www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN §a.
S. ISIDROREN POBREZA,
TA UMILDADEA

 

        1. Guraso pobreen umea bezala, Santua pobrea zan; baña txit ondo azia, ta ondasun guztien Jabe emalleak beretzat señalatua. Gizon gazte zala, ta ezertakoa, bere zeruko argien artean ikusi, ta ezagutu zuen, bere neke, ta bearrarekin bizia atera bear zuela. Orretarako saiatu bear zuen: eta, Adan guzien Gurasoak, Jainkoaren aotik aditu zuen sentenzia: ZURE ARPEGIKO IZERDIAZ OGIA JANGO DEZU; Isidrok beretzat artu zuen; eta ofizio, edo beargai guztien, ta konzienziako peligroen artean seguruago jokatzeko, nekezkoena, baña garbiena beretzat eskojitu zuen, eta Jaunaren graziarekin Atxurlari nai izan zuen.

        2. Au da munduak bere asieratik aurreneko ikasi, ta ikusi zuen ofizioa. Adan Santua Atxurlari Jainkoak egin zuen. Atxurlarien anziñatasun, da dignidadea, Gizonakin batean munduan izan zan. Noblezia guztiaren sustrai, asiera, ta burua gure Aita Adan izandu da. Aren Seme Santuak, Abel, Set, Noe, Sen, Abraan, Isak, Jakob, ta beste Gizon prestu Santuenak, eta Israelgo jende eskojitu guziak, Erregea Jainkoari elkatu arteraño, Atxurlariak izandu ziran. Erromaren Fundadore Romulo, ta Remo Atxurlariak; Fabioak, Lentuloak, Diokleziano, ta Magsimiano Enperadoreak, ta anziñako beste Errege, ta Agintari asko Atxurlariak: Erromako Aita Santu Silbestre, Silberio, Adriano, ta beste asko Atxurlarien Semeak izandu ziran.

        3. Orra zeñ onra andiko gauza dan Atxurlari izatea. Onra pobre, baña lenengo, ta garbien au Isidrok bere bizimodurako artu zuen. Bearrak, eta pobre izatea justu izateko asko laguntzen du: bada deabruen lazo askotatik, ta munduko peligro ero, ta banidade itsu askotatik anima libratzen du: eta birtute guzien egiazko Maisu dibinoaren antzera, batez ere umildadean berari jarraitzeko, asko balio du. S. Isidrogan au gertatu, txit klaru ikusi zan: txitez umilla zan, eta umildade onek fedeaz aren biotzean guziz barrena ondeatu zuen, da sustrai guziz sendoak ezarri zituen: emendik birtute guztiakin Santidaderik altuenera, ta zeruko gloriara añ seguru, ta ederki igo zan.

        4. Bere biotz umillean, Jainkoaren doai, edo argi klaruaz espirituko pobreza, joia guziz preziosoa zala ezagutu, ta obeto estimatu zuen. Bazekuzan, Jesus Errege ondasun guztien Jabeak Pobreza espiritual au jaio zanetik betiko bere lagun maitea izandu zuela: eta S. Pablok erakusten diguna: «Zer jan, da zer janzi degula, kontentu izan gaiteala»: eta S. Agultinek diona: «Gutxiren bear izatea obe da, askoren jabe izatea baño». Bero izerdiakin Jainkoak ematen zionarekin Isidro beti kontentu zan. Jaunak obeto daki: eta ark ematen dizunaz zu kontenu ezpazera, zuk naien dezuna iduki ta ere, beñere kontentu izango etzera. Pobreak aberats, ta aberatsak aberatsago izan nai oi du: ta geienean pobreen, aberatsen, da zure gaitz guzia, S. Pablok dionez, eragabeko deseo orietan dago: zure anima oiek beti tormentuan daukate. S. Isidro pobrearen ejenplo, ta ispillu bizian begira zaitez ondo, ta argiro ikusi ezazu bere bearrean ondo luzaro bizitzeko, zer faltatu zitzaion sekulan lurrean? Zure gisako deseoen tormenturik aren biotzak ez oi zuen: ari jarrai zaiozu, eta Jainkoak nai duen artean, kontentu, ta obeto aren gisa biziko zera zu.

        5. Santua gauza gutxitan munduaren bear izan zan, ta orregatik munduko aberats, ta andi naiak baño ditxosoago zan. Jan edanean txit begiratua, ta urrijalea zan: eta pobreza umill, ta mirarizko, abstinenzia onekin, lurreko griña gaistoen artetik, aren biotza laster ariñ zerura igo zan. Guzioi erakursi zigun, animako arazo, edo deseo oriek kendu ezkero, zeruko libertade osoan, birtute guzietan txit erraz aurreratzen dala. Eleizako Maisuak Eskritura Sagradutik erakusten dutena au da: ta zeruko argi, ta lezioakin Isidrok ori txit ederki ikasi, ta gorde zuen; eta zu, Atxurlari, edo Nekazaria, zure obretan ori egitea, Santuak naien du: aren pobreza umill onetan, da konfianza osoan, Jainkoak egin zituen marabilla andiak, zure konsuelorako gero esango ditugu.

 

aurrekoa hurrengoa