www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gogo gaxoak

 

Entzuzu Jauna

Gure otoya,

Gogo gaxoen

Aldeko da-ta.

 

Adizkideak

Min bizietan

Laguntza eske

Garbitokian.

 

Jainkon maiteak

Direla danak

Ezin lagundu

Orain Jainkoak.

 

Guzti-aldunak

Ezin daikena

Egin daikezu

Kristau zintzoa.

 

Noz egongo naz

Jainko aurrean

Bera ikusteko

Malla osoan?

 

Adizkidea,

Nigaz erruki,

Otoitz labur bat

Goiko Jaunari.

 

Orra didarra

Gogo gaxona

Erruki zaitez

Biotz-biguna.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa