 |
ESKAPULARIJO SANTUBAREN GAÑIAN
Zeruko Erregiñak berak agerturiko oneraspen eder bat da; Karmengo eskapularijo santuba. Sartu zaiteze, bada, gogo garbi ta prestaera onagaz Kofradija edo anaetasun onetan. Imini egizube alegiña, itundurik Konfesoriagaz, irabazteko bertan dagozan parkamen edo induljenzija ugarijak. Erabilli egizube, arren beti, egunaz ta gabaz, bularrian Eskapularijo Santuba Mariaren irudi edo estanpiagaz: Ai, zein asmo egokija au, geure ama maitia sarri goguan eukiteko! Zein asmo adiutuba, pekatubari bildur ikara audi bat artu, ta beti garbi izateko! Bada, gomuntaurik geure bularrian daukagula geure ama garbijaren irudija, zelan azartu ginandez pekatu egiten? Edo kenduko genduke soñetik pekatubari leku emon orduko, baña, nor azartu leite onetara? Barriz, baldin arima galdu ta zorigaistokoren batek, eskapularijo santuba aldian euki arren, artuko baleu pekatuban jausteko ustia: O, zeruko Aingeru ederrak! artu laster, zeuben aldetik Erregina garbijaren izen on, edo honria. Kendu egijozube beriala kristinau lotsa galdukuari bere irudi ta eskapularijua, ta agertu egizube zor jakon itzal ta lotsa santuba. Begira, bada, eskapularijo santuba soñian, ta pekatu, aragijaren labankerija, mundubaren aixe zoro, arrotasun, jolas, dantza ta bide nasaijetan bazabiltz: begira diñot, zer, nor, ta zelan darabiltzuben, ta zer lotsa dakarkijozuben. Ai, ze axeria jausiko dan egunen baten zuben gañera! Baña, o egun aaztu edo gitxi gomuntauba!
|
 |