www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERAKUTSI LABUR BATZUK

 

        Azterrena eginik, gomuntetan ezpazara pekatu andi, edo ariña izan arren, gitxitan egin dozunen bategaz; beragaz damutu, ta aurrera ez, egiteko gogo sendua artuteko, gogoratu egizu lenago konfesautako pekaturen bat, zeñek emoten deutsun damu andija, ta bere gañian ondo prestaurik, esan egizu barriro konfesinoian. Pekatu bat da asko bizitza guztijan negar egiteko, ta, bera ondo konfesaurik, atera daikeguz beti sakramentubaren ondasunak.

        Azterren onduan, belaunbikoturik lekurik batubenian, al bada Sto. Kristo baten oñetan, eskaturik damuba Espiritu-Santubari, egizuz siniste, itxaropen, ta maitetasuneko, edo Fede, Esperantza, ta Karidadeko aktuak esaten jakenak. Gero, gomuntau egizuz astiro astiro pekatubaren kaltiak. Zelan galdu dozun betiko zeruba, ta irabazi susko betiko oxiña. Zelan ezaindu dozun zeure arima zeruko izarrak baño milla bidar ederrago zana; ta batez bere zeure eskergabetasuna, galdutian Jangoikuaren maitetasun edo amodijua.

 

aurrekoa hurrengoa