www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Txori eria

 

Barrua mintsu

Makal egoak,

Zer egin bauko

Txori eriak.

 

Zabelan gose

Urrun aleak,

Sarek edonon

Etsaik yarriak.

 

Eiztari anker

Edo mutiko

Urduri dabiltz

Atz emoteko.

 

Joadi urrun

Katu zitala

Zer uste dok ba?

Sagua dala?

 

 

Etsaiak atan

Etsaiak barrun

Gaixo alege

Gose ta mindun,

Gau edurtsuan

Txori eria

Sasi artean

Itun ilten da.

 

                        Ondarribi, 1925

 

aurrekoa hurrengoa