www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urretxindorra

 

Urretxindorra beti

Abesti eta abesti

Oi ze doñu politak

Nagon entzuten beti!

 

Neure leyo aurrean

Daukat ortu ederra,

Gaut'egun abestika

Bertan urretxindorra.

 

Itxi itxi abestiak

Une batean, txori,

Mamo txiker bat yanta

Jarduteko abeslari.

 

Liliaren urrinkai

Dago gazi-gezea,

Urretxindor donuaz

Gozoturik bagea.

 

 

Ekin orrela dala

Ekin urretsindorra

Ekin txorrotxioka

Iñoiz nekau bagea.

 

                        Karkassonne, (Prantzia'n) 1927

 

aurrekoa hurrengoa