 |
Axek bildurra
Sua! sua! oyu samiña
Entzun neban gauberdian
Neure gelako leyo aurrez
Etxea egoan sutan,
Auzo guztiak batu ziran
Oi legeztxe zalapartan
Gizatza arren, kea dario
Etxeak ziraun garretan.
Ura, ura, arin oyu zegien
An buruz lan zegienak,
Baño bertan eskuak utsik
Dagoz ikusle guztiak,
Lurpetuk egozan agian
Gau atan pertza guztiak,
Bada alerik agertzen etzan
Aztertuarren bazterrak.
Su ta gar egon etxea
Ego aidera banaukan,
Obitegia ipar aidera
Urren neukala nengoan,
Eta burutasun izukoi
Etorri yatan orduan
Pertza billa obitegira
Bakarrik yon nintzanean.
Deus ez ta ikara gizonentzat
Lotsagarria omen da,
Baña doyoa gauberdian
Bildurge obitegira,
Ta ikusiko dezu zelango dan
Buruko ulen tentera,
Zelango dan aultasunean
Belaunetan dardarea.
Atsalde atan ieltseruk
Ikusi nausan lankari
Obitegia berriztatzen
Zelan zebiltzan urduri,
Ta antxek egongo dira pertzak
Bururatu yatan niri
Ta beste barik tanka tanka
Obitegira noya ni.
Illun egon, langillen pertzak
Etziren iñon agiri,
Uste bank obi-arrian
Nere oiña neban yarri,
Ta obi ganeko arria
Lasayegi egon noski
Ta egin eban bulunbadaz
Biurtu nenduan arri.
Ill-azurrez narrazkadea
Egin eban arratoyak,
Ekarteko bildurtuari
Bildurrezko ugaldeak,
Obi-arriak bulunbadaz
Narrazkadaz arratoyak
Jarri eustezan ill-guztiak
Aurrean izugarriak.
Ondarribi, 1924
|
 |