www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gaztelugatxe

 

Jon Donea etorri ei zan

Gaztelugatxira antxina

Laister-laisterka lau yauzkadan

Eginik bide guztia.

 

Matxitxako errez goiturik

Itsasargi da geroztik

Ta gogargi diztitsuena

Gaztelugatxe-erpiñetik.

 

Jon Deunak beñala Judean

Bidea Josu onari

Egiten eutsan lez dagoi

Orain arrantzaleari.

 

Bermeotar arrantzaleak

Urteten ei dira pozik

Ekaitz izugarri erditik

Jon Deunak lagun egiñik.

 

Ta bermeotar arrantzalen

Sendikoak etor dira

Esker-oroik dakazela

Sarri Gaztelugatxera.

 

Ta bermeotarrak ezezik

Inguruetako danak

Elkarren leyan lez datoz

Ekarrerazik Jon Deunak.

 

 

Entzun ba Deun zoriontsua

Zure zalen eskaria

Zaitu gure gogo-garia

Ta erre bertan pizti txar guztia.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa