konfesetara, oitura utsez, pekatubaren kaltiakaz gomuntau bere baga. Beste batzuk, absoluzinoia emoten badeutse, pekatuben damurik euki ez arren, bioi dira arreta edo pazienzija galantian. Beste batzuk, dabiltz konfesore nasai ta jakiturija edo ardura gitxikuen billa, ziaztau ez deijuezan euren egitada, ibilbide, ta pekatuben sustraijak. Beste batzuk, lantzian konfesore bategaz, emondako berbak bete ezagaitik, ta beti lengo pekatuben kateia aldian dabela. Beste batzuk... Ai, zenbat aldetatik dabiltzan itxuturik! Argiro esateko, ez duaz konfesetara pekatubaren gorroto ta bizitza barri ta zuzen bat egiteko gurari senduagaz. Onelakuak dira Espiritu-Santubak aitatuten daben alperraren gisakuak, diñuanian, Gura dau, ta gura ez dau alperrak. Gura buke garbitu; gura leuke Zerura juan; gura lituke artu Sakramentu santuben doe ugarijak; baña gitxi nekatuta, ereguz bizi izanda, gorputza maitetuta, ta biar dana egin baga. Begira, pekatari geixua, galdu ez zaitian betiko! Emon eijozuz eskerrak Jangoikuari bota ez zaitubalako pekatubagaz batera, betiko sutara bere begijen aurretik. Biurtu zaite laster beragana, Jesusen odola bera, izan ez dedin zuretzat, beti betiko negarra.

 

aurrekoa hurrengoa