www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEZIA

 

 

MEZA AURRETIKUA

 

        O, Jesus, benetan maitegarrija! Beraz, ez zan aspertu zure guganako ondo naija, kurutze Santuban bizitzia gugaitik emonaz? Ez. Nai izan zenduzan ugaritu geijago ta geijago zeure mesediak, ta orretarako izentau zenduzan Sazerdotiak jarraituteko eureen bitartez Kurutzeko Sakrifizijo andi ta zorijonekuari. Sinistuten dot kurutzeko Sakrifizijua ta altarakua bat dirala. Zu Jesus, zariala Sazerdote nagusi meza bakotxian sakrifiketan dozuna, ta sakrifikauba zariana. Indazu, arren, arimako prestaera garbi bat, bat eginik neure gogua zugaz, Eleixa Santubagaz, ta zure ministro Sazerdotiagaz, irabazi daidazan meza santu onetan eskintzen jatazan doe ugarijak; ta egizu zabaldu dedilla guztietara zure errukitasun neurri bagia. Emen gelditu biar dozu meziaren anditasunagaz gomuntetan, ta biztuten zeure gurarija, itzal santu ta oneraspen andi bategaz entzuteko.

 

 

MEZIAREN AXIERIA

 

        Aitiaren ta Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Jauna, nator zugana poz ta atsegin billa; artu nagizu zeure aldetik, ta begiratu egidazu errukitasun andijagaz, te egizu, ez nadilla naastau gaiskilla ta pekatarijakaz. Zu zara nire sendotasuna, ta ez zaitez aldendu niganik. Argitu egizuz nire begijak urreratu nadin zure Altara santura, nun aurkituko dodan pozkerija egijazkua, gozatuteko beragaz zure anditasunaren aurrian. O, neure arimia! Ez zaite, beraz, naibagetu. Itxaron egizu, bai, zeure Jangoikuagan, bada aurkituko dozu beragan atsegin ta bake osua.

 

 

CONFITEOR

 

        Neure Aita txito altsuba: auzpazturik zure oñetan, nator, zerutar guztien aurrian, neure pekatubak autortutera. Neuria izan da erruba, ta guztiz erru andija, baña ezaguturik damutu da guztiz nire biotza. Donzella txito garbi, Apostolu santu, ta nire zeruko ongilla guztijak; ikusirik zubek nire lotsarija, jaritxi egidazube errukija. Jauna! Eleixa santubak erregututen deutsu nigaitik. Entzun egizu bere Ministro Abadia; zeñegaz batera eskatuten deutsudan parkatu deiguzula, berari, niri, ta guztijoi geure erru ta utsegiñak.

 

 

ABADIAK ALTARARA IGOTIAN

 

        Orretarako, Jauna, Jesusen irabazijakaz bat egiten ditugu Santu guztijenak, ta batez bere, arako Santubenak, zeintzuben erlikija edo apurrak aurkituten diran altara onen barruban.

 

 

KIRIE

 

        Gauza guztien egillia, errukitu zaite zeuk egin genduzuzanokaz: Aita txito samurra bigundu zaite zure semen erregubetara: Zeruko atiak edegi zeunskuzan Jesus laztana, itzuli egizu gure arimetara zeure odola, ta izan zaite euren betiko garbitasuna.

 

 

GLORIA IN EXCELSIS ESATIAN

 

        Zeru guztijak autortu ta adierazo daijela Jangoikuaren gozotasun edo glorija, ta bere bake santubak poztu daijala lurra. O, Jaun altsuba! Biotzeko alegin osuagaz, agertu nai deutsuguz, geure lotsa on, maitetasun, ta esker onak. Zeruko bildots garbi kenduten dituzuna gizonen pekatubak, entzun egizuz gure erregubak. Aitaren alde eskuman jarririk zagozana, errukitu zaite gugaz. Autortuten dogu zure anditasun, dontsutasun, Jauntasun, ta altsutasuna, ta zariana Jangoiko bat Espiritu-Santubagaz Aitaren gozotasun edo glorijan.

 

 

DOMINUS VOBISCUM

 

        Jangoikuaren laguntasuna izan dedilla gugaz, egin daiguzan alkarturik geure erregu ta eskabidiak.

 

 

ERREGUBAK

 

        Eleixa Santubaren izenian, Jauna, Abadiak zuzenduten deutsuz erregubak; beraz, baita nire izenian bere, nasalako Eleixako semia. Bat eginik neure gogua beriagaz, eskatuten deutsut, bere, neure, ta Eleixa guztiko premiñak gaitik, ta uste dot entzuna izatia zeure errukitasun ta Jesusen irabazi neurri bagak gaitik.

 

EPISTOLIAN

        Jangoiko guztija daizuna; esan zenduban, egin bedi argija, ta beriala egin zan. Barristau egizu nire ariman, orduban munduban egin zenduban mirarija. Desegin egizuz illunduten naben lañuak, ta sortu egizu nigan zeure argitasuna. Entzuten nago orain bere Abadiaren aoz zure berbia, ta sinistuten dot. O, gau illun, azpiratu ta keizaturik euki dozuna nire arima geixua! Egijozu leku Jaunaren berbiak emoten deustan argitasunari. Neure griña, arrotasun, argaltasun, ta mundubaren labankerija eruak, ez al dabe itxutuko geijago nire arimia. Ez Jesus maitia, ez.

 

EPISTOLIAZ EBANJELIJUAREN BITARTIAN

        Jangoiko, garbitu zenduzana Isaias igarliaren ezpanak ikatz ixiotubagaz, garbitu egizuz zure Ebanjelijo santuba adierazotera duan Abadiarenak bere; baita bere nire belarrijak ondo entzun daijen. Bardin eskatuten deutsut ondo aituteko argitasuna, ta diñuana gorde ta egiteko indarra.

 

EBANJELIJUAN

        Jauna, asko dira nire uts egitiak, ta eztira ez jakinez, ezpada dakidana ez egiñez. Ziur nago, sinistuten dodana; baña urrin dabiltz nire egitadak sinistuten dodanetik. Badakit, barriz, sinistutia asko ez dodana; bada demoniuak bere sinistuten dabe. Baña zetarako dabe alako sinistia? Eleixiak gura dau, orain nik zure Ebanjelijo santuba entzutia, ta adierazoten deust onetan beti egon biar dodala prest zuzenduteko neure egitada guztijak berak emoten dituban neurrijetatik. Egizu, bada, neure Jaun ona, gorde daidala aginduten jatana, ta ez nadilla aldendu betiko galdubidetara.

 

KREDUAN

        Sinistuten dot Jangoiko bakar bategan, zeñek ez daukan naturaleza edo izate bat baño iru Personetan. Sinistuten dot irubatasuneko lelengo Personia dala Aita, zeru, lur, ta ikusten diran ta ikusten ez diran gauza guztijen egillia. Sinistuten dot bigarren Personia dala seme bakarra, Aitaganik sortuba, ta ez egiña, ta beragaz izate edo sustanzija batekua, zein, gugaitik, ta gu zeruratutia gaitik, jatsi zan zerubetatik, ta egin zan gizon Maria donzelliaren erraijetan Espiritu-Santubaren egitez; izan zala nekatuba, kurutzian illa, ta obituba Ponzio-Pilatosen agindubaren beian: irugarren egunian biztu zala illen arterik. Sinistuten bere dot, igon ebala zerubetara nun daguan jarririk bere Aitaren alde eskumatatik, andik etorriko dala bigarrenian, itzal ta edertasunez inguraturik, bizi ta illei betiko erabagija emotera, ta bere Erreinubak ez dabela azken ez amairik izango. Sinistuten dot irugarren Personia dala Espiritu-Santuba, ta datorrela, Aita ta Semiaganik ta daukala eurakaz izate bat. Sinistuten dot Eleixa bakar, Santu, Apostoliku, guztientzakuan. Sinistuten dot ta autortu, daguala bautismo bat pekatuben parkazinoerako. Itxaroten dot illen biztuera barrijan, ta beti iraungo daben bizitzan.

 

OFERTORIJO EDO

OSTIJIAREN ESKINSARIJAN

        Aita Zeruko, Jangoiko altsu ta betikua; artu egizu Abade Jaunak zeure seme laztan Jesusen izenian eskintzen deutsun Ostija garbija: eruan egizu ontzat azartutia ni bere, beragaz batian, eskintzen neure pekatuben ordañian: baita bere eskintzen deutsut arima leijal bizijak ta illak gaiti. Guztijok zuzenduko al gara betiko zorijontasunera.

 

KALIZIARENIAN

        Eskintzen deutsugu, Jauna, Kaliza osasuntsubau, eskaturik zure guganako errukitasuna; egizu, bada, eskinzari onek igon daijala zure zeruko jarlekura giño, izan dedin gure, ta beste guztijen zorijontasunerako.

 

OFERTORIJO EDO

ESKINSARI OSTEKO ERREGUBAK

        Artu egizuz, Jauna, gure biotzak egiten deutsubezan eskintsarijak. Damuturik gagoz geure pekatubakaz. Entzun egizuz, errukiz, gure arima geixuen zizpurubak. Eta zu, Espiritu bizitza emollia, jatsi zaite gure doien gañera, ta dontsutu egizuz, eskinijak izan ditian duiñtasunez Aita betikuaren anditasunaren aurrian.

 

ATZAMARRAK GARBITUTIAN

        Garbitu egizuz, Jauna, gure arimak, urreratu gaitian zure mai Santura. Nai dituguz entzun zure anditasunak, ta adierazo zure mirarijak. Ez egizuz itxi gure arimak, galdu ez ditian geistueu artian, zeintzuben eskubak dagozan loitubak. Nai deutset jarraitu bide zuzen ta garbijei, ta lagun zakidaz arren. Alan maitetuko zaitut beti beti zorijoneko guztien artian.

 

ORATE FRATRES

        Erregutu daijogun guztijok Jangoikuari, ta alkartu daiguzan geure gurarijak, ontzat artu daijan eskintzen deutsagun Sakrifizijo au.

 

 

ERREGU IXILLAK

 

        Lurreko guda edo gerrak goiturik, erbeste onetako naibagiak igarorik, betiko atsegiñetan atsereten zagozen arma zorijonekuak, ta batez bere, gaur izentetan zaituguzanak, batu egizubez zeuben erregubak geuriak gana, ezagutu daiguzan laster zeuben bitartetasun andijaren sari ugarijak. Baña, azkenik, Aita betikua, iminten dogu itxaropen ta poz guztija eskintzen deutsugun zeure seme bakar ta laztanaren Sakrifiziauan. Begira gure Aitari, ta errukitu gugaz bere semiakaz.

 

PREFAZIJUAN

        Jangoikuaren ontasunaren poz andi bategaz, jaso daiguzan geure biotzak zeruragiño, emoteko eskerrak egin deuskuzan mesede andijak gaitik. Artu daigun bere anditasunaren itzal egijazko bat, ta billatu daigun Jesu-Kristo geure Jauna ta bitartekua, beragana urreratu, ta Aingerubakaz batera esateko: Dontsuba, dontsuba, dontsuba exerzitu edo talda guztien Jaun eta Jangoikua! Zerubak ta lurrak adierazoten deuskube bere anditasuna.

 

KANONETIK AURRERA

        Zure, aurrian auzpazturik, o, errukiz beteriko Jauna! erregututen deutsugu ontzat artu daizuzala gure doe ta eskinsarijak. Batez bere erregututen deutsugu zeure Eleixa Santuba gaitik. Gorde ta zaindu egizu agindurik daukazun legez. Egunerik egunera batubago egizuz bere seme guztioen biotzak gozatu gaitian bake santu baten. Begiratu eijezu errukiz Aita santu Erromakuari, zein dan Eleixa guztiko buruba, gure obispo Jaunari, erregeri, ta arima leijal guztijei. Gomuntau bere zaitez errukiz geuk eskatuten deutsugun arima guztijakaz , ta meza santu onetan aurkituten garianokaz. Ondo ta argiro dazauzuz guztioen premiñak, ta egizu, ikusi daiguzala laster geugan zeure ontasun ta errukitasunaren ondasunak. Jauna, urreratu gara altara santura zure siniste ta itxaropen andi bategaz. Badazaugu geure argaltasuna, ta deituten deutsegu zugan Zeruban gozatuten dagozan arima zorijonekuei, bat egin daijezan euren erregubak geuriakaz; bada alkarturik guztijok, ta Jesus zure seme bakarra laztana buru dogula, zer itxaron ez daikegu zure ontasunetik? O, Aita betikua! Zuk emon zeuskun zeure seme maite ori gure argaltasunen jasogarritzat, naibagetako atsegintzat..., ta erbeste onetako negar mueta guztijen pozgarritzat emon zeuskun, bai, gure buru ta Aitatzat, gura zendubala guztiokaz artalde bat, Artzain bera zala, egitia: Emon zeuskun, bai, geugaz ta geuretzat izateko, ta, nok ezagutu eukezan onetarako artu zenduzan asmo santubak? O, lurreko jakiturija argalak lotsatuteko, jakiturija neurri bagia!

 

KONSAGRAZINUAN

        Sinistuten dot biotz osuagaz, Jesusek, ill aurreko egunian, artu ebala ogija bere eskubetan, ta bedeinkatu edo dontsuturik, zatitu, ta emon eutsela bere eskolarijei, biurturik, bere berben indarrez, bere gorputz egijazkuan. Bardin sinistzen dot, artu ebala apal ostian kalizia ardaugaz, ta dontsuturik, ta biurturik bere odolian, emon eutsela edaten. O, mirari guztien mirarija? O, Jesusen berben indarra! Oraintxe bere, Abadiaren aoz esanik, barristau da jazoerarik zorijonekuen au. Ai, nok emon leijozan Jaunari duiñeko eskerrak.

 

KANONAREN BIGARREN ZATIJAN

        Zuri, bai, anditasun guztijen anditasuna, Jangoiko altsuba, eskitzen deutsugu ostija benetan garbi, benetan dontsu, ta orban bage au, (zein dan egijazko ogi bizi garria, ta egijazko kaliza osasunekua) Jesusen neke, eriotza, biztuera barri, ta igoera zerurakuaren izenian. Eta, Jauna, baldin Abel, Abrahan, ta Melkisederen eskintsarijak, ain ontzat artu bazenduzan; zer itxaron ez daikegu orain eskintzen deutsugun sakrifizijo onegaz, zeñen keriza ta irudi labur batzuk baño ez ziran lenagoko guztijak? Bai, Jauna, bai: eskintzen deutsugu gure pekatubak garbitutia gaitik zatituba izan zan Jesusen gorputz ederra, ta gure arimak garbituteko emon zan bere odol erru bagia: eskintzen deutsugu bere biotz gure maitetasunez edegija. Betor, bada, bera gaitik, gugana oraingiñoko gaistakerijen parkamena, betor aurreruntzian ez egiteko indar ta laguntasuna; betoz, bai, zuk berari deutsazun maitetasunak guretzat eskatuten deutsuzan doe errukitsu guztijak. Errukitu bere zaite Garbi-leku edo Purgatorijoko sutan dagozan arimakaz, ta egizu, Jesusen odolagaz erosiriko arima arek, ikusi daijela laster zure arpegi ederra.

        O, Jesus benetan maitegarrija! Zelan emon neizuz deustazun maitetasunaren eskerrak? Lagun zakidaz, arren, nik bere alegiñez ta biotz osuagaz maitetu zaidazan. Ez ditiala izan nire berbak, askorenak legez, azaleko ta miin utsekuak, ezpada ain egiazkuak, zeinda lenago emongo dodan neure bizitzia, ta galdu gauza guztijak, mire gogoko ez dan gauzarik egin baño. Bai neure Jesus laztana, bai.

 

PATER NOSTERRIAN

        Aita geuria, Zerubetan zagozana, etc.

 

GERO

        Atera gaizuz, Jauna, geure gatx ta argaltasun guztijetatik, ta egizu, agintau daijala gure arimetan bake egijazkuak. Iminten deutsuguz bitartekotzat zerubetako Erregiña, San Pedro, Paulo Apostolubak, ta zorijoneko guztijak. Alan eskatu, ta itxaroten dogu bake sendo ta galduko ez dana.

 

AGNUS DEI ESATIAN,
TA GERO

        Jangoikuaren Bildots, munduko pekatubak kenduten dituzuna, errukitu zaite guzaz; Jangoikuaren Bildots munduko pekatubak kenduten dituzuna, errukitu zaite guzaz, Jangoikuaren Bildots, munduko pekatubak kenduten dituzuna, emon eiguzu bakia.

        Aspertu baga eskatuko deutsugu, Jauna, zure bake zorijonekua, bada, esan zeuntsen Apostolubei, bakia emoten deutsubet bakia isten deutsubet. Egizu, bada, zure seme alaba guztijok alkarturik bizi gaitiala, ta baturik guztijok Jesus maitiagan: Ez deijela izan lekurik gure artian arerijo geistuaren asmo axerrakorrak, ez pekatubak, zeñegaz ezin gordeko dan bake egiazkua; ezpada Jesusen maitetasun, ta arimako garbitasunak, zeintzubak diran betiko bakiaren bai ziurrak.

 

KOMUNIÑOE AURRIAN

        Jesus maite, zeure eriotziagaz munduba biztu zendubana, zeure gorputz ta odola gaitik, atera naizu pekatu ta gatx guztijetatik, ta egizu ez nadilla iños aldendu zuganik, ezpada bizi nadilla iratsirik zure agindubetara.

        Zure gorputz ta odol egiazkua, zeintzubak artu gura nitukian, (ezagutzen badot bere neure duinbagetasuna) ez ditiala izan nire erru geijagorako ta kaltian, ezpada, zure errukitasunez, izan dekidazala neure onerako, ta betiko bizitza zorijonekuaren jaube izateko.

 

KOMUNIÑOIAN

        O Jesus laztan, gure janari ta edari egiazko eginik, Altarako mai santu orretan zagozana! Eta nor urreratu leitekian orain, Abadiagaz batera, zu artutera! Eta nok euki leizan atarako Aingeruben garbitasun ta maitetasun erria! Ez egizu, Jauna, itxi Judas lako biotz loirik zugana urreratuten. Zabaldu bedi munduko bazter guztijetan zure anditasunaren entzutia, ta ezagutu bedi, aldan añan, zugaz bat egiteko eskatuten dan prestaera arduratsuba. Izan zaite guretzat betiko bizitzia, ta ez egiguzu itxi, geure lotsabagakerijaz, gaiski prestaurik iños zugana elduten, jakinik ziur, jan ta edango dogula betiko galdumendijaren epai ikaragarrija.

 

AZKENEKO ERREGUBETAN

        Zeruko Erregiña, Apostolu, ta zorijoneko guztijen izenian, ta batez bere gaur Eleixiak izentetan ditubanenian, eskatuten deutsugu, zabaldu daizuzala gugana Meza santu onetan eskatu deutsuguzan mesediak. Izan bedi beti gugaz zure errukitasuna, gugaitik bere odola emon eban zure seme Jesus gaitik. Bai, arren, bai.

 

ITE MISSA EST ESATIAN

        Esan da Mezia, emon daijoguzan Jangoikuari alegiñezko eskerrak bera entzuteko eria emon deuskulako.

 

AZKENEKO BENDIZINOIA

        Aitaren, Semiaren, ta Espiritu Santubaren dontsutasuna jatsi dedilla gugana, ta egon dedilla beti gugaz. Bai, arren, bai.

 

AZKENEKO EBANJELIJUAN

        Jangoiko errukiorrak agindurik gizonei bere Seme bakarra aragituta gizon egitia urratuteko pekatubaren kateiak, ta desegiteko bere illuntasunak; itxaroten zan poz andijagaz gizonen zorijontasun bakar au. Antxinatik adierazo eben Igarla santubak bere etorreria, nos, zelan, ta zerzeridade guztijakin. Jangoikuaren seme bakar au zan beti beti Jangoikua; eguan Jangoikuagan, ta bera zan Jangoikua. Berak egin zituban gauza guztijak, ta ez zan bera baga ezer egin. Eldurik izentauriko egunak, egin zan gizon, ta zabaldu zituban pekatuko bidei aldendu ta zerukuari jarraituteko argitasunak. Orregaitik, mundutarrak ez eutsen ezaguera ta abegi onik egin. Baña, beste batzuk jarraitu eutsen, ta bete zituban onek bere doiakaz, ta egin Jangoikuaren Seme. Jarraitu daijegun, bada, guk bere, bere erakutsijei, izan gaitian betiraunian bere zorijontasunen Jaube.

 

MEZA OSTIAN

        Gizonak esan al baño errukiorrago zarian Jesus laztana! Zurturik dago nire arimia; arriturik nire biotza! Ni baxen pekatari andi bat euki dozu Aingerubak mirariturik begiratzen deutsen Sakrifizijo Santuban! Geijago diñot. Ni gaitik eskini izan zara altarako Mai santu orretan! Zer izango ete da zuk ainbeste maite dozun nire arimatxu onegaz? Zer izango ete da, diñot zure odolagaz erosi ta garbitu zeunstan arima onegaz? Ezin aspertu nas esaten: zer izango ete da beragaz betiraun edo eternidadian? Galduko ete ditut zure ontasun, mesede, ta errukitasun ain ugarijak, eta eratsi nire gañera beti betiko axerre ta madarikazinoiak? Aldenduko ete nas geijago zure bide garbi ta zuzenetatik; edegiko ete deutsadaz pekatubari neure biotzeko atiak, ta alde eragin zure maitetasunari? Ez, arren, Jesus ona. Edegi dedilla lurra, ta iruntsi nagijala, edo zeruko subak kiskaldu alako eskergabetasunik egin baño lenago. Sendatu nagizu zeure odolagaz, emon daidan pozik, biar bada, neure biotzeko azkenengo odol tantia pekaturik ez egite arren. Bai, arren, bai.

 

aurrekoa hurrengoa