www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

KURUTZETAKUEN EGIN BIDIA

 

 

SARRERIA

 

        Leleengo, belaunbikoturik, zeñatuko zara, ta esan biotzetik Neure Jesu-Kristo Jauna.

 

 

ESKINTZEKO ERREGUBA

 

        Neure Jesus laztana, agertu nai neuke nolabait zuganako leijaltasuna, jarraiturik gaur zure Kalbarijoko oñatz edo pausubei. Egizu, bada, irabazi daidazala onetan dagozan induljenzija edo parkamen guztijak. Erregututen deutsut atarako Eleixiak erregututia gura daben premiña guztijak gaitik, ta niretzat zure bide zuzenei beti jarraituteko argija.

 

                Munduban gozatu ta

                Jesusi jarraitu

                Izango ezin dana

                Daigun ezagutu.

                Neke ta kurutziak

                Burla ta barriak

                Sarri izango dituz

                Jesusen semiak.

 

 

LELEENGO ESTAZINOE EDO EGOTALDIJA

Eriotzako epai edo sentenzija gogorra

 

                Kurutzian ilteko

                Jesus Maitiak

                Zer egin ete dau

                Neure jentiak?

 

        Gomunta zaite orain, ez eukala Jesusek beste errurik gure pekatubak bere gañian artutia baño.

 

ERREGUBA

        O, neure Jesus! Beraz zu, entzunik Pilatosek emon daben eriotzako epai edo sentenzija, jakin arren niria zala erru guztija, zagoz ixil ixillik! Zer egin daiket, bada, nik orain? Baña zer egingo dot zu baga, izanik ni ain argala? Indazu, arren, zuganako leijaltasuna, ta neke ta kurutze guztijak zure izenian igaroteko indarra.

        Beti amaituko da onan.

        Aita geuria etc. Abe Marija etc., ta Gloria etc.

        Gero. Jauna, errukitu zaite pekatarijakaz. Guztijak esango dabee. Jesusen kurutze ta eriotzia, izan dedilla guretzat betiko bizitzia.

 

 

BIGARREN ESTAZINOE EDO EGOTALDIJA

Jesusi Kurutzia imini eutsena

 

                Kurutze astunagaz

                Jesus makurturik,

                Zer diñozu, bazagoz

                Zeugan arroturik.

 

        Gomuntau egizu emen Jesusen umiltasuna, arturik zugaitik kurutze astuna bere solbardaan.

 

ERREGUBA

        Zeruko bildots otzan edo mansua: nora zuaz kurutze astun ori lepuan dozula? Zek zarabiltz ain azpiratuba? Eta zu olan ikusirik, zelan ez dauke nire begijak negarrik? Samurtu ta ezkotu egizu nire biotz liorra, ta indazu, neure arrotasunak kendurik; zuri jarraituteko indarra. Aita geuria, etc.

 

 

IRUGARREN EGOTALDIJA

Jesu-Kristo kurutziagaz
lelengo jausi zan lekuba

 

                O, zein astuna dan

                Nire pekatuba!

                Begira zelan daukan

                Jesus auzpaztuba.

 

        Begira orain Pekatarija, zeiñ jausija ta azpiratuba daguan zure arimia. Ikusi egizu Jesusegan pekatubaren astuntasuna.

 

ERREGUBA

        Zerubak ta luurrak indartuten dituzun Jesus, zakuztaz argaldu ta luurrera ezarrija. Kurutze astuna gañian, ta zeu azpijan: Ze ikusgarrija! Eta au jakinik, zelan bizi neinde pekatubakaz damutu bagarik? Jauna egizu arren, ezaguturik neure erru ta uts egitiak, jagi dedilla laster nire arimia zure bide zuzenei jarraitutera. Aita geuria, etc.

 

 

LAUGARREN EGOTALDIJA

Jesusek bere ama aurkitu eban lekuba

 

                Amarik bigunena

                Nor billatzen dozu?

                Ara zure semia,

                Laztandu egizu.

 

        Gogoratu egizu emen, zer igaroko zan ama semerik laztaneen artian, aurkitu ebenian alkar Kalbarijoko bidian.

 

ERREGUBA

        O, amarik errukarrijena! Zelan aurkitu dozu, zuk negarrez billatzen zenduban seme laztana! Buruba arantzaz josirik, arpegi ederra izerdi, odol, ta autsez ezaiñdurik; gorputz guztija azotez eriturik: nora begiratu zinaijo, espadauka zati osorik? Biurtu egizuz niganutz zure begi errukitsubok, ta egizu, izan nadilla ni, bere seme ordeko. Bai, arren, bai. Aita geuria, etc.

 

 

BOSTGARREN EGOTALDIJA

Simon Zirineua Jesusi kurutzia eruateko
laguntzat emon eutsen lekuba

 

                Kurutzia eruaten

                Lagundu nai dozu?

                Bada, nun nai nekia,

                Aurkitu daikezu.

 

        Aztertu egizu orain Judeguben amorruba Jesus kurutzian josteko, bada, bidian ill ez ekijuen bildurrez, emon eutsen laguna.

 

ERREGUBA

        O, Jesus maitia! Zelako gogortasuna aurkitu dozun gizonen artian! Errukija zirudijan, laguna emotia; baña, ara emen zuganako amorrubaren asmorik okerrena. Gitxi deritxue orain artian egin deutsubena: gura zaitube josi eureen eskubakaz kurutze orretan, ta edan eragin Kaliza garratzaren azkenengo ondar samiñak. Egizu, bada, ni oraingiñokuakaz ondo damuturik, izan nadilla benetan kurutze orren seme egijazkua. Aita geuria, etc.

 

 

SEIGARREN EGOTALDIJA

Beronikiak Jesusi
arpegija garbitu eutsan lekuba

 

                Iru itzuliko

                Zapi zurijan

                Jesusen irudija

                Gelditu izan zan.

 

        Gomuntau egizu emen Beronikiaren sendotasuna, Judegu gogorren ardura baga, azartu zanian Jesusi arpegija sikatzen.

 

ERREGUBA

        Nos bait, Jesus ona, aurkitu zenduban errukija, ta saritzat itxi deutsazu emakume senduari zeure itxuria iru itzuliko zapijan. Sendatu egizu nire arimia, ta emon egidazu indarra, munduko bildurrak ostikopetu, ta zure agindubei jarraituteko. Markau egizu nire biotzian zure itxuria, bere gomuntia izan dedin niretzat gauza txaar guztijetarako gorrotua ta gauza onetarako agintia. Aita geuria, etc.

 

 

ZAZPIGARREN EGOTALDIJA

Bigarren aldiz
Jesus jausi zan lekuba

 

                Bigarrenez Jesus

                Jausi da emen,

                Urten pekatutik

                Ainbat lasterren.

 

        Begira orain, zenbat bidar jausi zarian pekatuban, ta zein kurutze astuna izan zarian Jesusentzat.

 

ERREGUBA

        Nos ezagutu ete dot nik ondo neure pekatuben erruba? Ikusirik Jesus, bigarren aldiz jausirik, ta kurutziaren azpijan, zeren zain egon neindeke, ezagutu baga neure itxutasuna? O, pekatuba! Zelan, izan zinai geijago lekurik nire arimaan? Ez, ez. Alperrik jagiko dira infernuko talda guztijak; biziko nas, bere ontasunez, Jesusegan, ta illgo nas beragan. Aita geuria, etc.

 

 

ZORTZIGARREN EGOTALDIJA

Jerusalengo Alabei Jesusek
berba egin eutsen lekuba

 

                Zeri negar egin

                Zeugan daukazu

                Bada, pekatuba

                Maitetu dozu.

 

        Asko daukazu zer ikasi emakume errukiorrei Jesusek esan eutsezan berba oneetan. JERUSALENGO ALABAAK, EZ EGIZUBE NEGARRIK EGIN NIRE GAÑIAN, EZPADA ZEUBEN BURUBEN GAÑIAN.

 

ERREGUBA

        Bai Jesus maitia! Badaukat nik neuregan zeri negar egiñ. Bada, nire pekatubak ekarri zaitube zu taiju orretara. Eta zugau agertu badau Aita betikuak ainbeste axerre, nire pekatubak zeure gañian artu zenduzalako, zer izango da nigaz bere axerreko egun ikaragarrijan? Egizu, arren, benetako negarrakaz garbitu nadilla, ta bere bildur Santuba izan dedilla nire betiko jakiturija. Aita geuria, etc.

 

 

BEDERATZIGARREN EGOTALDIJA

Irugarrenez
Jesus jausi zan lekuba

 

                Irugarren aldiz

                Jesus jausirik;

                Ez da orregaitik

                Emen negarrik?

 

        Begira emen Judeguben gogortasunari. Indargaturik Jesus, jausi zan irugarren bidarrian, ta aurkitu eban errukija izan zan, ostiko puntaz jagi eragitia.

 

ERREGUBA

        Nos artian, Aita Zerukua, itxiko dozu zeure seme bakar ta laztana gizon gogorreen eskubetan? Nos artian gogortuko zara seme onentzat, nigaz errukiorrago izate arren? Egizu, bada, ezagutu daidala nire arimiari deutsazun maitetasuna, ta ez daidazala galdu Jesusek eskintzen deustazan bere irabazi edo merezimentu amai bagaak. Aita geuria, etc.

 

 

AMARGARREN EGOTALDIJA

Jesus billoxtu ebeen lekuba

 

                Jantzi apaindubak

                Dozuz billatzen?

                Jesus billoxtubaz

                Ez errukitzen?

 

        Begira enen, zelako gogortasunagaz kendu eutseen Jesusi, bere gorputz zauritubari itxatsita eukan jantzija.

 

ERREGUBA

        Zeruba izarrez, ta zelaijak loraz jantzi zenduzan Jauna, zakuztaz billoxturik! Baña, zer, billoxtuba? Guztijori zagoz eratzija, ta odolez eztaldurik. Egizu, billoxtu nadilla ni neure pekatubetatik, ta jantzirik zure doe edo grazijazko soñeko garbijakaz, bizi nadilla iños ezaindu baga, ta alan agertu, betiko Eztegubetara deituten deustazun unian. Aita geuria, etc.

 

 

AMAIKAGARREN EGOTALDIJA

Jesus Kurutzian
josi ebeen lekuba

 

                Ultze gogorrakaz

                Jesus josirik,

                Dago Lauburuban

                Zuk esegirik.

 

        Begira Jesusi, kurutze edo lauburuban, esku ta oñak ultzez josirik daguala, baña oraindik bizirik.

 

ERREGUBA

        O, Jesus ontasun guztien ganetikua! Ze neke samin ta astunak ez daruazuz, kurutze orretan bizirik josita zaukezala? Egizu, bada, ez nadilla ni bere gozatu luurreko atsegin argaletan, ezpada, kurutzia izan dedilla niretzat poz ta atsegiñik andijeena, alan jaritxi daidazan bere ondoreengo atsegin amaibagaak. Aita geuria, etc.

 

 

AMABIGARREN EGOTALDIJA

Jesus Kurutzian ill zan lekuba

 

                Ilda, bada, Jesus

                Gu biztuteko

                Zeruko Atiak

                Edegiteko.

 

        Gomuntau egizu emen, ze lotsagarrija izan zan, mundubaren begijetan, lapur biren erdijan Jesusi emon eutsen eriotzia.

 

ERREGUBA

        O, Aita Zerukua! Ill da zure seme bakarra, ta ill da guri betiko bizitzia emotearren. Igaro ditu ainbeste lotsari ta neke , guri ondasun ugarijaguak iste arren. Asko da gogortasunik. Egizu, bada, Jesusen odola izan dedilla niretzat zure esleidubeen markia, ta bere eriotziagaz biztu dedilla nire arimia, ostera pekatubaren eriotziagaz ez ilteko. Aita geuria, etc.

 

 

AMAIRUGARREN EGOTALDIJA

Jesusen gorputz illa bere Amari
altzora eruan eutseen lekuba

 

                Amaren altzuan

                Jesus dago illik

                Eztago ikusteko

                Emen biotzik.

 

        Emen dauka zure biotzak zek asko samurtu, ikusirik Siongo Donzella ederra bere seme laztan, baña zauriz illa, alzuan ta laztandurik daukala.

 

ERREGUBA

        O, ama naibagez betia! Nok emon al leijon atsegin puskabat zure biotzari! Nok lagundu al leizun zure negarrezko bakartadian! Artu naizu, bada, zure semetzat, ta egizu, bizitza garbi bategaz, izan nadilla beti zure atsegiña, ta gero emon deizudazala beti zeruban zeure amatasunaren esker gozuak. Aita geuria, etc.

 

 

AMALAUGARREN EGOTALDIJA

Jesus obi, edo sepultura
barri baten sartu ebeen lekuba

 

                Ai, nik biotzian

                Jesus obitu;

                Al baneu betiko,

                Ta Ama poztu.

 

        Gomunta zaite, zelan Ama maitiari kendu eutseen bere besuen artetik Jesus, obitu edo sepultetako.

 

ERREGUBA

        O, amarik errukarrijena! Zein bakarra gelditu zarian! Nun dozu zeure semia? Nun da zure maite bakarra? Nun atserengo dau orain zure biotz samurrak? Orain artian, illik bada bere, ikusi dozu zeure semia, baña arlosa astun batek estaldu dau, ta ez dauke zure begijak iñun atsegiñik. Egin nagizu ni bere zure negarreen lagun, izan nadin gero betiko atsegiñeen jaube. Aita geuria, etc.

 

 

AMABOSTGARREN EGOTALDIJA

Jesus bizturik Magdaleniari
agertu jakon lekuba

 

                Nai dabenak Jesus

                Zuzen billatu,

                Bere pekatuben

                Damuba artu.

 

        Orain ezagutu daikezu, zelan Jesusek maite dituban pekatari ondo damutu, ta bizitza garbijan diraubenak.

 

ERREGUBA

        O, pekatarijen Aita errukiorra! O, ardi galduben Artzain biguna! Zelan poztuko ez da nire biotza, ikusirik, agertu zatxakozala Magdalena pekatarijari, zeure edertasun, ta atsegin, edo glorijaz jaztzirik. O, zorijoneko Magdaleniaren negarrak! Zorijoneko, mundubari ta bere arrotasunei egin eutseen betiko agurra! Emon egidazu indarra, nik beste ainbeste egiteko, ikusi zaidazan, eguneen baten, zu, edertasun guztien edertasuna. Aita geuria, etc.

 

 

AZKENA

 

        Ez gaitian gelditu irakurte utsagaz Jesusen kalbarijoko oñatzen gañian. Atera daiguzan arimarako biar ditugun onera ta mesediak. Ezagutu daigun, aragijaren atsegin, ta mundubaren arrokerija ta labankerijetan, ez dala aurkituten zerurako biderik, ta oneek isten ez ditubanak, ezin jarraituko deutsala Jesu-Kristori, ta izango ez dabela iños lekurik zeruko atsegiñetan.

 

aurrekoa hurrengoa