www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGIERA EDO EGITEKO MODUBA

 

        Erabagirik zer gauzaren ganian gomuntau ta erregutu gura dozun, artu egizu leleengo zeure goguan bere irudi bat. Irudija gomuntan artutia, da begitandutia geure goguan, zerbait ikusten bagendu legez. Alan ekarten dogu gogora, nai dogun guztijan, ezagun baten itxuria, bera ikusten ez egon arren. Bardin, bada, egingo dozu gomuntau ta erregutu nai dozun gauziagaz. Esaterako: gura dozu, izan dedin zure gomutia Jesusen azoten gañian? Bada, iruditu egizu zeure goguan bere itxura bat pillar bati lotuta; egizu, ikusten bazenduz legez borreru gogorrak; entzuten bazenduz legez azoteen otsak; begira bazengoz legez bere solbarda odoldu ta zauritubei. Irudi oneen gañian gomuntau edo pensau egizu ondo datorren guztija: nor alan aurkituten dan, ta nor gaitik zelan maite zaituban Jesusek, ta zer egin dozun zeuk bera gaitik zein astuna dan pekatuba, ta zelakua zure eskergabetasuna etc. etc. Onelako gomuntakaz dendatuko zara biotza igitu edo mobietara mesede edo frutu onak aterateko: edo pekatuben gorrotua, edo Jesusen maitetasuna, edo umiltasuna etc. etc. egingo dituzuz erregu bizijak, eskiniko zatxakoz Jesusi, ta eskatu batez bere, zeuk biarren dozun onoidade edo birtutia, ta beste mai dituzun premiñak gaiti.

        Ikasi ezkero gauza baten gañian erregubak egiten, zeurez ikasiko dozu beste gauza askoren ganian egiten bere. Ez da beti premiñazkua irudija goguan artutia, ta gei batzuben gañian irudirik artu bere ezin lei. Konfesoriak emongo deutsuz atarako argitasunak, ta niretzat asko da esatia, biotza dala nagusijena, ta ez daguala bera bagako erregu egiazkorik.

 

 

ERREGUBEN AMAIRAKO ESKABIDIA

 

        O, neure Jaun eta, Jangoikua! Errukiz beteriko Aita! Artu egizuz ontzat nire erregubak; ta parkatu, euki ditudan oztasun ta utsegitiak. Indazu zeure laguntasuna artu ditudan asmo edo propositu onak gordetako. Dontsutu egizu nire arimia, Jakobena bere aitak legez, azi ta geitu dedin beti Zeruko doietan: eta zubek, arima zorijoneko, Aingeruzko talda ederrak, ta guztien erregiña neure ama maitia, izan zakidaze bitarteko mesede oneek jaristeko. Aita geuria, ta Agur Marija etc.

        Ezaguturik, ze gomuntak geijen igitu deutsun biotza erregubak egin dituzanian, egizu ainbat sarrijeen bera goguan erabiltera egun atan. Esaterako: O Jesus! Zu, nigaitik ain erituba; ta ni zugaz ain aaztuba!

 

* * *

 

        Liburu askotan aurkituko dituzuz gei edo puntu ederrak, zeren gañian gomuntau ta erregubak egin: baña beste libururik ezpazeunka bere, ara emen gei labur batzuk.

 

 

I. ZETARAKO EGIN ZITUBAN
JANGOIKUAK GAUZA GUZTIJAK

 

        Gauza guztijak egin zituban Jangoikuak, gu leijal ta esker onekuak beretzat izan gaitian. Lurreko patarijak , itxasuetako arraiñak, egaan dabiltzan txorijak, zeruban dakuskuzan eguzki, illargi, ta izarrak, eskintzen deuskubez gomunta ugarijak ezagututeko bere anditasuna, ta guri ondo naija. Zein andijak izan biar daben, nai utsagaz, ta ezer ezetik, edertasun oneek atera zitubanak! Zelakuak bere guganako maitetasunak, ainbeste ondasunen jaube egitian, ezer zor ez euskula! Ondo zirautsan S. Agustinek: Jauna; gauza guztijak diadar ekiten deutse nire biotzari zu maitetuteko. Oitu zaite, bada, zu bere alan eskerrak emon, ta maitetuten gauza guztijen egilla ta emollia.

        Emendik atera daikezuz mesede txito andijak, sarri ta leku guztijetan Jangoikuagaz gomuntau ta maitetuteko. Basuan, dakutsuz arbola, lora, bedar ta pistija mota asko; soluan, laboriak; nun nai, agertuten jatzuz txoritxubak, ta sarri iratzartuko zaitube eureen egun sentiko soñuban; begiratuten badozu, itxaso ta bere olatu ta gora beretara; eguzkira, ta berak mundu guztira zabalduten daben argi nai berotasunera, daguala beti, bere baten, ez azi, ez txikitu baga, ta dabillela egun bakotxian esan ezin beste milloe legua; azaldau nai badituzu illargi, izar, trumoe, oñaz-tarri; euri, edur, txingor, arri, ta nos, ta nun nai aurkituko dituzun Jaunaren egitada arrigarrijak aurkituko dituzu, bai ugari, bera maitetuteko gomuntagarri egokijak. Oitu, bada, arren onetara. Gomuntau, nok, norentzat, ta zetarako egin zituban.

 

 

II. PEKATU ERALLA EDO
MORTALAREN GAÑIAN

 

        Begira, zelan Jangoikuak bota zituban ainbeste milloe Aingeru betiko susko leza edo infernura pekatu bat gaitik. Begira, zelan atera zituban Adan ta Eba atseginezko ortu edo Paraisutik pekatu bat gaitik, geldituten zirala demoniuaren mendian eureen ondorengo guztijakaz. Begira, zelako eriotza gogorra artu eban Jesu Kristok gizoneen pekatubak gaitik. O, zein ikaragarrija dan Jangoikuaren gorrotua pekatubaganako! Arima geixua: jausi zara pekatuban? Agur, bada, zeure Jan- goikuaren maitetasuna; agur zure edertasuna; agur zure Zerurako eskubidia; ta agur zorijoneko ta Aingerubak zu eureen lagun izateko euken poza. Saldu deutsazu arimia Luziferri, ta zagoz bere mendian. Zure arimia aurkituten da demoniuen itxusitasunagaz jantzirik, ta uste bagako eriotziaren zain dago beti betiko eureen lagun izateko. Emendik atera biar da pekatubaren gorroto izugarri bat, ta gogo sendua bizitzia ta gauza guztijak galduteko pekatu egin baño lenago.

 

 

III. ARIMIAREN GAÑIAN

 

        Arima bat daukat ta besterik ez: bera galduten badot, zer izango da nigaz? Arima au da Jaunaren irudija, ta inos amaituko ez dana. Zeruba da bere betiko errija, irabazten badau munduban garaitza edo biktorija. Nok egingo ez dau onetan alegiña? Baña, ai, askoren itxutasuna! Denpora laburreko ondasunak gaitik ainbeste arrastaka egiten da: gorputz ustela gaitik ainbeste ardura iminten da, ta zer egin dozu orain artian zeure arimia, ta bere betiko ondo izatia gaitik? Ai, zein aztuba bizi izan nasan biarren nebanagaz! Ez nas izango alan onik aurrera. Ez, neure Jangoikua lagun dodala.

 

 

IV. NOR BERAREN EZAUGERIAREN GAÑIAN

 

        Nor nas ni Jangoikuaren anditasunaren aurrian? Eta orregaitik azartu nas pekatu egiten! O, lotsa baga kerija! Berak emoniko egunak ta urtiak igaro ditut beragaz aztuta; baña, O, bere eruapen edo pazienzija! Oraindik emoten deust bizitzia. Zer diñozu neure arima geixua? Zer egingo dozu onik aurrera? Ai, neure Jesus maitia, negar egingo dot neure orain arteko itxutasuna, ta billatuko dot onik aurrera zure biotzian neure betiko atsegiña.

 

 

V. ERIOTZIAREN GAÑIAN

 

        Erabagirik dago gizon guztijen eriotzia. Ill biar dabe erregiak; ill andikijak; ill soldadubak; ill gazte, ta zarrak. Neuk bere ill biar dot, baña ez dakit nos, nun, ta zelan. Gorputz au izango da aarren janarija, ta bere antz, ta itxuriak iguinduko ditu urreratuten jakozan guztijak. Agur, orduban, betiko, lurreko pozkerija, adiskidetasun, ondasun, ta atsegin guztijak. Beraz, ondo itxuba da euretan bere zorijontasuna iminten dabena. Billatu daiguzan, bada, eriotziak kenduko ez deuskuzan ondasunak.

 

 

VI. ZEIN LABURRAK DIRAN
LURREKO ATSEGINAK

 

        'Umekerijaan duaz urte batzuk, esaterako, bizi ezpagiña legez: Zaartza errukarri batek daruaz beste urte batzuk: luak, ez gitxi. Gaztetasuna dua kerizia legez, ta ez guztiz negar baga. Gaur nago arroturik, neure itxura ta apaindurijei jagirik. Uste dot maite nabela mundubak, ta egijaz egiten deust abegi ona, bere jolas, olgantza ta atsegiñetan: baña ze laster nire egunak geitu, ta lora argala legez sikaturik, beste bat jagiko dan nire lekuban, ta arentzat izango dira olgantza, abegi on ta atsegiñak, ta niretzat eureen betiko agurra. Niretzat egin ta eragin nituban pekatubak, arimako illuntasuna, keska, ta larritasunak. Niretzat mundubaren burla ezaguna. Niretzat pekatubaren sari zorigaistokuak. Niretzat, ai... Ez Jauna. Argitu begi nire arimia, ta billatuko ditu betiko ondasunak.

 

 

VII. AZKENENGO JUIZIJO
EDO ERABAGIJAREN GANIAN

 

        Izentaurik dauka Jangoikuak; nos izango dan ez dakigun egun bat , zeñetan su ikaragarri batek kixkalduko dituban bazter guztijak. Orduban diadar egingo dau Aingeru nagusi batek, jagi zaiteze illak, ta erdube erabagi edo juiziora. Bistuko gara Adanen seme alaba guztijok, ta etorriko da Jesu-Kristo Aingeru taldaz inguratuba ta itzal edo Majestadez betia. S. Migelek ekarriko dau Jesus josi ebeen kurutzia. Edegiko dira gure arimetako liburubak, ta agertu gure pekatubak. Azkenik, arima onak igongo dabee Jesusegaz betiko atsegiñeen Zerura, ta geistuak, luurra edegirik, iruntsijak izango dira betiko susko lezara; atan erabagiko dabelako Jesus zuzen ta artezak. Begira, zer izango ete dan zugaz grima gaixua.

 

 

VIII. GAUZA ONI JAOKAZAN GOMUNTAK

 

        Askok egin oi ditube pekatubak, edo mundubaren on eretxiz, edo nor baiten itzal, lotsa, ta bildurrez: beste batzuk oi daukeez autortu edo konfesau baga lotsa au berau gaitik. Ai, mundubaren ta mundukuen bildur zarian arima errukarija! Ai, ta millabidar ai! Zer izango da zugaz askenengo egun izugarri atan? Deiturik zuri Jesusek bere edertasun ta anditasunaren aurrera, zerutaar, mundutaar, ta diabru guztijak bere an dagozala. Zelan agertuko zara Aingerubak ikara egiten deutseen Jaunaren aurrera? Zelan egongo zara, urten daijenian argitara zure utsegite edo pekatubak? Ai, gomunta onetan sarri dendatuko bagina! Ta, zelan botako litzatian mundukuen bildurra pekaturik ez egitia gaitik.

 

 

IX. BETIKO SUSKO LEZA, OXIN
EDO INFERNUBAREN GAÑIAN

 

        Infernuba da, Jangoikuaren axerriak gizonen eskergabetasunarentzat prestaurik daukan oxin edo leza ikaragarri bat. Da naibage mueta guztijen tokija, ta atsegiñen izpirik ez daguana. Ez dago zegaz bardindu ango suba.

        Munduko karobija, laba gori, ta oñastarrijak, ez dira su aren, keriza batzuk baño. Eta, zelako amorruba izango ez da, jakitia ziur, beti beti an egon biarko dala? An, onik milla urte, an andik millinoien millinoiak urte, ta an beti iraunian? Neure arima geixua. Norako ete zara betiko? Begira pekaturik ez egitian, ta lenakaz ondo damututian. Ez da izango, ara jausi eskero, iños jagiterik.

 

 

X. GAUZA ONI JAOKAZAN GOMUNTAK

 

        Susko leza betikuaren gomuntia, berez da txito bildurgarrija, baña arinduko litzate bildur au, baldin gitxi baño ezpalira bertara duazanak. Baña, baldin adiñera eldu ezkero ilten diranen artetik, geijeen geijenak badira, betiko galduten diranak, noragiño igon biar ez dau gure ikariak? Itxirik, bada, alde batera, alan dirauskuben Eleisako erakusla ta Santubak; ara zer diñuan Jesu-Kristok berak: Zabala da atia, ta nasaija galdutera garuazan bidia, ta asko, sartuten dira andik; estuba da atia, ta zuzena bizitzara garuazan bidia, ta gitxi dira billatuten dabenak. Bada, gitxi badira zeruko bidia billatuten dabenak, billatuten ete dozu zeuk? Jarraituko ete deutsazu ate estutik sartu artian? Bildurtu zaite, bada, ta Apostolubak diñuan legez, dendatu zaite bildur ta ikariagaz betiko zorijontasunak irabazten.

 

 

XI. ZORIJONEKUEN ATSEGIN
EDO GLORIJAREN GAÑIAN

 

        Ez miiñak esan , ez belarrijak entzun, ta ez adiñak aitu daike, zelangua dan zeruko edertasuna, ta arima zorijonekuak dauken atsegiña. Iruditu egizuz asmau alako ikuskizun ta gozotasunak, baña ez dirae izango zerukuen keriza labur bat bere. Egijaz, zelakua izango ez da ango edertasuna, baldin Jesu-Kristo bera bada eguzkija, Maria illargija, ta milloien milloiak Aingeru ta zorijoneko izarrak? Zelakua izango ez da ango atsegiña, baldin Jangoikuaren jartoki, ta Bildotsagandik urteten badau S. Juanek ikusi eban gozotasuneko ibaijak , zein dan Espiritu Santubaren atsegin, zeru guztira zabaldu, ta gozotasun ta pozkerijaz betetan dabena? Gomunta oneek ondo egiñaz artuko dozu Zeruba irabazteko gurari bizi bat, ta ez iños aldentuteko bide zuzenetik lurreko atsegin, ta jente arruen burla ta esamesaak gaitik.

 

aurrekoa hurrengoa