www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abra

 

Santandere ta Donostiako

Uri eder ta aipatuak

Ederrak arran, gitxi zarea

Abran aurrean imiñiak.

 

Zuen ondartz kai, ta bazterrak

Benetan dira alai ederrak

Baño bein Abra ikusi ezkero

«Naiko da» diñoe begiak.

 

Itsaz anditik sartu ataran

Tutua yo ta kea bota,

Andi ta txiker ontziak dabiltz

Damayela Abrari bizitza.

 

Traineru batel ta gabarretan

Bertan amaka badabiltza

Guztien arten ituna bera

Alai yarriko laukiala.

 

Abra'n dagoz bere bi itsaz-orma

Luze lerden eta iraunkorrak

Murruka gogoren bilbotarrak

Itsasoari irabaziak.

 

An dago bere Portugaleten

Zubi eskegi aipatua,

Goiztik gauera, batik bestera

Eron-ekarrin dabillena.

 

Neguri, Santurtze ta Areatzan,

Portugaleten eta Algortan,

Dagon guzto ta eder ondoan

Besteanak dagoz lekutan.

 

Ango etxetxu ta yauregiak

Ango baratzak eta lorak,

Ondartzak eta egurats-bidek

Direla asko ta ikusgarriak.

 

Ta ibai ederraz, onek guztiak

Egiten daude gure Abra,

Orren ederra, orren bizia

Iñun berdiñik ez daukona.

 

                        Muskaria (Tudela) 1926

 

aurrekoa hurrengoa