www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

KOMUNINOE GURARIZKO
EDO ESPIRITUALA

 

        Arimako Komuninoe edo espirituala esaten jakopa da, Sto. Tomasek diñuanez, Jesus Sakramentaduba edo ostian estalduba artuteko, au da, benetan komulgetako, gurari bizi bat. Sta. Katalina Senakori, ta beste askori agertu deutse Jesusek, mirari askogaz, zein ondasun andi ta ugarijak ateraten dituben arima garbijak gurarizko komuninoietatik. Oitu zaite, bada, garbiro ta sarri egiten. Imini bazituban Jesusek bere atsegiñak gugaz egotian, imini egizuz zuk bere zeure gurarijak beragaz batutian. Komuniñoe au egin deiteke egun bakotxian nai dan beste bidar, ta edozein lekutan, ta batez bere da txito ondo egitia Meza entzuten dan guztijan sazerdotia komulgetian. Iruditu zeu bere komulgau baziña legez. Prestaeratzat, ta gero eskerrak emoteko, artu daikezuz bestelako koinuninoerako emon diran ikasbide ta erregubak.

 

 

EGIERA EDO
EGITEKO MODU LABURRA

 

        O, Jesus laztana! Egarriz dago nire arimia, ta zure biotzeko ur gozuen gurariz. Baña ezin eldu neinde orain zu nire maitetasunak loturik zaukazan eskutapen edo Sakramentura. Egizu bada, zuk, nik egin gura neukiana. Erdu, bai, nire arimara, bada zuretzat bide guztijak dagoz edegijak. Erdu, Aingeruben atsegiña ta nire poz bakarra. Erdu neure egilla ta Jaubia, bada nai dot beti zugaz bizi, ta azkenik zugan ill. Alan jazo dedilla.

        Gero eskerrak emon, benetan komulgauta legez.

 

aurrekoa hurrengoa