
Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965
|
 |
 |
Kalbarioak
Pilatok epaitu dau
Gure Jesus ona
Lapur biren erdian
Gurutzen iltera.
Lapur biren erdian
Doya Jesus ona
Gurutze bizkarrean
Balitz lez gaizkiña.
Lenengo aldiz lurra
Jo du Jesus onak
Jausi erain deutsela
Gure pekatuak.
Ama-semek bidean
Dirade arkitu
Bata besten biotzak
Egiñik urratu.
Simon zirenetarra
Lagun omen dotse,
Ez yaken bidean il
Eronaz gurutze.
Beronikak errukiz
Zamuz arpegia
Emen garbitu eutson
Arturik saria.
Bigarren aldiz lurra
Yo dau Jesus onak
Aztunak izan bear
Gure pekatuak.
Ez nitzaz negar egin
Andre errukitsuak
Ezpada zeuekaitik
Diño Jesus onak.
Irugarren aldian
Emen yo dau lurra
Ezagutu dagidan
Neure pekatua.
Emen billustu eben
Jesus lotsatia,
Niri lotsa sartzeko
Ain lotsabakoa.
Gurutzen yosten dabe
Gure gaizkalea,
Odolez eros dagin
Gizonen gogoa.
Orra gurutzen illa
Zure Jaugoikoa,
Irabazi dagian
Zure maitasuna.
Gurutzetik yatsirik
Jesusen gorpua,
Bere amak artu dau
Samiñez urtua
Orra obiraturik
Zure gaizkalea,
Noz arte izango zara
Zu pekataria?
Ondarribi, 1924
|
 |
 |
|
|