www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO §a.
SANTA MARIAREN JAIOTZA,
AZIERA, TA GAZTETASUN SANTUA

 

        1. Jainkoaren konseju ezkutatua da Santu askoren Jaiotza non, da noiz izan zan, ez jakitea. Ala Santa Maria zeruko lore preziosa bezala, Jainkoak munduko Kanpo, edo Eleizara, bere eskutik bialdu zuen. Baña noiz, ta non, da onen Gurasoen berri ziertorik eztakigu, zeren Maria aur preziatuak, ez lurrekoa, baizik zerukoa guztiro izan bear zuen. Santaren Prozesoetan jakiña da, Kristau on, da onraduak, ta zerbait zuten Atxurlari garbiak onen Gurasoak zirala. Ama Birjiñaren debozioz, Maria Bateoan, izena eman zioten, eta graziazko Ponte, edo Iturritik, bere alaba bezala Birjiñen Amak bere kontura betiko artu zuen. Amak Jainkoaren eskutik zerurako señalatua bezala, bere alaba maitea artu, ta txit kontuz, ta amorez bere bularrean aur graziosoa azi zuen.

        2. Maria preziosa gorputzean aziaz zijoan gisa, bere Gurasoen, da besteen grazian aurreratzen zan. Txikitxoa zanetik, bere Ama onak lenengo orazioak erakatsi ziozkan; eta oriek ikasteko naiera, ta berezko doaia zuen alabak. Arrazoiaren argi, edo usora etorri zanean. Jainkoaren bildur santua bere biotzean sartu zitzaion, eta Eleizako orazioak, ta Kristau onak bear dituen gauzak, eta dotrina kontuz, ta ederki ikasi zituen, Fede santuko Misterioak, eta zeruko bidea obeto ikasteko, bere ejenplo onarekin Amak Alabari Eleizarako bidea erakutsi zion, da berekin eramaten zuen: eta nola añ egokia, ta onerako Jainkoak egiña zan, txit pozik Eleizetara joan oi zan. Lenengo Meza santua debozio guztiaz enzutera; eta gero Dotrina, ta Sermoietara. Onela Kristau, edo Ama onak beren Alabak azi, ta oitu bear dituzte.

        3. Aurtxo inozente Jainkoaren eskojituak Eleizan ikusten, da enzuten zuen guzian, argi egunoro andiagoak bere anima garbian sentitzen zituen: bere postura, modestia, ta inklinazio onak asko laguntzen zioten. Maria añ debozio andian Eleizan ikustea bera, ejenplo txit ederra, ta begiratzen zuten guzien mirarizko konsueloa izan. Santuen zeruko Eskola lurrean da Eleiza: emen Jainkoaren doaiezko argiak, Misterio, Sakramentu, ta Birtute guzien lezioak artu zituen. Lur ondo apañdu baten gisa, nola bere biotza prestatua zeukan, zeruko argi, ta birtuteak leia santuan Maria inozentearen anima ederrean sartzen ziran. Jainkoak gogo txit bero bat eman zion bera ezagutzeko, ta aren Ontasun, ta benefizioakgatik amatzeko: eta bere Jabe Dibinoa zenbat geiago ezagutzen zuen, anbat geiago billatu, ta amatu nai zuen.

        4. Inklinazio santu oiek egunoroko ejerzizio, orazio, ta debozioakin Sta. Mariaren anima garbian Espiritu Dibinoaren argi beroak irazaki zituzten: eta oiek ekarri zioten fede bizi bat, zeñean zimendu seguruan bezala, Santidadearen sustraiak, loreak, eta frutuak gaztetatik sortu, ta añ ederki jaio, ta azi ziran: eman zioten Esperanza firme bat, eta onetan, Ondasun guzietan bezala, bere Jainkoagan erregalatzen zan. A munduko ero baño utsak! Santa Maria Donzella pobre gazteari begira zaiozute, ta galde: ea zer aren Esperanzari faltatu zitzaion? Zuek ez bezala zorionekoa zan. Zuek lurreko gauza miserien artean, edo azpian beti gose, ta egarri, edo zuen biotza beñere kontentu ezta, eta aizatu, ta banidade utsaren ondoren galdua dabil. Gure Santa Jaunaren konfianzan, zeruan bezala, beti kontentu, ta asea, guziz erregalatua bizi zan.

        5. Karidade, edo Birtute guztien jainkozko Erregiña, Fede, ta Esperanzaren Koroa, Jainkoaren, da Geide, edo Projimoaren amorio ederra da: eta onetan Santa bere Esposo Dibinoak txit señalatua egin zuen: aren biotzean Karidade onek zer ofizio, ta zer milagroak egin zituen, kanporonz zerbait, nai, ta nai ez, agertzen zan; baña nola santa añ barrenkoia, ixilla, ta begiratua zan, Jainkoak bai, ta bestek iñork orren berri etziekien. Alere gauza ziertoa da, Jaun amorosoak bere Esposa santa onetan atsegin andia beti artzen zuela, ta bere argi, fabore, ta erregalo Dibinoaz betetzen zuela. Emendik bere toki edo zentrotik bezala, zetozen onen Eleizako egoera luzeak, ango egoteko modestia, ta sosegua, zeruko kontenplazio, ta Jainkoaren perfekzio, ta marabilletan biziro pensatzea, edo arri baten gisa, arrobaturik an egotea: emendik Jesus bere Esposo maitearen Pasioko Misterio, edo Pausoetan guztia amorez urtu, ta negarrez desegitea: emendik Ama santisimaren amorio gozoa, ta beste Santuen egiazro debozioa, ta oriek bizi santu batean imitatzeko gogoa.

        6. Guzien begieran agiri zanez, Ejerzizio eder orien frutua jendeak bazekusten, bada Donzella gazte santa baten ejenploak berez joiak bezala beti eman zituen. Etxetik Eleizara, ta emendik etxera baño beste biderik Sta. Mariak etziekien. Gurasoetan Jainkoari begiratzen zion etxean, da etxerako gauzetan: oiek beren Alaba txit umilla, txit obedientea, ta beti eskupekoa zuten, bere bizian ez begirik jaso, ez itzik atera, Gurasoen aurrean; baizen ondo aditu, ta agintzen ziotena, isillik, ta txit gustoz egin. Aziago edo andia zala, ta amari laguntzeko diña ikusi zanean, etxea gobernatzen ondo ikasi, ta Ama onari beargai guzietan berak aurrea artzen zion: eta lan oriek Gurasoen gustora aire galantarekin zuzendu; ta Amaren gisa Alaba santa josten, ardazkera, edo gozuetan txit gogotik aritzen zan. Bere aide, lagun edo adiskidekin jardun bear zuenean, txit egoki, igoala, grazia onekoa, ta txit gusto emallea zan. Baña bestelako jolas, edo berriketa, joko, ta denbora galtzeko peligroetatik txit iges zebillen. Jaunak bere Esposa maitea bezala, erretiro santuan nai zuen, da bereganonz amorez tiratzen zuen. Guzian zintzoa, begiratua, ta debota Jainkoak beretzat egin zuen.

 

aurrekoa hurrengoa