www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

MARIA TXITO DONTSUBAREN
ONERASPEN EDO DEBOZINOIA

 

        Zaletuteko guztiz Kristinauben biotzak Aingeruben Erregiña ganuntz, asko izan biar leuke jakitia Espiritu Santubak beragaitik diñuana: Ni aurkituten nabenak aurkituko dau bizitzia, ta aterako dau osasuna Jangoikuaganik. Ondo dirausku, bada, S. Atanasiok, egokijago jatorkola Mariari bizi guztien amaren izena, Ebari baño; bada, izen au bajatorkon emakume oni emon euskulako bizitza argal bat, askoz obato jatorko Mariari, zeñek jaritxiko deuskun betiko atsegiñen bizitzia beragana egijaz zaletuten garian guztijoi. Esango deutsut bada, S. Anselmo , ta S. Buenabenturagaz, Mariagazkua ezpadaukazu, galduba zara; baña artuten bazaitu bere egape edo anparuban, aterako dozu garaitza edo biktoria. Begiraturik, Jaunaren ontasunak, erbeste negargarri onetako arrisku andijei, itxi euskun amarik bigun ta errukiorrena, gorde gendizan bere bitartetasunez, euretan jausi ta galdu baga. Ai, zein amatasun biarra! Erakutsi eutsan, bein, Jangoikuak San Antonio Abatari munduba, alde guztijetatik demoniuaren lakijoz erinda eguala arima geisuak katigatuteko: ta au alan izanik, nor etsigiko ez da ama maitiagana, gura ezpadau galdu betiko? Baña, zein gitxi diran ama onen benetako maitiak! askok, errezuren batzuk egin, edo biotzeko samurtasunen bat sentietan badabe bere gomuntiaz, pekatuban egon arren, uste dabe dirala bere adiskidiak. Baña, zelan izango zara Mariaren adiskide, Jesusen arerijo bazara, ta bizi gura badozu pekatuban? Ain laztanak izanik ama semiak, edo bijakaz izango zara adiskide, edo bijakaz axerre. Aurkiturik infernu edo sulezia guzurrezko oneraspen edo debozinoez beterik legez, argitu gura dot orain, zer dan oneraspena.

        Oneraspen edo debozinoia da, diño Sto. Tomas Eleisako erakusla andijak, Jangoikuaren naija egiteko borondate prest bat. Alan, esan biar dogu, Mariaren oneraspena dala, bere gogoko gauzak egin, ta gogoko ez diranak isteko borondate presta. Bere naija da, Jangoikuaren agindubak gordetia, garbitasun, ta onoidadei jarraitutia; ta bere gorrotokua, pekatu egitia, ta bide nasaijetan ibiltia. Baña, esango dau nor baitek; beraz pekatu mortalian daguana ezin izango da Mariaren deboto, edo oneratsi? Zetarako, bada, esaten jako pekatarijen ama? Au ondo aituteko, jakin biar da, pekatari mueta bi aurkituten dirala. Batzuk, pekatu egin, ta pekatu ta pekatuko bidetatik urteteko gogorik ez daukenak. Onelakuak ez dauke inola bere Mariaren oneraspenik, ta gau ta egun errezetan egon arren, negar muxingak egin arren, euren errezubak ez dauke txillinaren otsak baño indar geijago. Errezuben ta oneraspenaren pozagaz, bizi gura oi dabe Jangoikuaren bildurragaz azturik, ta dagoz diabrubak itxuturik betiko madarikazinoien bidian. Beste batzuk jausi dira pekatuban, baña benetan, ta ainbat lasterren urten gura dabe, ta itxi gura ditube pekatuko bidiak. Onelakuak, izan ez arren jatorriz ta eskubidez Mariaren deboto edo oneratsijak, dira bai, ama onen errukitasunez. Alan agertu eutsan berak S. Brijidari, zirautsala; Ni nas pekatari zuzendu gura dabeneen ama. Oneek itxaron daike bere laguntasuna, biurtuteko laster, galdu ebeen arimako edertasunera.

        Mariaren oneraspen edo debozinoia geituteko, laguntzen dau txito asko, bere egunetan konfesau ta komulgetiak; bada, dauka atsegin andija ikusten bere aukerazko seme alabaak, bat eginik, komuninoeko mai santuban, bere erraijetako seme Jesusegaz. Baita bere lagunduten dau asko, artutiak bera geure amatzat, egiñik geure biotz ta arimako eskinsari osua. Au egingo dozu, lenaz prestaurik, bere egun baten, konfesau ta komulgarik, ta barristau, edola bere, astian bein: ara zelan egin.

 

aurrekoa hurrengoa