www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Txepetxa

 

Ardurez betea da txepetxa

Ganera pizkor ta txikerra,

Ain iguindua izenagaitik

Ez da inguingarria txepetxa.

 

Guzurrez norbaitek esan eban

Gurutzea loitu ebala,

Geroztik guztin gorrotogarri

Orra beti txepetx gaxoa.

 

Zomorro txar kaltegarrieri

Bakar-bakarrik kalte eginda

Kabi eskutu ta bigunean

Asten dau umetza galanta.

 

Ardurek egin erazten datso

Txarraat indartsu ta zorrotza,

Sarri kantari egonagaitik

Iñok ez maite bere doñua.

 

Auts-margoko txoritxu txikerra

Txoririk pizkor ta azkarrena,

Beti artuarren esker-beltza

Beti dagizu egikun ona.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa