www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azken Epaya

 

Estu larri dago

Gogo obendaria

Jaungoiko aurrean

Azken epayan.

 

Epaille zorrotza

Kontuak eskatzeko

Ta salatariak

Gu salatzeko.

 

Oi ze estu ta larri

Ikus bear geran

Buru garbi ezinik

Epai aretan.

 

Zorretan andia

Errukin txikerra

Gaiztokeriz gañez

Obendaria.

 

An dago gogoa

Oso dardatua

Zer egin ez daki

Izuz urtua.

 

Ez da arritzekoa

Bere guraria

Egote nai badau

Mendi azpian.

 

Entzun oin beraren

Izketa samiña

Arri biurtuta

Bildur gorrian.

 

Obendari zera

Neu natzu zingiri

Dasat gogapeak

Errukigea.

 

Jauna dozu iraindu

Neu natzu zingiri

Gotzon zaitzaleak

Dasa berari.

 

Gaizkiñak ostera

Dasa berori

Oben ta obenez

Zaldu zagoz neuri.

 

Nik ezin ukatu

Dalako egia,

Gaur galdu bear nau

Goi-asarreak.

 

Josu Jaungoikoa

Gogo-eroslea,

Berak erosiko

Gogo-billaka.

 

Ni zentsunbakoa

Gogoa galduta,

Egur igartua lez

Suari daika.

 

Barruko zimiko

Biotzeko arrak

Austu nagizute

Une onetan.

 

Iriki zaite lurra

Iruntsi nagizu

Ezin ba-naz egon

Lotsaz ezereztu.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa