www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nafarroatik
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nafarroatik, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

        Aurten landareak, zoritu baño leen ustelduko ote dire: egunero eta aize guztiekin euria dugulakoz; baldin, orañik elurra egiten ezpadigu.

        La Voz-eko zuzendari berria, Agerre jauna dugu: oraiko untan ere, euskalzale jakintsun bat buru eta bidari dugunez geroz, euskarari lagunduko dute La Voz-eko nagusi langile guztiek! Badu bearra!

        Eta «Euskararen Adiskideak» egin duen «Solastoki»-ari, ez ote diote lagunduko, aire emanez?

        Euskarak ain ditu lopide mendreak, non ta bat ari lotzen bada, biaramuneko edo... leentxago, lopidea laxatzen zaio eta... agur.

        Ala ere, badire tinki-tinki lotzen direnak eta euskarari loturik irauten dutenak ikasten, nola diren «Solastoki» ortara juaten direnak: ez ditut eken izenak salatuko: baño, euskaldun ikasle eta letradun izanez geroz euskal-ikastolara ager daiteke eta bere begiz ikusiko ditu nor ta nor diren an biltzen direnak.

        Salbatore goizean ateri egon bazen, eguerdiko euria asi zuen eta etzuen egun guztia atertu.

        Salbatore goizean, gaxotegiko eriek pazkoz egin zuten eta andiki; diputadoek, sendakinek eta, buru egin zutela.

        Oi den bezala, jendeketa andi batek gure Jauna lagundu zuen.

        Bildu ginenak goxoki gosaldu ginuen; baño, bereala euria asi zuen eta ordutik, ango jai andia, damurik, istu zen.

        Gure adiskide on-ona den Joseba Imanol leizarrek La Voz-etik asi zaigu «Katoliko ariketaz» (Acción católica) txukunki idazten.

        Ederki ori! arazo untarik, batek bere burua gerturik eta biotza suturik errelijioaren alderako; bakotxak, bere erritarrak argitzeko bideak bear ditu bilatu, eta ezagutuarazi.

        Errelijioko egiak eta aren alderako gure egin bideak guztientzat berdinak izanagatik, ez daiteke leku guztietan egi berak, bide beraz erakutsi bear.

        Eta, nik uste, egiak adiarazteko, bakotxak bearko du, leku eta jendearen arabera, bide egokienak berexi.

        Nola nai den, ariketa untan artzeko, gogo biotzak ortaratu bear: errelijioko egiak eta egien aldezteko bideak ikasi eta aldian-aldikoak, berexi.

        Lanpide orietan bide egiteko, asko laguntzen du, bakotxak bere eginbideko ekintzetan nagusi izatea, ots, bat zurgina bada zurgin ona izatea eta.

        Edozein lanetan lagunenganik zerbeit erdiesteko, au da bide zuzenena.

        Zorionak adiskidea!

        Iruñeko «Zaldiko maldiko» dantzariak, Paben eldu den illeko zazpigarrenean jai bat egin gogo dute, San Ferminetako jaiak biziaziz. Ortarako eraman gogo dute musikariak, gaitero eta txistulariak; goiantiak eta guzti.

        «Estatuto vasco» delakoa ezin ikusi eta orai, Zeda-koek «Estatuto castellano» egin gogo dute: ots, «Komuneros de Castilla» delako zerbeit gogoratuz edo.

        Estatuto orrek, zer asmo duken ez dakit, zuzena edo okerra gero ikusiko da: «Consejo foral» delakoek, astelenean zuten «Carta foral» delakoari buruz zer egin daiteken ikusteko.

        Manolo Iribarren iruñar gaztea, ipui andi baten egilea «Teatro Español» delakoan biziazi diote La otra Eva idatzi duen gutuna.

        Poliki egina omen dago. Aspaldi badu, gazte argi uni erran niola, bere abizenaren izkuntzan nagusitzeko eta gero artan idazteko; baño, euskara... arronten izkuntza izaki ta!

        Iruñeko lege-gizonek ere zerbeit egin bearrez edo Kastillak baño atzeraxago ez gelditzeagatik, aste untan daude biltzekotan ea estatutoa bear ote den galde egin; orañik ortan gaude?

        Gure iri-gizonek, azken bilkuran, beren artean eztabai zenbeiten ondotik Inspector de Enseñanza berekin batio zagonari erran omen zioten, etxe-eskola asko egiten asko diru xautu dutela eta fraile-seroren eskolen ordezkorik ipintzeko eta ordaintzeko dirurik ez dutela: ministro jaunari ori erantzuteko.

        Eta ala ere estatutoa ez nai; orduan, gurez-gure obeki zitzaiguna eginen ginuen; erritar geienak bozik daudenez geroz fraile-serorekin, iri-gizonek ez dute alferretan dirurik xautu behar.

        Arraras jaun etxe-egileak, bere gain artu du seminario zaarraren urratzea.

        Iri-gizonek, bost ehun milla pezeta Cuesta Larreina apaintzeko. Alkate jaunak dio; iri-zainek ameka gizon arrotz bildu dituztela, ustez ta lan onik egitera etorri ez direlakoz. Nafarroako mugetan barna biali dituztela, iñon nai ez dituztenak.

        Urbilen aldi artio Jainkoak ala nai duela.

Larreko

 

aurrekoa hurrengoa