www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lili-txingar
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1928, 1965

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lili-txingar, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1965

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gauon

 

Ezin egon naz

Egon bakean

Gagozelako gaur

Gabon gauean.

 

Pozaren pozez

Ezin naz egon

Nik zoriona

Gaur badot nonon.

 

Belenen dago

Neure zoruna

Izadi dana

Poztuten dauna.

 

Belenen Jesus

Gaur yayo yaku,

Lasto ganan!

Gurtu egizu.

 

Gauen erdian

Negu gorrian,

Berea otza

Ordu aretan!

 

Txiro egiñik

Nigaitik dago

Beartsu baño

Beartsuago.

 

Maria'n altzon

Dago Jainkoa,

Bere ondoan

Jose Donea.

 

Aingeruk dabiltz

Gaur abeslari,

Aintza emonaz

Gure Jaunari.

 

Artzayak datoz

Gaur Belenera,

Pozaren pozez

Eskeintz opaka.

 

Deitua zagoz

Gizon ontsua,

Belenerako

Zagoz deitua.

 

Aingeru bidez

Jainkok deitua,

An gurtutzeko

Bere semea.

 

«Gauon gaua»

Pozezko gaua

Donoki-lurran

Atsegin zara.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa