www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Arrena Neketako Amari

 

Negarrez nator

Ama zugana

Obenez Josu

Neuronek il da.

 

Neuronek il dot

Neure obenez

Gurutzen yosi

Untze gogorrez.

 

Neuronek saldu

Atsegin loyez

Ta koroyatu

Arantz zorrotzez.

 

Neuronek loitu

Neure miñegaz

Bere arpegi

Birau loyekaz.

 

Neuronek yosi

Bere biotza

Neure esker-beltza

Ezpata dala.

 

Zeure seme dan

Neure Jainkoa

Neuronek il da

Dariot miña.

 

Nik merezi dot

Urkemendia

Judas legeztxe

Naz dollorra-ta.

 

Gaiztoki-suak

Dira txikerrak

Zeatuteko

Nire obenak.

 

Baño erruki

Ama maitea

Bestela nago

Gaiztokian-ta.

 

Miñaren miñez

Lertu biotza

Zeure oiñetan

Nago arrenka.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa