 |
MARIA TXITO DONTSUBAK PEKATARIJARI EGITEN DEUTSAZAN ERREGUBAK
Jakin egizu, pekatari geixua, kurutziaren oiñian zure Amatzat gelditu nintzanetik, irakiten dabela nire biotzak zure maitetasunian, Zu gaitik galdu neban neure erraijetako seme laztana. Neure begijak, ta oraindik geijago biotza, izan ziran bere eriotza gogor ta odoltsubaren ikusla edo testigu. O, nire orduko, arima barruko, larritasun ta illuntasunak! Ainbeste atsakaba, ta samintasunen artian, atsegin bat aurkituten eban nire arimiak; ta zan zure amatzat gelditutia, ta zu nire seme edo alaba izatia. Baña zuk bere itxi nozu: zuk bere iges deustazu: Zuk bere gura ez nozu. Zure arima, ainbeste maite nebana, dakust loitu, ezaindu, ta pekatuban jausija. Onetan geldituko ete dira nire negar, ta zizpurubak? Onetan, nire zuganako amatasuna? Ai, ta ikusi al bazinai nire biotza! Zelan billatuko zendukian nire amatasuna, baketuteko laster neure Seme, ta zeure Aita maitiagaz! Erdu, bada, neugaz, erdu arin, ta luzatu baga, beragaz laztandutera, izanik zuretzat zorijontasun bakarra. Ez da gogortuko bijoen erregubetara. Autortu egizuz zeure erru edo pekatubak konfesore baten oñetan, ta ikusiko dozu nire Semiaren odolaren errukitasuna. An izango nozu zeure Ama, ta aurrera bere bai, bizitza onian iraun, ta betiko zorijontasunak jaritxi artian.
|
 |