www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

GOIXEKO ERREGU TA ESKARIJAK

 

        Goixian, iratzartu ta laster, Jangoikuagana biotza jaso, ta mesediak eskatutia, da Kristinaubak azturik euki biar ez daben zeregin edo lana. Emon egijozuz Jangoikuari egunaren asierak, diño S. Juan Klimakok, bada, zeñena dan lelengua, arena izango da guztija. Orretarako sartu zaite zertxubait zeure barruban, ta ikusirik zeure ezereztasun ta argaltasunak, azpiratu ta makurtu zaite bere anditasunaren aurrian, obato entzunak izan ditian zure erregubak.

 

 

ERREGUBAK

 

        Jangoiko altsu, ta ezetan muga edo neurririk ez dozuna! zu zara bakarra iru Personatan. Aurkituten zara emen; ta leku guztijetan. Artu egizuz, bada, ontzat, neure biotzak egin al deutsuzan eskintsari guztijak. Gomuntaurik zure ontasunagaz, ez dakit zer esan neure esker gabetasunaren gañian. Zure errukijak nauka, gaur bere, bizirik, ta Infernuban ondatu bagarik. Jauna! Zelan, ta zetan igaro ditut nik orain artian emon deustazuzan urtiak, jakiñarren, zenbatu edo kontaurik zeunkazala egunik laburrenak bere? Baña orregaitik, artu egizuz, abegi onagaz, gaurko nire eskintsari laburrak. Zuretzat, bada, nire gaurko berba, gomunta, neke, ta egitada guztijak. Ezarri eijezu zeure dontsutasun edo bendizinoia izan ditian garbi ta zuzenak zure aurrian.

        O Jesus laztana! Zu zara ontasun guztien ontasuna ta seme galduben Aita errukiorra. Zein irudi ederrak itxi ez zeunskuzan zeure bizitza ta eriotza gogorrian? Lagun zakidaz, bada, alegiñez jarraitu daizudan garbitasun, umiltasun, baketasun ta leijaltasunian; azkenik, bardindu nadin gauza guztijetan Aita zerukuaren nai edo borondatiagaz.

        Neure Jaun ta betiko jaubia: Zuk dakizuz nire premiña ta argaltasunak. Indazu, bada, sendotasuna neure arimako arerijuak goituteko, iñolan bere jausi ez nadiñ pekatuban. Batez bere eskatuten deutsut laguntasuna daukadan utsegiterik andijena, ta griña edo pasinoerik bizijena goitu eragiteko, ta artuten dot asmo sendo bat berarizko alegin bat atan iminteko, ta neke edo penitenzijaren bat laster egiteko, alako utsegiteren baten jausten banas.

        Jauna, ez zakidaz, arren, gaur estaldu neure begijetatik. Egizu, ibilli nadilla beti zure aurrian, edo goguan zaitudala. Zu zara nire egilla jaube ta Jangoikua. Gomunta nadilla, bada, zugaz beti, ta leku guztijetan. Nire arimia; egizu alan. Ez zaitez aztu beragaz etxian, ta gogoratu egizu solo, baso, ta nun nai, leku guztijetan aurkituko dozun jaubia. Alan geituko da bere aurrian gauza onak egiteko gogua, ta pekatuban ez jausteko indar, ezek goituko ezin dabena.

        Errezau egizuz: Aita geuria... Abe edo Agur Marija... ta Ni pekatarija...

        Guztia daijan Jangoikua errukitu dedilla gugaz: ta parkaturik geure errubak, eruan gaizala betiko bizitzara. Bai, arren, bai.

 

aurrekoa hurrengoa