
Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965
|
 |
 |
Karnaba
Karnaba txoritxu
Artegaz betea
Yan orduan bere
Kantari zabiltza.
Abar orlegian
Zakust nik kantari
Iñoz itxi barik
Zure doñuari.
Bedarretan bere
Aleari tinka
Zure doñuetan
Zakust zabiltzala.
Abarraren puntan
Kabitxu polita
Egiten dakizu
Txoritxu pizkorra.
Lau arrautza imini
Lau ume atara,
Laurek azi eta
Kantari aurerra.
Burua gorria
Bularra zurizka
Ego-buztan beltzak
Auts-margoko soiña.
Luma bellegirik
Ezpaluko berak
Azaldurik orra
Beraren margoak.
Doñu indartsu dun
Kantari utsa da
Txori begiko dan
Karnaba txoria.
Ondarribi, 1924
|
 |
|