www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMASEIGARREN §a.
S. ISIDROREN ONRAGATIK
JAINKOA ASKOTAN BIURTU IZAN DA

 

        1. Bere begietako niniari bezala Isidrori Jaunak begiratzen dio, ta onen ofensak txit agitz sentitzen ditu. Au Kristok bere Ebanjelioan dio. Ala Isidro Santuaren illetxo bat aren burutik galtzea nai eztu. Milagro andi askotan ori irakurri dezu. S. Isidro ofenditzea, bere begietako ninian Jainko jotzea da. Au Milagro andi onetan ondo ikusi zan. Errege S. Fernandoren Ministro bat Madrida Erregeren egiteko batera etorri zan. Platika santu batean S. Isidroren birtute, ta alabanza andiak aditu zituen, da eraki eriaz arroturik esan zuen: Ez niri orrelakorik esan. Guraso andien seme bat Santu izatea, aditzen det. Baña Atxurlari pobre bat, orren santu izatea, nik sinisten eztet. Onelakoak esan, afaldu, ta oiera joan zan. Desditxaduak gaizki esan bazuen, ondo pagatu zuen, da esana kosta zitzaion.

        2. Loak artu bearrean, larri estu batek, biotzeko naigabe, ta gorputz guztiko oñaze biziak artu zuten, ta bertan iltzea etsi zuen. Aren deadar izugarrietara etxekoak lasterka joan ziran. Orduko bere kulpa andia gizonak ezagutu, ta damuturik, Ai, esan zuen! Ai! Jainkoaren, da S. Isidroren kastigua da au, zeren onen kontra añ gaizki itz egin dedan. Nere S. Isidro: nere Santu andia: onelako gaitzik nere bizian ikusi eztet. Goazen guziok bereala: goazen, Santuari barkazioa, ta osasuna eskatzera. Gauerdia zan, da otz ikaragarria; baña etxeko guziak argiakin arin eraman zuten Gorputz santuaren aurrean; negar andiakin jarri zan; da barkazioa eskatu, pakeak egin, da Santuak bertan osoro lengo osasuna biurtu zion. Onek gero esan oi zuen: S. Isidro Atxurlaria Santu andia da: arekin burletan zer ibilli ezta: niri ondo kosta zitzadan.

        3. Miguel Perez gizon berez burlagillea, ta gaizki esalea, begietako miñ, edo oñaze portitzakin zegoen. Bere aideak lastimatu, ta esan zioten: S. Isidro milagrosoari biotzetik deitu, ta erredioa eska ziozala. Eriak burlaz esan zuen: O Isidro Beatoa, atoz nigana! Au esan zueneko dolore añ latz, ta garratzak eman zioten, non uste zuen, begiak oñazez saltatu bear ziotela. Bere animakoak neke gogor orrek argitu ziozkan, da biotzeko damu andiarekin, Santuagana gogotik biurtu zan, bere kulparen pena justua ezagutu, ta S. Isidroren Kapillara arin joan zan, da barkazioa, ta erremedioa eskatu orduko debozioz bete, ta begi argi, ta garbiakin sendaturik etxera biurtu zan. O Santu amorosoa!

        4. Beste batek, dio Joan Diakonoak, S. Isidroren gloriak, eta milagroak aditu, ta ezer sinistu nai etzuen. Alako batean ausardiaz esan zuen: Isidroren Gorputza surtan bota dezagun, da erretzen ezpada, orduan sinis diteke, Santuak Milagro oriek egiten dituela. Onelako maldadeak Santuaren agrabioan esaten zituen, da orra non Jainkoak perlesia gogor batekin elbarritu, ta erremedio gabe, eriozko borrero orrek bizia kendu zion.

        5. Leorte andi batean, Madrid guziz goseak iltzeko zorian zegoen. S. Isidro beren Patroi andiari, Gorputz Santua aterarik, Errogatibak, beste askotan bezala, euria alkanzatzeko, asi ziozkaten. Añ laster euria atera etzuten; da Garfias zeritzan Moro infame batek askoren aurrean esan zuen: Baldin Isidroren Gorputza, agirian dagoen artean, oiei euria ematen badie, ni Kristau egingo naiz: eta kunplitzen ezpadet, zortzi egun baño len eriotza gaistok akaba nazala. S. Isidrok bere debotoak aditu zituen, ta zeruak euri ugari bat eman zien. Moroa Santuari egin zion promesa kunplitzera obligatua zegoen; baña nai etzuen. Alakorik ezpaliz bezala zebillen, da zortzigarren eguna zan. Baña epe ori bete baño len, Madridko ibai ondoan zegoela, nork edo nola iñork jakin gabe, gabaz puñaladaz josirik, illa arkitu zan. O Jaunaren juizio, ta kastigu izugarria!

        6. Alonso Sanchez gaitz andi batekin Eleizakoak egiñik, iltzeko, edo iltzat Medikuak utzi zuten. Baña S. Isidroren Relikia fede biziaz eman, da adoratu, ta milagroz bertan osasuna, guziak zekustela eman zion. Maria Lopez Alonsoren emazte onak Milagro añ patente ikusi au gizon bati kontatu, ta onek eranzun zion: Andrea: Jainkoak eman dezake osasuna; baña orrelako Milagroak S. Isidrok egiten dituela, nik sinisten eztet. Gau artan gizon tristea eriotzako tranze estu batean arkitu zan. Berak zion gero: uste zuela, S. Isidrok neke mota guziak aren kontra beñgoan deskargatu zituela, ta bereala ito bear zuela: Santuaren kontra zeren itz egin zuen, aren kastigua zala ezagutu zuen; da bere estuan esan zion: Nere Atxurlari Santu milagrosoa, barkazioa, barkazioa. Uztazu, ta Meza bi aterako dtzkitzut. Santu amorosoak aditu, ta bereala libratu zuen; da goizean lasterka promesa kunplitzera joan, da konfesatu, ta komulgatu zan, da S. Isidroren txit debotoa gero izandu zan.

        7. Isabel Soriano aize gaisto batek eman, da elbarritu zan; da oñaze guziz biziakin. Sosegu gabeko pena onetan zortzi egun pasatu, ta Maria Benita bere Ama, ta S. Isidroren txit debotak esan zion: Santuari biotzetik dei zaiozu, ta seguru adituko zaitu. Ala deitu zioneko Santuak bertan osoro sendatu zuen. Milagro añ klaro au askok ikusi, ta publikatu zuten. Onetan zeñ garboso S. Isidro ibilli zan, Ama onak alabari esan zion. Baña au, legegabe Amaren, da S. Isidroren kontra biurtu zan: Ama, ez niri ori esan. Jainkoak sendatu nau; ez S. Isidrok. Baña esan bazuen, ondo pagatu zuen.

        8. Bereala gaitz andiagoak artu zuen: iru astean elbarritu ta ezin ezertako baliatu zala egondu zan. Erremediorik etzuen, da etsirik zegoen. Baña bere kulpa ezagutu zuen, ta orren pena zala, zeren Santuaren Milagroa sinistu etzuen. Bere negar andien artean S. Isidrori barkazioa eskatu zion, ta len baño obeto, bere osasuna: aren Kapillara joateko, ta Meza bi ateratzeko Promesa egin zion. Ark esan, da Santuak egin, guztia bat. Bigarren Milagroarekin bertan osasuna artu zuen. Guziak au ikusi zuten. Isabelak pozaren pozez Santuagatik zer esan, da zer egin etziekien. Amak esaten zion; Kontu, Isabel: Atxurlari Santuarekin burletan ez ibilli. Ez nik, Ama; oi zion, ez geiago, nere Santu milagrosoari alakorik sekulan esan.

        9. Madridko Jaun aberats batek bere aziendak ondo erabiltzeko, Morroi, edo Atxurlari fiel bat nai zuen. Kanpotar gazte bat etorri, ta esan zion, bere kontura aren lurrak artuko zituela. Nagusiak fianzak eskatu ziozkan. Mutillak esan zion: Jauna, nik eztaukat fiadorerik; baña orra fiadore ona, ta segurua: S. Isidro Atxurlaria Fiadore ematen diot: eta biok egin degun tratu guzia kunplitzen ezpadet, Santuak kastiga nazala. Nagusi onak Santuaren amorez, ta aren izenean morroia artu zuen. Au arlote zegoen, da txit ondo janzi zuen, da aurrera diruak ere eman ziozkan. Mutillak bere burua añ goapo ikusi zuenean, laster iges egin zion: ta emen S. Isidroren grazia oneko Milagro preziosoa.

        10. Morroia gabak iges joan zenean, alakorik ustegabe, S. Isidroren Kapillaren ondotik igaro zan. Korrika, ta igeska arin, bere ustez zebillen. Baña, o! Isidroren poderioa, ta katea milagrosoak! Eleizaren jiran gau guztian korrika ibilli zan; da eguna argitu, ta lotua bezala an arkitu zan. Nagusiak Mutillaren berri jakin zuenean, S. Isidrori keja amorosoak, Fiadoreari bezala ematera, Eleizara joan zan, eta orra non Morroia jiraka an topatu zuen. Bazebillen, baña Santuak bere onerako an zeukan loturik. Zeregiñik etzegoen. Nagusiak, eta berak Milagro añ agiri andia ikusi, ta au Santuagana bereala, ta biotzetik biurtu zan: da Jainkoari, ta Nagusiari barkazioa eskatu, ta benetan S. Isidro milagrosoaren izenean, bere bizi guztian Nagusia serbitzeko ofrezitu zan.

 

aurrekoa hurrengoa