www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa  

BOSTGARREN §a.
SAN ILLANEN BERRI ONAK

 

        1. Madridko Erri koroatuak, Jainkoaren gloriarako, ta beren Patroi andi S. Isidro, ta Santa Mariaren onrarako, debozio, amorio, ta finezarik señalatuen azkeneko errestoa egun oietan bota, ta erakutsi nai izan digu: eta gure Aita Serranok dionez, Farsaliako Arzobispo Jaun Don Manuel Quinsano Bonifaz-en autoridadez, alegiñik andienak egin ditu, Aita Santuagana akuditzeko, eta Erromako solemnidade guztiarekin, Kausa berri bat an presentatzeko, edo San Illan gloriosoa, S. Isidroren, da Santa Mariaren Seme Santutzat deklaratzeko. Gauza ziertoa da, Senar Emazte Santu oiek Seme bakar bat izandu zutela, eta Amak bere ori txit kontuz azi zuela: putzura erori, ta ito, ta Guraso santuen erreguz ur gañean Jainkoak bizirik eman ziela: eta S. Isidro bere Aitaren eriotza preziosoan Seme au presente arkitu zala: Joan zeritzala, edo izen ori zuela esan oi da.

        2. Alere ainbeste Autore S. Isidroren deboto andi, ta anziñakoen artean batek ere Seme onen barri segururik, ez len, da ez gero ematen digu. Jaunaren Probidenzia, edo bide ezkutatuak dira. Orregatik ere, gauza agiria, ta jakiña da, Talaberaren ondoan, Cebolla deritzan Erri batean, txit anziñatik, da gogoan eztala, Santu prodijioso bat, S. Illan deritzana, benerazio txit andian, aspaldiko denbora, edo sekuletatik, bere Milagro, ta fabore señalatuakgatik, Aldareetan adoratzen dala. Au da Santu bat, bere asiera, edo prinzipioetan, nondik, edo nola dan, iñork ere seguru eztakiena. Baña señale guziaz batean, S. Isidro, ta Santa Mariaren Seme, aien ondoren, edo gisa, bere biziera santu, birtute, ta Milagroetan loratu, frutu Santuak eman, da ill zana da.

        3. S. Illan, gazte zala, Talabera aldean agertu zan. Zerk eraman zuen, nork, noiz, edo nola, iñondik ere arrastorik ez oi da. Bera txit ona, umilla, ixilla, ta egokia zan, da Atxurlari an serbitzen jarri zan. Norbaitek, diotenez, edo ango jendeak, nongoa zan galdetu, ta eranzuten zuen: Madrid aldekoa zala. Orañ ateratzen dan, edo sinisten, da egiten dan kontua da: Joan gazteak Isidro, ta Maria bere Gurasoak, añ santuak ikusi, ta ondo ezagutu, ta oien bendizioarekin, edo Espiritu Santuaren argi, ta inspirazioak gobernatutik, Madrid aldetik, eta Guraso santuetatik Talabera alderonz Jainkoak eraman edo igaro, ta ixil, ta umill an pobrea bezala serbitzen jarri zan.

        4. Santua onela ezkutaturik luzaro bizi izan zan, da Erri aietan bere biotzeko Santidade ezkutatu guzia, ejenplo eder, ta Milagro andiakin agertuaz zijoan, Espiritu dibinoak gobernaturik, bera obeto, ta bakarrik serbitzeko, Aita, ta Ama Santuen gisa, lurreko gauzak utzi, ta zerukoetara guztia biurtu zan. Ama Birjiña Antigoako Ermita bat Errian zan, da erretiro santu orren debozio, ta amorez, an Ermitaño sartu, ta S. Antonio Andiaren, orduan oi zan habitua janzi zuen: Illan izena orduan artu zezakean. Ermita onetan munduaren iges, ta bulletatik ezkutaturik bizitza guziz santa bat egin, da zeruko pakean, nola bizi, ala ill zan. An gorde, edo enterratu zuten, ta aren Obi, edo sepulkroa an erakusten da. Erri aietan ziertotzat zeukaten, Illan deritzan Erri batean Santua bizitu zala, baña bera angoa etzala: amabi urteko, edo gaztea etorri zala. Bera txit ixilla bazan ere, aditu zutela; nola txikia zala, putzu batean erori, ta ito zan; ta Gurasoen orazioakin Jainkoak bizia biurtu zion. Baña Erri aietan, S. Isidrok Semea izan zuenik, iñork ere etziekien.

        5. Asabetatik illobetara aditzen zan, ta Erri aietan gauza jakiña zan, S. Illan S. Isidroren denborakoa zala, ta irurogei, ta amar urtekoa ospe, edo fama txit andiarekin ill zala: bere birtute andi, Milagro, ta zeruko faboreakgatik, Aldare bat, Ama Birjiñaren ondoan, sartu, ta eskuietara jaso ziotela. Noiz, ta nola au egin zan, iñork ere eztaki. S. Illan Aldarean paratu zuten, S. Antonioren Habituan, bizar luzearekin Libru bat eskuan, ta eskubare, edo sardetxea beste eskuan daukala. Beren egun artuetan urteoro Erri askotatik, noiztik Jainkoak daki, Prozesio, ta Rogatibak oi zetozen, S. Illan adoratzera: eta orañ ere jendedi andiak etorten dira. Gaur dan egunean Carricachesko Donzellak beren Zirio andia ofrendatzera Santuagana joan oi dira: eta orrelako Zirio asko an ikusten dira.

        6. S. Illanek zeruko fabore andiak artu, ta len da gero Milagro asko egin ditu. Baña mirarizko Birjinaren fabore señalatu bat artu, ta beti izandu du. Ama maite onek zerutik eman zion doai guziz partikulara, ta jakiña da, arrabia, edo amorreria sendatzeko grazia. Gaiz gaisto onen kontra Abogadu guziz prodijiosoa igaroko sekuletan izandu da. Bere debozioetan, da orien abereetan, konturik eztan adiña Milagro ikusi dira. Berak artu zuen zeruko fabore señalatua modu onetan izandu zan.

        7. S. Illan bera zegoen beñ batean agiñetako miñez iltzen, edo arrabiatzeko zorian. Txit estu arkitzen zan: da egiazko Osasunaren Ama santisima añ berea zuen, oni biotzetik beti bezala deitu, eta beste askotan egingo zuena, zeruko Erregiña Ama agertu, ta esan zion: Ene seme maitea, zer dezu. Illanek esan zion: Ai, Ama Birjiña nerea! Agiñetako oñazea ezin nago: ill bear det. Ama Birjiñ orduan: Ez, zaude, esan, ta bere esku sagradu gozoarekin matralla ikutu, ta bertan milagroz miñak betiko utzi zion. Emendik aurrera, amorreriaz dauden guziak zuk sendatzeko eskua, ta doaia nik ematen dizut. Ama Birjiñak, guzien onerako, ta S. Illan bere Seme estimatua munduan ere glorioso egiteko eman zion zeruko grazia au, Santuak arrezkero beti izandu du: ala prodijio andi askotan ikusten da: ta amorreriaren erremedio segurua Santu miragarri onen anparoan, da Relikietan arkitzen da.

        8. Zakur, edo otso amorratuak ozka egin, da amorratzen diranak, lasterka S. Illanen aurrean Mezak ateratzera dijoaz. Erri aietan au jakiña, ta segurua da: eta gaitz ikaragarri orrekin Madridtik, Toledo, Mancha, Andaluzia, ta batez ere Estremaduratik jende asko datoz. Santuaren sepulturako lurra batzuek urrutietara daramate, ta beren ganaduak edan bear duten lekuan bota, ta gaitzetik libratzen dira. Besteak S. Illanen Relikia debozioaz urtan sartu, ta ori daramate, ta Milagroak orobat egiten ditu. Beñ batean Zezen brabo bat arrabiak artu, ta Santuaren Eleizan orroaka sartu zan, ta amorreria guziz bizian, baziekien bezala, S. Illanen obira joan, ta ostikoka bere indar guztiaz, ango lurra arrotu, ta atera zuen. Onetan Santuaren Burua ikutu zuen: ta bereala Milagroz sendatu, ta libre ardi manso baten gisa gelditu zan. Milagro onek Santuaren Burua agertu zuen.

        9. S. Illan ala bere biziera santu, ta ejerzizioetan, nola bere prodijio, ta Milagroetan S. Isidroren txit anz andikoa izandu zan. Aren Eleizan, da Obiaren ondoko orma edo pareteetan, arri urdin, edo azulejoak daude, ta orietan S. Illanen Milagroak. An ikusten da, nola leku batean ura bear, da nai, ta Santua zegoen: ta zeruko Erregiña agertu, ta Santuak eskuan zeukan akuluaz Ama Birjiñak lurrari kolpe bat eman zion, ta iturri eder bat bereala sortu zan: eta iturri estimatu au Ama Birjiñarena bezala beneratzen da. Ur onetatik guztiak debozioz edaten dute: eta urrutietara eramanda Milagro andi asko egiten ditu. Beste batean S. Illanen Nagusia kanpoak ikustera etorri, ta Zaldia ill zitzaion, da Santuaren orazioak bizia biurtu zion. Onelako beste Milagro asko pintaturik an ikusten dira.

        10. Nagusiaren idi batzuek ekartera S. Illan larrera joan zan. Ango unaiai, zeñ ziran galdetu: ta oiek Illani txaskoa ematearren, esan zioten: ara Nagusiaren idiak aiek dira; eta Zezen txit aserre bi ziran. Santua tolesgabe, egia zalako, aietara joan zan: da unaiak bildurtu ziran, Illan milla puska egingo zutela. Baña, O! Illanen prodijiozko santidadea! Zezenak idi mansoak balira bezala, ekarri, uztartu, ta bearra lazki biai eragin zien. Onelako Milagroak S. Illanek eguin zituen, da Erri aietan txit fama andia beti izandu zuen. Sinis diteke erraz, zeruko beste fabore, ta erregalo miragarriak, batez ere Ama Birjiñagandik S. Illanek artu zituela, ta aren debozio, ta amorez beterik bizi, ta ill zala. Larogei, ta amar urteko agure bati Kura jakinsu batek galdetu zion: Ea S. Illan, aien Santu milagroso ta añ estimatua nor zan? Eta agureak eranzun zion: Jauna: S. Illan gurea, zeruan dan Santurik andiena da: Santu biren, edo S. Isidro, ta Santa Mariaren Seme bakar eskojitu prodijiosoa izan zan. Eta oiek dira, nik arkitu ditudan Santu onen Berri onak. Guzia Santuen onrako, ta Jainkoaren Gloria andiagorako izan dedilla. Amen.

 

FIN

 

aurrekoa