www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Julentxu

 

Zegatik Julentxu

Ametsagokoa

Izanik alaya

Dago gaur petrala?

 

Ama barik dago

Gaur ume gaxoa,

Beraz galdu dauka

Beraren umorea.

 

Agertu da amatxu

Etor da umorea

Nok azaldu daike

Bere poz andia?

 

Bera da abeslari

Bera txistulari

Eldurik amari

Beraxe dantzari.

 

Au lakoxe poza

Ume txikerrana,

Aldenduta gero

Datorrenen ama.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa