www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

DAMUZKO ERREGUBAK

 

        O, neure Jangoiko benetan maitegarrija! Itxi egidazu arren berba egiten, askatu al baledi zerbait nire biotza. + Pekatubagaz loturik dago: Ai! ni pekatuban, ta pekatuba nigan, ta ori neure guraz! Jauna, lotsaturik nago ikusirik neure erru ta utsegitiak. Baña nora eztalduko nas zure begijen aurretik? + Ez: zugana nator aita errukiorra. + Zugana, ni, seme galdu ta eskergaistokua. Bai; benetan eskergaistokua! Zure ontasunagaz aztu izan nasana, ta zure semetasuna galdu dodana. + Orregaitik, zugana nator, ta badakit artuko nozuna. Artuko nozu, zarialako ontasun guztien ontasuna, ta ez dozulako botako zeuganik ondo ezagutu ta damuturik billatzen zaituban semerik. + Baña, zelan egin daiket biar neukian beste negar neure argaltasunen gabian? Nok emon leijuen nire begijei ainbeste ur, botateko gau ta egun malko ugarijak! + Nok leukian Pedro ta Magdalena baten samurtasuna! Eta, Jauna zelan emon neizuz duiñeko eskerrak mesede ain audijak gaitik, ta bota ez nozulako betiko susko labara? + Ai, eta zek emoten ete eutsun ainbeste erruki niretzat? Nenbillenian zure igesi, ta pekatubetan gozaturik; egiten nitubanian zure begi ederren aurrian, munduko batek ikusijagaz lotsatuko nintzan gauzak, zek bigundu zenduzan, ez ezarteko nire gañera zeure axerre guztija? + Neure arimia; ezagutu egizu nos bait zeure egilla ta Jaube bakarraren ontasuna: Egizu negar, S. Agustinegaz, lenago ez maitetuba, ta lurreko umekerijakaz itxutuba. + Zuaz laster Jesusen oñetara, ta esan egijozu: Parkatu arren, parkatu seme galdu ta errukarri oni. Damu dot, gauza guztien gañian, pekatu egiña, ta prest nago lenago galdutera bizitza ta gauza guztijak, ostera pekatu edo pekatuko bidetara biurtu baño.

 

aurrekoa hurrengoa