www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

KOMUNIÑOERAKO PRESTAERIA

 

        Komulgetara zuazanian, gomuntauko dozu astiro ta siniste bizi bategaz, zein andi ta altsuba dan artutera zuazan Jauna, + ta zein ezereza zu bere aurrian. + Gero, egingo dozu alegiña biztuteko zeure biotzian egarri ta goxe andi bat, zu diñu ez zarian, baña ain maitagarri eskintzen jatzun Jesus artuteko.

 

 

ERREGUBAK

 

        O, Jaun andi, begiratubaz beste baga, zerubak ta lurrak ikaratuten dituzuzana! + Jaun andija neurri baga, baña nire errukiz azpiratu ta gelditu ziñana altarako mai santuban egiazko janari ta edari egiñik! + Ai, Jauna! Zelan azartuko nas ni zugana? + Baña, zelan azartuko ez nas, baldin zeuk deituten banozu? Ondo jakinik nire argaltasunak, orrekaitik billatzen banozu? + Banator Jauna, banator; bada, zer egin daiket zu baga? Zugan sendatu biar dau neure arima argal, erkin, ta kadenak. + Banator... Baña, Aingeru ederrak, zatoze laster nigana, ta prestau egizube biotz errukarri onetan, zeuben Erregeri jaokan bizi lekuba. + Ai! ta biztu egizube nigan egarri andi bat, edan daidan ugari bere biotz garbiko iturri gozuan. +

 

aurrekoa hurrengoa