www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMALAUGARREN §a.
SAN ISIDROREN KOFRADIA,
TA FABORE MILAGROSOAK

 

        1. Atxurlari santuari gure Erregeen Majestadeak egin diozkaten onra señalatuak ikusi, ta Madrid guzia txit asko alegeratu zan. Korteko Jaun andi, ta gizon prestuak aren izenean beren debozio, ta probetxurako Kofradia santu eder bat bereala jaso zuten, da bere amorezko señalean, aren Kapillara joateari, ta Kofradian asentatzeari guztiak eman zioten. Beren ditxa guztirako an izan zan, ta Santuak bere Kofradeai milagro asko egiteko. Pobreakiko limosna, edo miserikordian S. Isidro imitatzeko, onen izenean pobreai jaten, edo egun jakin batean barazkaria, Santuak bezala, Kofradeak ematen asi ziran: eta Santua ere bere Milagroak egiten onetan bertan asi zan.

        2. Egun ori etorri, ta amasei pobre deitu, da jaten ondo eman zien. Elzean zerbait geratu zan, da Maiordomoak agindu zuen, beste pobreak deitu, ta Santuaren amorez, zegoena emateko: ala egin zan. Ateetan zeuden beste pobreak deadarrez asi ziran, aiei ere San Isidrogatik zerbait emateko. Maiordomoak ori agindu, ta eltzea utsa zegoela esan zioten. Baña begiz ori erakusteko, lapiko utsa ekartera sukaldera joan, da beterik guzia arkitu zuten. O Jainkoaren amorezko Probidenzia! O Isidroren pobreakiko kontu milagrosoa: Guztiak Jainkoa, ta beren Santua alabatu zuten. Baña milagroak aurrera pasatu ziran. Beste amasei pobre bereala sartu, ta milagrozko janaria artu zuten. Oriek ase ziran; baña berriz elzea aragiz betea arkitu zan: da pobre geiagori eman, da eman zitzaien: eta Milagro Milagroaren ondoren publikatu zan.

        3. Julio Pertegal bere emaztearekin ondo bizi zan. Baña luzaro nola umerik etzuten, Jainkoagana biurtu, ta txit gogotik eskatu, ta seme bat eman zien. Zeruko bendizio onekin kontentu guziz andia artu zuten; baña poza laster akabatu zan. Illa bete zueneko aurra gaizkitu, ta sei egunean bularrik artu gabe erkitu zan: da Aitak besoetan zeukala ill zan. Negarrez gela batean sartu, ta bere S. Isidrori fede osoaz Semearen bizia eskatu zion, da esan: Santu gloriosoa: Semea bizirik ematen badidazu, bereala zure Kofradian asentatzera joango naiz. Gizon debotoak promes au egin orduko aurra bizirik, ta Amaren bularra gogotik artzen, da sendaturik ikusi zan. An zeuden guziak Milagro klaru au ikusi, Isidrogan Jainkoa alabatu, ta publikatu zuten. Aita bere botoa kunplitzera joan zan.

        4. Joan Martinez Notario Apostolikoa, Madriden elbarritu, edo perlatiko zegoen: iltzeko etsirik Medikuak utzi zuten. Onen Aita penaz beterik, S. Isidrori zion amorioaz, semeagana joan, da esan zion: S. Isidrori fede guziaz dei zaiozu: aren Kofradian zu asentatzera noa, ta osasuna seguru bereala emango dizu. Lasterka Eleizara joan, da Semea Kofrade egin, da arin etxera biurtu, ta esan zion: Animo, ene Seme: San Isidrok bereala sendatuko zaitu, bada aren Kofrade egin zaitut. Aitak esan, da Santuak egin. Semeak bertan osasunaren berri onak bere biotzean artu, ta esan zuen: Nere soñekoak betoz. Santuak sendatu nau; eta aren Gorputz santua ikustera joan bear det. Ala mirarizko osasunarekin Santuari graziak ematera lasterka joan zan: da aren Prozesoetan Milagro andi au juramentuaz berak Kontatu zuen.

        5. Onelako mirari, fabore ta prodijioakin S. Isidrok bere Kofradia, ta Kofradeen debozioa txit asko aurreratu zuen ta ospe, edo fama andikoa zerutik egin du, ta Santisimoaren, da S. Isidroren Kofradia Madriden batean zelebratzen dira: eta Aita Santuak, eta Obispoak beren Induljenzia, grazia, ta fabore andiakin begiratu, ta lagundu dute. O Nekazari onak! Gure Jainko guztiz ona bere grazian, da biotz onaz serbitzea, zeñ gauza ona ta justua dan! Bada zeruko gloriaz gañera, emen lurrean ere onen gora, ta Errege guztien artean oien Bitarteko, ta Ongille, Atxurlari pobre bat egiten berak daki. Munduko benerazio, ta onra altuenak bera sentitzen dutenai ematen diezte.

        6. S. Isidroren Madridko Kofradia onek, Kofradeen debozioak, eta zeruko fabore ta Milagroak nere gogora dakarte, ainbeste Atxurlari Euskaldun gure Menditarte oietan degula, nola San Isidro gloriosoari debozio geiago orañ artean iduki eztioten, da Konfesore Santu guztiz maitagarri oni orien artean nola Kofradiarik fundatu eztioten. Oiarzungo Ibar txit Noble piadosoan S. Isidroren Kofradia Nekazariak dute, ta beren festa egiten diote; baña iñon bestetan eztakit. Santuaren debozioa Kanpo, ta frutuetarako txit bearra, eta Eleizagizonak iduki ta besteai iduki erazo bear lieke.

 

aurrekoa hurrengoa