www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN §a.
SANTA MARIAREN
BIGARREN ESTADUA, EDO
EZKONTZA EZKEROKO MARABILLAK

 

        1. Gure Santa Donzella gaztea bazan ere, munduko erakeria, ta banidadeetatik iges beti, ta urruri ibilli zan: Errelijioko erretiroan bezala, ez munduak arekin, da ez are munduarekin zer ikusirik etzuten: Jainkoak beretzat txit goiz, ta betiko artu zuen. Birjiña santa onen prenda eskojituak, ta ejerzizio santuen ejenploak guztien begietan, ta aoan zebiltzan, da ikusten zutenen platikak ziran aren marabillak, eta birtuteak kontatzea. Bere denborako gazteen artean Jainkoak txit egoki ederra egin zuela, Autore batek dio: ala Prozesoetan ere aren edertasuna afamatua da. Baña ori azaleko iduri utsa zan: bere modestia birjinalak ori geiago lurrean ere jaso, ta apañtzen zuen. Anima santa aren zeruko edertasun ezkutatua nork esan dezake? Nolerebait agertzen zan; baña beti odeien artean bezala. Aingeru eder bat ikustea zan Birjiña miragarria au ikustea.

        2. Bere edadearen lorean Jaunaren sierba maite au arkitzen zan: Guraso pobreen umea; baña txit ondo ta garbiro azia. Onen prenda señalatuak, ta are geiago santidade, ta birtuteak, nola añ jakiñak, eta estimatuak ziran. Andietxeetan ere ezagutzen zuten, da aren zale ziran. Onetan Sta. Mariari zegokion suerte on bat Jainkoak agertu zion: eta Guraso onen alaba bezala, oien borondate, ta gusto osoarekin, Etxe onradu batean serbitzen jarri zan: da bere obligazioai txit ederki eranzun zien: bere kontuko gauzai kobru ondo emateko, ta guziai gustoa kunplitzeko Jainkoaren grazia partikulara zuen, ta guztia txit ondo zegokion, edo eskuetara, nai bezala, zetorkion.

        3. Denbora aietako Autoreak diotenez, S. Isidro Atxurlari gizon gazte famatua zan: beargai guzietarako txit trebea, ta artako jaio bezala, beregañ zebillena. Madridko Jaun aberats baten azienda, edo kanpoak bere kontura artu, ta bearrean bakarrik bizi zan. Jaun au seguru ere Joan de Vargas zan: eta dirudienez, Sta. Maria Jainkoaren Donzella eskojitua onek serbitzen bere etxean zeukan. Isidro, ta Maria nola añ justuak, ta Jainkozko pare, alkarren antzeko kabalak ziran, eta jende guztien artean añ estimatuak, emendik Jaunaren borondateko ordua etorri zanean, bien Ezkontza santurako bidea berez bezala idiki zan. Jainkoak bere santu maite bien onerako bere eskutik bezala suabidade andiarekin orien gauzak txit ederki zuzendu zituen: eta modu onetan izandu zan guzia.

        4. Ala Isidroren Nagusiak, nola alde aietako aren Lagun, da egiazko adiskideak bazekusten ondo, zer neke gogorraren azpian, lagun on baten faltaz Isidro bizi zan. Santuari bezala guztiak ondo begiratzen zioten, da txit asko estimatzen zuten. Urte aietako lanak, eta nekeak igaro zituen; baña ezin ala iraungo zuela zioten. Orrekin Nagusiak batetik, eta adiskideak bestetik ondo artu, ta txit biziro adierazo zioten, estadua artzea konbeni zitzaiola. Santuari txit modu onean baiezkoa atera, ta Jainkoaren sierba eskojitu Mariak aren lagun izan bear zuela, kontentu andi batean gelditu ziran.

        5. Baña berri on ori Donzella santari eman ziotenean, au bere modestiaz lotsatu, ta arriturik luzaro egon zan. Ezkontza ori zeruko gauza, ta konbenienzia zala ondo zekuzan; baña alere epea zinzoro eskatu zuen. Beñ da berriz bere Guraso, ta Aita espitirualarekin gauza oriek begiratu, ta igaro zituen: ta are geiago ta obeto bere Jainkoarekin, ta onen borondatea ezagutu, ta Isidro santua bere Esposo artzea erabaki zuen. Santu bien Desposorioa, Jainkoaren, da besteen gustora zelebratu zan, S. Isidroren Bizitzan esan nuen moduan. Gure Jainkoak bere Eleiza Santan Ezkondu guzien biziera onerako, ispillu eder au ifini nai izan zuen. Ezkon berri santu oien eztaietan, orañgoetako zorakeria, ase ta bete, edo ordikeriarik etzan, ta ortik datozen beste libertade desonestorik, musika, kanta, ta danza peligrozkorik ere ez: ta orañgo txoralda gaia zaleak bezala, gastu, ta kostu andirik an etzan, zor andiak egin, da nik ondo dakidana, urte askoren buruan, edo sekulan ez pagatzeko. Ezkontza santu onetan moderazio, ta kristau modestia bestetik ikusi etzan.

        6. Sta Maria, ta S. Isidro onela ezkondu, ta Jainkoa serbitzen bata bestearen leian asi ziran; baña zeñ gogotik, ta zer debozio, ta amore santuarekin, esatea erraz ezta. Aingeruen gisa zerurako ezkondu biak lurrean bizi ziran. Etziran bi, baizen txit bat. Biotz bat, eta anima bat, Eskritura Sagraduak dion bezala. Zeruko batasun, edo unio santu onetan beren burua, eta etxea zuzentzen, beren ditxazko pobrezan, baña txit garbiro, ta poliki asi ziran. Etxe barrunbeko tresnak Etxandre berriak, ta kanpoko lan, da beargaiak Senarrak, beren kontura artu zituzten. Egunoroko beren orduak partitu, ta era eder, ta armonia santu batean ifiñi zituzten, eta erregla oni begiratu, ta beti jarraitu zioten. Ala etxe artan Jainkoak bere bendizio ugaria, ta Aingeruen pakea betiko sartu zuen. Sekulan etzan an aserrerik, erriertarik: ez eta eztabaidatxo bat ere, orañgo ezkontza ditxagabeko askotan bezala; eta batez ere plazagizon, jokalari, edalea senarra, ta mingañluzea emaztea; eta biak Jainkoaren bildurgabeak, buru gaistoko, ta gaizki sufrituak irteten badira.

        7. Santa Mariak, eta S. Isidrok egunaren lenengo partea Jainkoari emateko konzierto justu betikoa egin, da osoro gorde zuten. Biak txit goiztarrak ziran: eta beren gorputz nekatuai deskansu puska bat, bear bezala eman, da egunsentian, edo lenago jaiki oi ziran, da txoriakin batean Aingeru gisa, Jauna biotz guztitik alabatzen asitzen ziran. Batetan biak, ta festetan elkarrekin beti, Jainkoa adoratzera Eleizara joaten ziran. Egun andiak Konfesio, Komuniorako artuak zituzten: eta graziak ematen luzaro an egon, ta beste Tenplo, ta deboziozko Ermitetan ibilli, edo zeruan bezala guzietan egoten ziran. Gauza ziertoa da, Ama Birjiñaren Santuario famatuak, Almudena, ta Atotxakoa Santu bien egunoroko, luzaro egoteko zerutokiak ziradela. Zer fabore, ta erregaloak! Zer Argi ederraren Ama Santisimagandik bere adiskide maite, ta anima garbi aiek egunoro artzen, ta beren biotzetan gozatzen zituzten konsuelo, ta atsegiñak! Ontzia nola, ura ala. Nola santuak beren animetan ontzi añ ondo garbituak, ta prestatuak zeuden, Ama Semeen Marabillak ala ziraden.

        8. Autore grabeak diote. Ejerzizio santu oietan Senar Emazteak beti bat zirala, eta orobat zeruko fabore guzietan ere. Ala itz batean esan dezagun, Jainkoak S. Isidrori egin ziozkan, da esan ditugun fabore ta erregalo guziak, Sta. Mariak orobat artu zituela. Oni Meza santuan, da Eleizetako bere orazio, ta debozioetan, Jesu Kristo Sazerdote Dibinoaren Meza, Aingeruen kanta, ta musikarekin enzutea eman zion: oni Jaunak bere Tenploetan ikusten zituen irreberenzia, eskandalo, ta beste ofensak orobat rebelatu, edo erakutsi ziozkan. Jainkoaren argi oietatik Santak ateratzen zuen frutu señalatua zan, Jaun Dibino Sakramentatuaren fede bizi bat, eta bere biotzeko erreberenziarik al zuen andiena, esperanza firme, ta amorio irazaki bat. Orien ondoren Ama Birjiñaren, da Santuen egiazko debozioa: eta orrekin anima santa au, bere Esposo Dibinoaren amorez lurreko trabajuak ondo eramateko, biotzeko umildade, pazienzia, ta sufrimentuaz armatzen zan, eta karidade, ta pobreakiko miserikordiaz, ta beste birtuteaz apañdu zan.

        9. Jainkoak bere Santa au txit ezertakoa egin zuen, da bere S. Isidrorekin egiñik zeukan karidadezko konziertoa, pobreai beren aparteko Lapiko, edo Elzea egiteko, txit debozioz, ta Jainkoaren pobreenzat bezala, Ama Birjiñaren, da Jesus onaren izenean da onran, Larunbat, edo Zapatuetan garbiro, ta asko guztiarekin egin, da pobreai ematen zien. Pobreen limosna onetan Milagro asko ta miragarriak ikusi ziran, S. Isidroren Bizitzan kontatu ditudan bezala; baña onek, eta bere emazte santak guztian zuten beren partea. Biak Jaunaren borondatea egitean beti bat ziran; ala orazioan, nola bearrean aren gusto dibinoa, bakoitzak bere bidetik, baña biak zuzen beti billatzen, da egiten zuten. Sta. Mariak Jesu Kristo bera bezala S. Isidro bere Buru, edo Laguna txit amorez guztian serbitzen zuen. Santua beargille andi ta zintzoa zan, ala bere lurrak maneatzean, nola beste lanetan: esan zan, iturriak, eta putzuak idikitzeko zeruko doai, edo grazia zeukala: eta ur milagrosoakin gaur daneraño fama andia utzi zuen.

        10. Lan orietan Sta. Mariak bere orazioakin, ta libre zanean bere eskuakin pozik laguntzen zion. Santuaren alibiorako, berak janaria eraman, da kanpoan biak jaten zuten. Ez neguko otzak, edo izotzak, ez udako bero irazakiak obra on oietan atzeratzen zuten. S. Isidrok putzuetan lurra erabiltzean, Santak bere otarra, edo zestoan ori kanporatzen zuen: da onela beste lanetan lagunduaz batak bestearen karga arintzen zuen. O Jaunaren grazia! O Aingeruen atsegin andiko bizimodua! O Nekazarienzat Ezkondu Santu bien zer ispillu eder da ejenplo miragarria! Santa Maria eskojitua zeruko pakean etxean zegoenean, edo kanpoetan zebillenean Jainkoaren begietan, da presenzian zebillen. Baña deabruak bien biziera santa ezin ikusi, ta S. Isidroren kontra, len esan diran infernuko lazoak, ta tentazioak alde askotara asmatu, ta armatu zituen. Orduan esaten ziran gezur, da testimonioetan, Santa beti bere S. Isidrorekin omen zan. O nolako pazienzia umillaz Jainkoari aren onra, egia, ta pakea eskatuko zion! Orazioan bere Jainkoa, ta nai zuen guzia billatzen, da arkitzen zuen, ala etxeko erretiroan, nola bideetan zebiltzanean. Jainkozko kontenplazio txit altuan arrobaturik kanpoetan ibilli oi zan. Orazioan S. Isidrori, esan diran Marabilletan beti lagundu zion.

        11. Zorioneko Ezkondu santu oiei Semetxo bat Jainkoak eman zien, ta Bateo santuan izena Joan eman bide zioten. Ama Santak zeruko bendiziozko frutua, ta Jaunak arako emana bezala, txit kontuz bere ori azi zuen, da orazioarekin berriro bizia eman zion. Txikia zala, ta alakorik ustegabe putzuan erori, ta ito zan. S. Isidro bere bearretik orduan zetorren, ta Santa Maria ala ta añ triste ikusi, ta arekin batean orazioan jarri zan, Jaunari biak beren semea bizirik eskatzen ziotela: eta Jainkoak bereala aditu, ta seaska bigun batean baleror bezala, goraño urak milagroz azi, ta Semea bizirik artu zuten, eta biotz guztitik Jaunari graziak eman ziozkaten. Seme onen gañean gauza ziertorik, txit gutxi dakigu. Nik arkitu dedana, azkenean esango det.

 

aurrekoa hurrengoa