www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Etsai, orpoan

 

Ludi onetan

Etsai orpoan,

Esker, eskuyan

Alde danetan.

 

Txiribiria

Jan dau txoriak,

Txori sugeak

Suge beleak.

 

Iru eriotz

Ordu batean

Ta iru mallakok

Elkarren endan.

 

Ludi onetan

Beti onelan

Bat bizi dala

Beste sarean.

 

Etsai, orpoan

Dabil gizona

Ludi zabalan

Zorion billa.

 

Billatzen badau

Billa orduko

Etsaia, orpoan

Aginka dauko.

 

Aginkaz gauaz,

Baita egunaz,

Beti aginka

Jabilko beraz.

 

Gizon bidazti

Beti aurrera,

Ibar onetan

Erbesten zara.

 

Baten lekuan

Biar bestea,

Emen lurrean

Alan legea.

 

Urrengorako

Betiraundean,

Sartuak gagoz

Alkarren bultzan.

 

Gure bizitza

Bizitz gaxoa,

Une bateko

Argi-malkoa.

 

                        Ondarribi, 1925

 

aurrekoa hurrengoa