www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTE GUZTIKO EGUNETARAKO
ONERASPEN EDO DEBOZIÑOIAK

 

        Gizaldi guztietako ekandu edo oituria izan da kristianuben artian, asteko egun bakotxerako berarizko oneraspen edo debozinoren bat artutia. Zuri bere atarako, emen erakusten jatzu.

 

 

DOMEKARAKO

IRUBATASUN EDO
TRIÑIDADE TXITO SANTUBARI

 

        Esker gozuak Aitari, bere eskubidiagaz ezerezetik atera, ta bere irudijan egin nendubalako. Esker gozuak Semiari, bere jakiturijagaz Infernuko kateiak urratu, ta Zeruko atiak edegi, eustazalako. Esker gozuak Espiritu Santubari, bere maitetasunagaz bautismuan dontsutu nendubalako , ta beti beraganik izan ditudan emokai edo grazija ugarijakgaiti. Esker gozuak, bai Irubatasun txito dontsuba, orain arteko mesede guztijak gaitik. Gaurko eguna izan dedilla zure atsegin, ta nire arimiaren onerako.

 

 

ASTELENERAKO
ESPIRITU SANTUBARI

 

        Aita ta Semiaren maitetasuneko Espirituba, doe ta mesede guztien emollia; argitu egizu nire adiña, ta ixiotu nire biotza zure maitetasun gozuan. Egizu, zaletu nadilla on guztira, gorrotau okerrera. Autor dot, sarri itsutu nasana zure argi santubetara: gogortu dodana biotza zure deijetara. Aurrera alan izan ez nadin, indazu eske nasana; ta gaurko eguna izan dedilla, zure izenian, nire bizitza obiaren axieria.

 

 

MARTITZENERAKO,
AINGERU JAOLIARI

 

        Neure Aingeru ona; eskerrak Jangoikuari zure ardura edo kargura imiñi nendubalako. O, zein mesedia, Zeruko Espiritu garbi, ta Jangoikuaren arpegija ikusten daben bat, beti neure zain eukitia. Zelan azartu neinde pekatu egiten, zuk ikusten nozula, ta neugaz zagozala? Eta, ze arerijok goitu daike nire arimia, zugaz bategin ezkero? Alkartu gaitian, bada, goiturik demonio malmutz, mundu laban, ta aragi nasaiguria, atara daidan beti betiko garaitza edo biktorija.

 

 

EGUBAZTENERAKO
DONE JOSERI

 

        Zeruko Erregiñaren Senar garbi ta Jesusen Aita ordezkua: nogana zuzendu neindeke, zugana baño obato, neure premiña ta esturasunetan? Neure Santu laztana: imini egizu zeure bitartetasun guztija pekatari onentzat. Artu nagizu zeure semetzat. Indazu zure garbitasun, ta onoidade, onekandu edo birtutei jarraituteko indarra, bat eginik bizitza zuzenagaz eriotza ona artu daidazan zure bitartetasunaren betiko sariak.

 

 

EGUBENERAKO,
SAKRAMENTU TXITO SANTUBARI

 

        O, Jesus gozo, izentau zendubana gaurko eguna maitetasunaren sillurik andijenagaz! Nok esan, ez adierazo daike zure guganako etsigitasuna, gelditutian altarako Sakramentuban, gure janari, ta edari egiñik? Nok, bada, zu ontasun guztien ontasuna, maitetuko ez zaituz gauza guztien ganetik? Nor, izanik zu gozotasun guztien gozotasuna, ainbat garbijen eginik, elduko ez da al-daben guztijan zure biotz orretara? Indazu, Jauna, zuganako egarri andi bat; eta zuriak ez diran atsegin guztijen gogo bete, ta gorrotua.

 

 

BATIJAKURAKO,
JESUSEN ERIOTZIARI

 

        O, Zeruko Billdots eder, ta orban bagia! Zure eriotza ta odolagaz desegin gura dituzu gizonen pekatubak. Desegizuz, arren, laster niriak. Zu ill zinan ni biztute arren. Zelan, bada, neure guraz il daiket barrero neure arimia? Ez Jauna , ez. Zure eriotzia goguan arturik, ta zuri ondo erreguturik, ez dago goituko naben arerijorik. Galduko dot, biar bada, bizitza labur au, zuriaren ordez, ta beti zure seme zeruban izateko pozez.

 

 

ZAPATURAKO,
AMA DONZELLA BAKARRARI

 

        Donzella garbi, neure Jangoikuaren Ama, ta bera gaitik, Aingeru ta gizon guztijen lotsa, itzal, ta maitetasunaren diñu zariana: natortzu zeure oñetan etzun ta auspaztutera. Zu zara pekatarijen Ama, ta ni, benetan zure biar nasana. Biurtu egizuz, bada, niganutz zure begi eder ta errukitsubok. Lagun zakidaz Erbeste onetako arrisku andijen artian, ta, zuzendu nagizu betiko atseginen kai edo portu zorijonekora.

 

aurrekoa hurrengoa