 |
Berderoya
Ardurez bete yogaten dau
Berderoyak kabia,
Oi! yagako banau neurea
Txori onen antze'ra.
Mutiko txikerra nintzela
Txorikumez betea,
Pozez zoratu arkitu neban
Txori onen kabia.
Lenengo aldiz nekusan, neuk
Arkituko kabian
Txorikume yantzi yantziak
Egarako aroan.
Bota neutson esku bateri
Egazka asi zanari,
Ni noz ats emongo berari
Bera bigun guren ni.
Nire txorikume gaxoa
Txori amea izan zan,
Eta nok azaldu daikea
Zenbat mintsu zebillan?
Erdi egaz, erdi narraska
Bere pii itunean,
An zebillen errukigarri
Neure aldamenean.
Eta itxirik txorikumeak
Amearen ondoan,
Ama-maitasunez oldozka
Etxera itzuli nintzan.
Ondarribi, 1924
|
 |