www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABIGARREN §a.
ALDAERA, EDO TRASLAZIO ONETAKO
BESTE MARABILLAK

 

        1. Gorputz santua Eleizara aldatu zaneko festa, edo funzio debotoan S. Isidroren Translazioa deitzea diote, ta egun señalatua beti izandu da; Aren mirarizko Santidade anartean ezkutatua, Milagro andi guzien agiria, ta asiera ditxosoa izandu da. Gorputz preziosoa ainbeste urtean egon zan, ez andien obi, edo tunba kostosoan, ezpada edozeñ pobre umill, edo munduko pobreenaren gisa, ta lurpean; baña Jaun poderoso lurreko soberbia beronz ondatzen, ta bere pobre umillak gora jasotzen dakienak, Isidro umilla lurpetik jaso nai izan zuen: eta zeruko Prinzipe andien bien, edo Pedro, ta Pauloren erdian ifiñierazo zuen. Ala Prozesio guziz solemne batean Sazerdoteak eraman, da S. Isidroren Gorputza onra, ta prestorik ederrenean, edo S. Pedro, ta S. Pauloren ondoan paratu zuten.

        2. Madrid guztian Santuaren ospe, edo gloria au banatu zan, da zeruak milagrozko kanpaien errepikeakin adierazo zien. Iñon ziran elbarritu, mainku, erren, itsu, ta beste eriak, zeruko botikara bezala, San Isidroren obira etorri ziran, ta ango lurra erremedio segurua bezala bakoitzak bere gorputzeko gaitzari eman, da sendaturik alegre, Jainkoa Santuagan alabatzen etxera biurtu ziran. Marabilla oiekien, Santua Eleizan paratu zanean, Errege D. Alonso, ta Toledoko Arzobispoa, gure Santua geiago onratzeko, presente omen zeuden. Santuaren Mezak esaten, da festak zelebratzen asi ziran: da txiki ta andiak, Eleizako Buru, edo Prinzipeak, ta gure Erregeak Jainkoa Santuan glorifikatzen zuten; eta S. Isidroren debozio, ta amorioa egunoro geituaz zijoan.

        3. O Jainkoaren Jakindezko Bide munduarenzat ezkutatua! O Probidenziarik dibinoen da miragarrieana! O nere Nekazari ona! Begira ondo lurreko pobre umill bat, Jaunak berak agindurik zeukanez, Erregerik andienen aurrean, onelako gloria, ta onrarik altuenaz bete, ta urrezko koroaz zeñ ederki apañdu zuen. Munduko Agintari andienak pobretxo umillen gisa; oriek, baño pobre ta umillago len zanaren, da orañ oriek baño gloriosoago dan, Isidro Atxurlari preziosoaren aurrean, da oñetan belauniko jarri, ta Bitarteko poderoso au adoratu, ta beren Erreinoen sokorruan, bear dutena, konfianza guziaz eskatzen, ikusten dira.

        4. Begira fede biziaz: emengo Erregeen egitekoa ezta au. Onelako ditxak ematea: onelako onrak egitea: onelako faborez betetzea, Jaungoiko Errege bakarraren diña da. Lurreko Jaunak, zenbat ere diran orrelakorik ezin egingo dute. Eta zuk, Nekazari ona, orri asko deritzatzu. Eta zeruetako Erregeak lurreko Atxurlari bat, lurrean ere bere onra, ta gloriaz onela koroatzeari? Bada jakizu, ori guztia ezerez, edo gutxi dala, baldin zu zuzen, Isidroren gisa bizi bazera, Jaunaren Majestadeak zuretzat prestaturik daukatzien gloriazko anditatun, ondasun, da atsegiñen aldean. Isidrori jarrai zaiozu, ta nere kontu, ta seguru, betiko ditxosoa izango zerala. Anima zaite: aren pobreza, ta nekeak laster igaro zitan: zureak ere igaroko dira, ta laster: ta pena laburren ondoren ditxa guztiak arekin izango dituzu.

        5. Jainkoaren bildur santua, aren fede, esperanza, ta karidadea zure biotzean ondo, ta betiko josi itzatzu. Nagusiakiko, ta etxean, da auzoan lagunakin prestu, leial, garbi, ta paketsu izan zaite: Isidrok bezala, bakoitzari berea eman, al dezun on guzia besteari egiezu: Ama Birjiñaren, da beste egun andietan zure konfesio, ta Komunioa beñere ez utzi: zeruko botikan dan erremediorik bearren, da seguruena au dezu. Zelo andiko Konfesore bat ar ezazu, eta aren esana, Jainkoarena bezala, borondate onaz beti egizu. Zure ume, ta etxekoak konfesatzera askotan, zure ejenplo, ta konseju santuakin bial itzatzu. Goiz etxera, ta goiz jaikitzera, Jaunaren grazian ondo bizitzeko egin         zaite, ta seguru zurea da zerua.

 

aurrekoa hurrengoa