www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN §a.
SANTU EDO PREDESTINATUEN
ERALDA EDERRA, EDO
ORDENA EDERKI NABARTUA

 

        1. Zeruan daudenak Auretsi edo Predestinatuak izateko, besterik egin etzuten, ezpada beren borondate ona Jainkoari osoro ematea. Zerutar guztien bidea, atea, ta zeruko atearen giltza maisua au izandu zan. Orrezaz ondo baliatzeko, Jaunaren Jakinde edo Probidenziak, justu guzien, da bakoitzaren bideko pausoak zuzendu zituen, ta bearren zituzten graziak txit ugari eman ziezten. Ezta lurrean estadurik alturik edo bajurik, zeñean justuak izan eztiran, eta zure biziera, edo ofiziokoak ere asko. Bere ofizioa, dana dala, Jaunaren grazian, da aren amorez beterik, biotz garbi santuarekin egiten duena, Jainkoaren aurrean ori da santu andia.

        2. Munduaren asieratik asi gaitean Gizon, edo Andrea, ara: Zu santu izateko, Jainkoak Birjiña garbien Kastidade osoa eskatzen eztizu: ezkontzea zillegi da, ta nai badezu libertadea dezu. Adan, da Eba ezkonduak ziran, da Santuak dira: orobat Zakarias, ta Isabel; Joakin da Ana. Ermura joan bearrik eztezu, ta eremuetan Anakoreten gisa bizitzerik: anziñako Josef Santua, Samuel, da Errege Dabid beren Etxeetan ill ziran, da Santuak dira. Santu izateko Maisu, edo Dotore andi izatea, edo Libruen gañean burua autsi, edo betuleak erre bearrik eztezu: asko da Fedeko Misterioak, eta Mandamentuak ondo gordetzeko jakitea; S. Pablo sinpleak, S. Juniperok, ta Hermanok bezala: orregatik ere Santuak dira.

        3. Predestinatu guztien Burua Jesu Kristo da, ta Santuen Kontu ditxosoa, ta Lista ederra Jaunagandik asi bear da. Munduko Ejerzizio, edo Ofiziorik altuena Kristoren Bikario izatea da, edo Erromako Aita Santua: eta Zeruko Dignidade, Puesto, edo Silla onetan S. Pedroren ondoren Santu txit asko izan dira? Kardenal, Obispo, ta Sazerdote Santuak nork konta ditzake? Erraz ezta. Gero lurrean Puesto, ta Lekurik andiena dutenak, Enperadoreak, Erregeak, Prinzipe, ta agintariak dira: oien artean S. Enrike, ta bere Koñado S. Esteban: gure S. Fernando, S. Ermenejildo, San Luis, ta beste txit asko Santuak dira. Palazioetako Ofizio guztietan irakurten nago Santuak. Kanpoetan, gerretan da pakean, armetan, da justizian, orañ ikusten nago zenbat Kapitan, da Soldadu andi: zenbat Agintari, Konsejero, ta Gobernari. Jauregietakoak utzi nai ditut, ta besteetara noa.

        4. Soldaduen artean S. Eustakio, S. Sebastian, da S. Marzelo gurea bere amabi semeakin, Soldadu balienteak Santuak ziran: oiek, eta beste asko onra ta puesto altuetatik zerura igo ziran. Baña goietatik beetara jatxi gaitean. Zer ofizio altuagorik oriek baño; ta zer bajuagorik urrengoak baño. Kale loiak, ta zikiñak garbitzea: ero andi, desonragarri, edo komediante izatea: arallle, edo borrero billau izatea baño? Bada Ezerzizio orietan ere, S. Erineo kalegarbitzallea; S. Ziriako, ta S. Estratomio, borreroak; ta S. Porfirio, ta S Jines komedianteak Santuak izan ziran.

        5. Anima kondenatzeko non peligro geiago, Tribunaletan baño? Alere Juezen, Letraduen, Eskribaben, Prokuradoreena, da besteen ofizio arriskatuan, Jainkoak Santuak egin ditu: S. Ereberto, ta Sto. Tomas Kanzillerak, S. Jeroteo, ta S. Dionisio Senadoreak: S. Pudente, ta S. Apolonio Konsejariak: S. Anastatio, ta S. Ferreolo, gaitzkilleen Juezak: S. Zipriano, ta S. Anbrosio Letraduak; S. Serjio, ta S. Jines Eskribabak; S. Fuljenzio azienden Prokuradorea; S. Aproniano, ta S. Basilides Alguazilak, edo Kortxeteak. Mediku, ta Osagilleen artean, S. Kosme, ta S. Damian, da beste asko: Sto. Tome Dantxi Botikarioa.

        6. S. Pablok dio, pekatu guzien sustraia kodizia dala: ta salerosi, tratu, ta merkatarien irabazi nai ori, ta orren sustraiak biotzetan añ sartuak, edo josiak badaude ere, Merkatarien artean Santu andiak dira S. Fuljenzio, ta S. Gido bat, eta S. Pirumenzio biak; eta beste asko. Eta peligrozko ofizio orietan, da Santugaien talleretik edo bidetik añ urruti zebiltzanak Santu añ andiak irten baziran: Nekazari garbien ejerzizio, ta ofizioetan zer izango da? Nekea, ta bearra birtuteen lagun, ta adiskide oi dira: eta malizia, edo gaitz guztien ekarle alperkeria beregandik aienatzen dute.

        7. Ea, bada, Nekazari prestuak: laster egizute: zuena da zerua. Animo: Santuak izan bear dezute. Jainkoak ala nai du, ta berak grazia emango du. Begira, nola zuen nekezko biziera pobrean bezala, Santorik preziosoenak izandu ziran. Zorioneko Beargille orien artean, Familia sagraduari, edo JESUS, MARIA, ta JOSERI begira ondo. Santu guztien artean ditxosoena, San JOSEF gloriosoa Nekazaria izandu zan: Jainkoaren Semeari, ta Amari bere eskuaz lana egin bizitzeko janaria, ta bear zutena irabazi zuen! O ditxazko nekea! O zer bearraren saria, ta gloria bizia duen orañ!

        8. Ama Birjiña jostun eder beargillea izan zan, da bere esku preziosoakin Tunikatxo inkonsutil, edo puskagabea bere Semetxoari egin, ta ill arterañoko janzi zion. JESUS dibino guzien Santugillea, ta bere eskuz mundua fabrikatu zuen Maisua, Nekazariaz lotsatu etzan: Gurutze Santuarekin antzik, edo sinpatiarik geiena zuen ejerzizioan Aita S. Joseri laguntzen, berak, beste ez bezala, bearra egiten zuen. Apostolo Santuak Nekazariak, eta Arranzaleak ziran: S. Pedro, munduko Erreino guztien, ta Zeruko Gilzari, Jabe, ta Jauna, ala zan. S. Pablo bere eskuetako bearraz bizi zalako gloriatzen da. Goazen orañ zuen bakoizaren ofizio jakiñetako Santuetara.

        9. S. Jakobo Zurgin, edo Arotza zan: S. Prokulo Argiña: S. Sinforiano Eskultorea: S. Pablo Elatiko Tornularia: S. Floro Zerratzallea: S. Elijio Urregillea: S. Androniko Zillargillea. S. Dunstano Errementaria: S. Homobono Dendaria: S. Krispin Zapataria. S. Onufrio Eulea: S. Goalfundo Okiña: S. Joan de Dios Librugillea. S. Maurizio Ortelanoa: S. Paulino Jardineroa. S. Leonardo Artzaia: S. Aldenio Unaia: S. Arnoldo Mariñela: S. Putenio Arranzalea: S. Rikardo Gurdigillea: S. Adriano Korreoa: S. Gillelmo Errotaria: S. Alejandro Ikazkiña: S. Jeminiano Tabernaria: S. Kiriko Kozinaria: San Enrike Epallea. Orien da beste orrelako ofizioetakoen artean, asko Erromako [...] berez, azi, ta Santu Beargilleak egin ziran.

        10. Orra konsueloa franko. Andreen artean Santa jastun, da gorulariak, ta beste Beargille asko orobat izandu ziran: eta orra zuk argiro ikusi, len esan deguna: Zeruko Eskala malletan, Santuak, bakoitza bere ofizioan, nola zerura igotzen diran Lurreko neke, ta beargai guzietan, añ baju, edo loirik ezta, zeña fede onaz, ta biotz garbiaz egiten bada Santuak ematen eztituen. Orañ ere Santugai, edo justu santu asko dira mundu gaisto onetan: eta bizimodu guzietan, Jainkoak bere Adiskide maite asko, bera serbitzeko dauzka lurrean, gero beti bera alabatzeko zeruan. Zu, ta ni gloria artarako orañ ondo bizi gaitean. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa