www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gubioko Otsoa

 

Apenino mendietan

Dago ia eskegita

Gubio erri txikerra

Unbriako uria.

 

Bera dagon erriak

Izena dauko Kalbo

Ta Asisko erriaren

Iparraldera dago.

 

Urte batzuek lenago

Bere eriotza baño

Gubiotik Asistarra

Egin eizan igaro.

 

Ta aro artan ei egozan

Gubiotar guztiak

Ingeruko guziekaz

Bildur gorrik artuak.

 

Kalbo mendin aitz zulotan

Bizitzen zan otsoak,

Abere ta gizonetan

Zegizan eriotzak.

 

Ardi edo arkumeak

Idi edo zaldiak,

Gizon edo umek ziren

Otsoaren yakiak.

 

Iñok ezeban kemenik

Urtetako landara,

Ezpaeban eroaten

Eskuan izkillua.

 

Ezbear onen barriak

Bigunduta asistarra

Errukin irozturik

Aitz zulotara doya.

 

Begiz ta ikaraz urrundik

Jarraitzen dotso ozteak

Eta Prantziskok ustetsu

Igo daitu aldapak.

 

Eta ikusirik otsoak

Biderdi egitera

Gizona zetorkiola

Amorruan sartu da.

 

Ta urtetan dotso bidera

Begietatik sua,

Ta bere ahotik bitza

Ugari dariola.

 

Otso odolgaitzan aurrean

Ez da izutzen Pranzisko,

Ta aurrez siñalatuta

Otsoari diñotso:

 

«Anai otso, ator ona,

Ta Jainkoarren gentzan

Oker niri edo iñori

Egin barik ezetan».

 

Ta amorru galdurik apal

Biurtu da otsoa,

Ta ardie balitz lez dator

Prantziskon oñetara.

 

«Anai otso, anai otso,

Ordun diñotso Deunak,

Egitekok egin dozak,

Irek ankerkeriak!

 

Merezi dok eriotza

Ta eriotz gogorra,

Ire kidekok ezezik

Il dok bere gizona.

 

Jainkon-itxurak ill dozak

Ik ankertasunean,

Eriotza merezi dok

Zuzentasun osoan.

 

Guztik yagozak bildurrez

Guztik espaz beterik

Baño gure yodaz egin

Bien artean gentzak».

 

 

        Otsoak:

 

«Egin dodanak egin dodaz

Gosek eginerazta

Bein neure gosea il ezkero

Guziri on eginda.

 

Izen nazela egia da

Otso arrapalaria,

Baña arrastian banatu dot

Goizen arrapaukoa.

 

Baitura erdia itxiten dot

Nik iñorentzat landan

Zer yan gosetik euki dagin

Zer yan ezdaukonean.

 

Bakar-bakarrik dagit guda

Artu barik Iaguntza,

Neu naz gudarozte, neu indar,

Neu etxayen ikara.

 

Neure izkilluk agiñek dire,

Neure zaldiak, oñak,

Eta zelatariak dodaz

Neure begi bizkorrak.

 

Neure ikurdia, bular au da,

Neure bizi kemena,

Neure egintzen zuzentasuna

Bizibide zioa».

 

 

        Prantzisko Deunak Otsoari:

 

Ire okerkerin sustrai

Gose dok, anai otso,

Baño zegaz alikatu

Eukiko dok gerozko.

 

Ik gure bok gentzan bizi

Ok bizi azen arte

Gogoz janari emonaz

Alikatuko aute.

 

Baikun onek, anai otso,

Artuten dazak ontzak?»

Ta buru makurtuz bayetz

Ordun darautso otsoak.

 

Eta Prantziskok diñotso

Otso gosetiari,

«Zintzotasun ikurrean

Ekarrik bosteko ori».

 

Ta au gauza arrigarria

Lenen aldiz otsoak

Emon eban bostekoa

Egitearren gentzak.

 

Leoyagaz egurazten

Atsegin-baratzean

Txakurtxuegaz legeztxe

Ibiltzen ei zan Adan.

 

Eta oin bere antzera

Asistar alaztuna,

Gubio alderantz doya

Otso lagun darola.

 

Nork esan gubiotarren

Atsegin eta asaltsa

Otso ankerra ikustean

Txakurtxu lez otzana?

 

Gubiora eldira dina

Eguraztera gisa,

Oztetza arritu erditik

Prantzisko ta otsoa.

 

Bein emengo zayan danak

Arri gañera igenta,

Prantziskok dagi bulartsu

Berebiziko izkintza.

 

 

        Prantzisko Deunak Gubiotarrai:

 

«Obendien zemai dogu

Otsoaren zemaya,

Anai maiteak, garbayaz

Batu penitentzia.

 

Ziniskeak baziña lez

Zentzun apur bakoak

Begitariño zagoze

Lizunkeriz beteak.

 

Errukia daukazue

Oso ayenatua,

Goi-maitasunak ez dauko

Zuetan ostatua.

 

Asarre ta gorrotoa

Non-gure ikusten dire

Abel-odolak gorritu

Ikusitzen da lurre.

 

Bildurre daukotzezunak

Otso gosetiari,

Ez dautzezue eukiko

Gaiztokiko suari?

 

Egun bat eta bestea

Gaiztakeriz beteta,

Jaungoiko asarreari

Zabiltzea zipoka.

 

Suzko-zaldi ganen dator

Izkillu zorrozduna,

Azkon goriak eskuan

Jaungoiko asarrea.

 

Anai maiteak garbayaz

Batu penitentzia,

Gure bozue aldendu

Jainko-zigorradea».

 

 

        Gubiotarrak:

 

«Obendariak gara

Obenez betek gagoz,

Baño garbai doguta

Gure bitarte zagoz.

 

Miñaren miñez gagoz

Gure Jainko irainduta

Azketsi iritxi gurez

Lertu dauku biotza.

 

Negar malko dario

Dagoz gure begiak

Eta garbai danbadaz

Urratuak biotzak.

 

Ura lez edan dogu

Guk askotan obena,

Izanik asarrea

Sarri gure ogia.

 

Baño oin andia da

Gure biotz-garbaya,

Oso barrunbekoa

Gure asmo zuzena».

 

 

        Prantzisko Deunak:

 

Orduan Prantzisko Deunak

Pozaren pozaz dasa:

Jainko ta otsogaz, biekaz

Dago gentza egiña».

 

Goiko Jaunaren baikuna

Gentzarako auxek da,

Penitentziaz biltzea

Garbai-negar-malkoa.

 

Ta otsoaren baikuna

Auxek besterik ez da

Azkatasuna ibilteko

yateko yanaria.

 

Artuten dozuez ontzak

Gubiotar maiteak

Ondo gurez zuentzako

Imiñiko baikunak?».

 

Onetsizko oyu alayak

Urten ziren ugari

An asaldatua egon

Ostearen aboti.

 

Otsok baikun indargarri

Emon zun bostekua,

Bigarrenez egun atan

Benetan gelgarria.

 

Ta bizi izan zan artean

Pozik egon otsoa,

Lenengo otsoak galduko

Doyak bereganduta.

 

Ta aurrerantzen otsoa

Yaki onak arturik

Lasai-lasai ibilten zan

Berak nai zuen lekutik.

 

Arik eta egun baten

Beran urten pisuak

Egurazten ibiltea

Eragotzi artean.

 

                        Ondarribi, 1925

 

aurrekoa hurrengoa