www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Olentzaro

 

        Egubarritan

        Jesus seaskan,

        Beragaz gabiltz

        Umeak pozikan,

        Aterik ate

        Erri guztian

        Gogoz abestuz

        Alde guztitan.

 

Urte guztiko poztu gaitean

Urtean bein Olentzaro,

Egubarritan gauzen ezkero

Alaiturik gagoz sendo.

 

Lasto ganean guri Belenen

Ume Jesus yayo yaku,

Ta zeruko angeruak ezik

Lurrak bere poztu daitu.

 

Alai-bidea beti dalako

Eskuzabal dan gizona,

Bete dagizun nagusi Jauna

Utsik dakargu zizkua.

 

Bikarioa, ementxe gatoz

Olentzaro abestika,

Abesti bidez agertu guren

Biotzeko esker ona.

 

Alkate Jauna entzun egizu

Olentzaro abestia,

Ardure ordez ume txikerrok

Abestuten dautsuena.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa