www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BOSTGARREN §a.
S. ISIDROREN, DA SANTA MARIAREN
EZKONTZA

 

        Esan degun aziera santuan San Isidro aurreratu, ta Atxurlari egin zan. Bere bearrean saiatzean, Madridko Errian, Iban, edo Joan de Vargas zeritzan Jaun baten Baserri, edo kinta bat bere soro, ta lurrakin, bere kontura, urtean onenbestean artu zuen: eta ordutik Isidroren fabore zeruko mirari andiak ikusi ziran. Isidro gizon gazte, beargille egoki ta kontentuzkoa zan; baña bakarra, ta bere bakarrean neke andia zuen: da Jainkoak Adan gure Aitari Eba bezala, Isidrori lagun, edo Emazte santa bear zan bezalakoa, bere eskutik eman zion. Au Santa Maria izandu zan, zeñaren Bizitza laburtxo bat gero emango degun. Bearra Isidrok obeto egin zezan, Etxeko beargaietan Santa zegoela, diotenez, Nagusiak zeruko Ezkontza au nai, ta egin zuen.

        2. Santa Maria serbitzen zegoen, ta bearbada Nagusi orren Etxean: eta nola prenda txit eskojituak, bere edertasun famatuan, da are geiago bere santidadean zituen, Isidro estimatzen zuten lagunak, Santa arenzat nai zuten. Jainkoaren borondarea ala zalako, biak Santuak bezala ezkontzeko, konfesatu, ta komulgatu ziran: eta fede, ta debozio guziaz Matrimonioko sakramentua, Eleizak agintzen duen bezala, artu zuten. Madriden desposatu, edo ezkondu zirana, gauza ziertoa da. Eztaiak garbiro egin, ta Isidro, ta Sta Maria Nagusiaren Baserri, edo Caramanchela joan ziran. Beren tresnak eraman, da beren pobrezan Etxea garbiro maneatu zuten: onen kontua Santak, eta aziendari kobru ematea S. Isidrok artu zuten.

        3. Pobreak baziran ere, aberats asko baño kontentuago, ta obeki ta txit armonia ederrean bizi ziran: zutenetik aberats askok baño pobreai limosna geiago egiten zien. Nola Ama Birjiñaren debozio añ andia beren biotzetan zuten, konziertoa biak egin zuten, asteoro egun bat, zapatu, edo Larunbata artu zuten, Ama Santisimaren izenean pobreai beren eltze edo lapikoa egiteko. Biak santuak ziran, da zerutarren gisa, pakezko biziera, edo zerukoa lurrean egiten zuten. Jainkoak nai duen bezala batak bestea estimatzen, ta amatzen zuten. Orretako denboraren buruan bendiziozko frutu, edo Seme bat Jaunak eman zien, eta Joan, Nagusiaren errespetoz semeari Joan izena eman zioten: kontu, ta amoriozko debozio andiaz beren ori azi zuten: eta onekin gertatu zan Guraso santuak egin zuten milagro andi au.

        4. Mutiltxo inozentea, alabearrez, ta ustegabe pozuan erori, ta ito zan. Amak ura ikusi zuenean, bere entraña piadoso, ta biotzeko penaz beterik negarrari eman zion. Isidro orduan kanpotik zetorren: semea ito zalako arren negarrak aditu, ta nola añ amorosoa zan, txit agitz lastimatu zan, da esan zion: Ea fede osoaz belaunikatu, ta Jaunari eska diozagun, gure semea bizirik digula. Santuak orazioan zeudela, orra non, putzko ura mirari andiaz, ta goraño aziaz igotzen ikusi zuten: ur gañean seme ori bizirik artu, ta milagro, edo fabore andi onegatik biak Jainkoari milla biotzeko esker eman ziozkaten.

        5. Onetan, da esango diran Milagroetan Isidroren fede bizi, ta Jainkoagan zeukan guztizko konfianza ondo ikusten da: beraren Adiskide maiteak bezala, eskatzen zuen guzia, alkanzatzen zuen: Espiritu Santuak gobernaturik, ondo ziekien nori, ta nola eskatu: Isidroren anima garbiak gau ta egun Jaunaren Lege santua gogotik gorde nai zuen: bere estadu pobrean egunoro obeto bizitzeko, bearren zituen argi ta graziak eskatzen ziozkan, eta Jaunaren ontasunak beti laguntzen zion. Bere etxeko lanak eta kanpoetako bearrak Sta. Mariarekin batean ederki errepartitu, eta biak zeruko Aingeruen bizitza lurrean egiten zuten. Orañ obeto ori ikusiko dezu.

 

aurrekoa hurrengoa