www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARIMAKO AZTERRENA

 

        Astiro ta arin aringa baga, egin biar da arimako azterrena, gelditurik, gogora ekarten, geijago, edo gitxiago, premiña dan aña, ta atera, alegiñez, zenbat bidar egin dan onelako edo alako pekatuba.

        Ara nundik. Itxi bazenduban egin baga urteko konfesinoia, edo Paskuako komuninoia. Lotsaz pekatubak itxi, edertu, utsera bota, edo gitxitu bazenduzan, edo ez bazenukan damu, ta onduteko gogo sendorik, zerren, orduban, barristau biar daben konfesinoiak. Itxi bazenduzan penitenzijak egin baga, ta onek baziran osagarrijak; esaterako; ez sartuteko ain etxetan; urlijagaz, bakarrian berbarik ez egiteko; alako etxetik urteteko; pekatu bakotxian, au edo bestia egiteko; dantza, jolas, ta erromerijetara ez juateko; onen besterik arenbestera konfesetako, etc.

        Fede edo sinistia galdu, edo borondatezko ez ta baidetan egon zarian. Sorginkerija, aztuben barri, bendizinoe edo dontsutasun guzurrezko, ta alako gauza bide bagakuetan uts egin badozu. Nagija izan bazara doktriña edo Ikasbide jakin biar diranetan.

        Galdu badozu itxaropena; edo itxaron badozu bakarrik zeugan, edo bakarrik Jangoikuak, zeure aldetik alegiña imini baga, zerurako zaitubala.

        Izan badeutsazu gorrotorik Jangoikuari atsakaba edo beste gauzaren bat gaitik, ta esan badozu gaiski bera edo bere Santubak gaitik. Egon bazara lotsa gitxigaz Eleixan, ta, batez bere soñeko nasai usañekuakaz.

        Guzurrezko juramenturik egin, edo eragin badozu; edo gauza deungaren baterako. Zeure mendekuei onetan gaiski erakutsi badeutsezu. Promes edo eskinzarijak bete ezpadituzu, edo gorrotoz egin badituzu, esaterako, argija imini, edo diruba emon norbaiti kaltia etorri dakijon. Egin badozu eskintsarija erromerijako olgantza nasaijetan ibilte arren. (Gurasuak; ez arren jaramonik egin alako, zuben seme alaben ta mendekuen, boto edo eskinsarijei. Ez dau Jangoikuak gura arimako kaltian izango dan eskintsaririk, ta alan ez itxi egiten, ta betetan, ondo ez dan gauzia). Bota badeutsazu biraorik zeure burubari, seme alabei, gurasuari, edo besteri, ta ze gorrotogaz.

        Eleixiak dirautsun egunetan, al dozula, mezia entzutia itxi, edo mendekuari itxi eragin badeutsazu, edo egon bazara mezan gogo ta ardura txarragaz. Biarrik egin edo eragin badozu jai osuetan; ta agirijan eginik, zer esanik emon badozu. Egin biar dituzula, ausi badituzu Eleixako barubak. Aragirik jan badozu, ezin jan zeunkian egunetan; aragi ta arrainik naste jan, ede eragin badozu, onez ostian, Garizuman ezne ta arrautzarik Bulda baga jan badozu.

        Gurasua bazara; seme alabei adiuntzaz doktrinia erakutsi; ta eleisbide ona emon ezpadeutsezu. Euren gaiski eginak kastigau ezpadituzu: pekatuko bidetan, edo lagun geistuakaz ibilten itxi badeutsezu. Ezkontzako berbak emonik, alkarren etxetara, edo alkarragaz egoteko lekura juaten itxi badeutsezu; ta berarizko ardura bat euki ezpadozu berba a emon ezkero, arimako kalterik izan ez dedin. Erromerija, dantza, ta nasteko jolasetara juaten itxi badeutsezu. (Orain artekua bardin aitu biar da mendeko guztijakaz). Taberna, joko, ta bide gaistuetan zabaldu badozu seme alabei jaokena: Lagundu ezpadeutsezu, alegiñez, Jangoikuak deituriko bizitza edo estadura.

        Seme edo alabia bazara: Galdu ete dozun gurasuei zor jaken lotsia, ta maitetasuna; edo ukatu badeutsezu laguntasuna euren premiñetan; bete ete dituzun kontratu ta testamentuko agindubak: Galdu badozu euren menpetasun edo obedienzija, emon badeutsezu naibagerik euren barri baga ezkontzako berbia emonda; nai ibillera txarrakaz, bada ibillera txarra berez izan arren pekatu, gurasuaren agindubaz bestera danian, dago bigarren pekatuba.

        Agindu onetan aztertuko ditube euren arimak, senar emazte, ugazaba, agintari, ta landun guztijak, bakotxari jaokan legez.

        Il badozu inor, edo opa izan badeutsazu eriotza edo gatxik; nai biotzez poztu bazara inoren kaltiagaz. Izan badozu axerre, burruka, makillakarik, edo jarri bazara atarako bidian: Ukatu badeutsazu axerre ostian agurra, ta biar dan artu emona. Zeure erruz seiñik galdu, edo emon badozu atarako biderik: Zeure burubari kalterik egin edo opa izan badeutsazu. Orditu bazara; oituraz bada, ta ezaguturik taberna, onra, eztegu ta piestara juanagaz jausten zariala errenkura negargarri orretan, esan biar da zenbat bidar izan zarian alako lekubetan beti jausi ez arren; ta alako lekubei itxi baga ez zara ondo konfesauko.

        Egin badozu aragizko pekaturik, edo opa izan badozu, edo erabilli badituzu borondatez gauza ezañak goguan: Begirakune, ta kiñu geistuak, tiraka, bultzaka, txitximurka, oratuka, mosuka ta onelako gizon ta emakumen arteko gauzak egin, edo lekurik emon badeutsezu. Izan bazara pandango dantza nastu, jolas, bigira, ta erromerija nasaijetan. (Egijezu, arren, betiko agur bat onelako ibilleri. Gomunta zaite zeure arima eder, ta Jesusen odolagaz garbitubaz, ta alde egizu loikerija, ta berdekerijako batzarretatik. Ai, zenbatek negar egiten dituben infernuban orrelako ibiltiak!) Egin badozube gizonezkuak alkarregaz loikerijarik, ta bardin emakumiak. Egin badozu zeure gorputzian, eskuka begirakune zantar edo atsegin loiko gauzarik. Jausi bazara pekatu loijan aberiakaz. Gaiski egin, edo erakutsi badeutsezu umetxubei. Ezan badozu berba, kanta, ipuin, edo jazoera loi, berde, ta bide txarrekorik, ta zenbat lagunen aurrian: egon bazara gogoz edo barrez entzuten, ta galerazo ezpazenduban al izanik. Billatu badeutsazu nori geistakerijarako lagunik, edo emon etxian atarako lekurik. Euki badozu etxian bigira edo batzar nasairik.

        Aztertu biar da seigarren agindu onetan izan ete diran pekatubak ezkondu senide, edo garbitasuna eskinirikuakaz, edo izan badira Eleixan.

        Ezer ostu badozu, ta izan bada indarrez: Eleixan, edo Eleixako gauzia bazan ostuba. Ekanduz ostu badozu, puskaka izan arren, pisu, neurri edo bestelan. Kalterik egin badozu solo, baso edo nunbait. Txarra ontzat emon, ardauari ura bota, galurunari arto uruna, edo onelakorik egin badozu, salduteko. Larregijan imini badituzu etxe, ta solo errentak: Eruan badozu usura edo irabazi txarrik diruba edo beste onelako gauzarik aurrez emona gaitik. Ostu badeutsazu guraso edo ugazabari gari, arto, edo beste gauzarik. Ostuten lagundu, edo estali badozu. Gorde badozu zeuretzat billaturiko gauzaren bat, jakitera egin baga norena dan, edo ondo itundu baga konfesore edo jakitun bategaz. Isten badituzu zorrak biurtu baga, nagitasun ta ardura txarrez. Gitxiago edo txarragua emon badeutsazu amarren edo primizijari: Ereitekua atera, edo alako lapurretarik onetan egin badozu. Iñori kalterik egin badeutsazu zeuk, edo zeure erruz, zeure mendeko edo ganadubak. Iñori auzi okerrik emon, edo puztu badozu atarako.

        Guzurrik esan badozu, ta izan bada iñoren kaltian. Gauza txarrik iñori asmau edo ezarri badeutsazu. Iñoren gauza txar ixilleko ta gitxik dakijana, zeuk entzun, ikusi, ta alan izan arren, besteri esan badeutsazu, edo gogoz entzun badozu. Egin badozu iñor gaitik saio edo juzgu txarrik, zeure naiz, ta berak atarako biderik emon baga.

 

aurrekoa hurrengoa