www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Udaberri

 

Negu ondoan

Udaberria

Ludi guztian

Pozez artua.

 

Gizon ta txori

Izadi guzti

Abeska dabil

Udaberriri.

 

Gaur loretxu bat

Gure ortuan

Biar beste bat

Aren ondoan.

 

Urrengoroko

Agertuko da

Ortu guztia

Lorez betea.

 

Txorik abestu

Lorak lirrindu,

Doñuz, urrinkaiz

Ez ni zoratu.

 

Udaberria

Mandataria

Amets gozoa

Zure berria.

 

                        Ondarribi, 1925

 

aurrekoa hurrengoa