www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN §a.
EGAZTI, TA TXINGURRIAKIKO
ISIDROREN PIEDADEA

 

        1. Santu onen Piedadezko ontasuna txit zabala, ta txit luzea zan, edo aren biotzean kaburik etzuen: da mirari preziosoak Jainkoak onetan Isidrogatik egin zituen. Aren entrañak alakoak ziran, non da egun batean Semetxoarekin errotara zijoala, elurte andi baten ondoren, uso taldi bat, edo asko arboletan goseak zeudela ikusi zituen. Santua bigundu, ta makurtu zan, ta bere esku, ka oñakin elurra kendu, ta bere zorrotik garia ondo ugari usoai bota zien. An zijoan Nekazari bat aserratu zan, da garia ala galtzen zuelako, Santuari erriarta egin zion. Baña o guzien zeruko Aita maitea! Isidroz obeto ziekien zure barri! Usotaldeak garia garbitu, ta galanki ase ziran: Zorroa bidean arindu, edo gutxitu zan; baña errotan geitu, ta milagroz osoa zegoen.

        2. Kanpoetara garia etzitera zijoanean bidezko pobre askori bere gari puska ematen zien, da kostalak ondo arintzen zituen: txoriai ere kanpoan garia botatzen zien, ta grazia onean esanaz: Ea txoritxoak, zuek ere jan ezazute. Jainkoak eguargi ematean, guzienzat ematen du. Eta bidean ainbeste emanagatik, ereiteko orduan kostalak bereak arkitzen ziran. Onelako milagro andi askorekin Jaunak bere Isidro maitea onratzen zuen. Milagro txikiagoa etzan Santuaren garia ereiteko modu graziosoa. Debozioz beterik, onela ereiten zuen: Jaunaren izenean: Eskua bete; eta bijoa au Jainkoarenzat, Primizia, ta Amarrena, berak eskatzen duen bezala pagatzeko, ta garia lurrera botatzen zuen. Berriz eskua bete, ta zion: au Nagusiarekin gurketzat. Berriz artu, ta esan oi zuen: au txingurrienzat. Onela ereiten ari zan.

        3. A nere Nekazari ona! Zer fede, ta debozioa: zer konfianza, ta p¡dadea zu, zuk ikasi, ta imitatzeko! Ai lastima gogorra! Berdin zuk ere, ark bezala, lana, ta bearra egin bear! Bada, ark bezala egin añ erraz, nai, ta na¡ ez egin bear dezun ori, ta zeru asko irabaztea obe eztezu? Santuak bezala amorez egizu, ta seguru obeto joango zatzu. Ala Jainkoak ari milagrozko neurri batean beti bere bearretan eranzuten zion: eta begiz ikusten ziran prodijio askorekin Isidroren Piedadea Jainkoak guziai arakusten zien. Ara nola. Betiko garia emanaz, Santuaren zorroak bideetan erdi ustu, ta errotara gutxi eraman oi zuten. Baña Jainkoak betetzen zituen, edo gutxi eotzera bota agatik, zorroa bere iriñ irten oi zan.

        4. Emendik, nola errotan Jainkoaren, da Isidroren arteko berri etziekiten, eta gari urritik iriñ ugaria gañez egiteraño, Isidrori ikusten zioten, ostu zuela, uste zuten; eta bere arpegian eman zioten: ea nola ori izango zan; da besteen kostaletatik ostutzen zuela. Santuak testimonio ori pazienzia, ta umildade guziak aditu esan zien: Ni ez naiz lapurra, ta agrabiorik iñori egiten dakidana; baña alere ori uste badezute, egia zuen begiaz ikusteko, ori zute iriñ au, ta nik ekarri nuen adinbat gari niri indazute. Ala egin zan; baña bigarren aldian gari gutxi ori eotzera bota, ta zorroa txit bete arteraño iriña eman zuen. Guziak arriturik Marabilla au ikusi zuten. Beste onelako milagro andi ta klaroak Isidroren piedadeak egin zituen. Barauek esango dira.

        5. Beste Nagusi bat Caraquizen artu zuen, da onekin Iban de Vargasekin bezalako prodijio eder asko ikusi ziran. Beñ bere larrañean zeukan Isidrok gari pilla garbia, eta aparte lastoa. Gari gutxi degu, Isidro, esan zion Nagusiak. Jauna, ez penatu, eranzun zion: Ja¡nkoak geiago ere emango digu. Santua, lasto utsa zegoen lekura joan zan, ta ori aizatu, ta lasto utsetik gari asko atera zuen, eta an zeuden guztiak meretsirik milagro au ikusi zuten. Orañdik ere Santuaren konfianza geiago zan, da Nagusiari esan zion; Orañ, Jauna, lastoan dagoen garia neretzat. Bada Isidro: or ezer geratu ezta; baña alere alerik ezer gelditu bada: guztia zuretzat. Santua orduan Jainkoaren konfianzaz bete, ta lastoa berriro aizatu, ta len baño ale edo gari geiago atera zuen. O zer marabilla ederrak oiek! Santuak milagrozko gari guzia artu, ta pobreai limosna txit ugari, Jaunaren izenean eman zien.

        6. Tordelagunan beste batekin Milagro au gertatu zan; Gari denboran Jabea larrañera joan, da nai zukean adiña kosetxa, ikusi etzuen. Eta nola Isidrok bere lur puska batean gari txit asko artu ta zeukan, gogoak eman zion; pilla batetik bestera garia bota ote zuen, da esan zion: lur puska onetan zuk añ gutxi ereñ, da nola izan diteke orrenbeste gari zuk ateratzea? Santuak arpegi alegere batekin eranzun zion: Jauna bere ondasunak errepartitzen dakiena Jainkoa da, ta berak dakien, da nai duen moduan ematen ditu. Alere duda orretatik ondo irteteko, orra zure pilla, ta orra nerea; ar itzatzu zuretzat. Niri, nere lasto utsarekin kontentu geratuko naiz. Ori egin, da Isidrok Jaunari bere biotza Konfianza guziaz jaso, ta sardetxea artu, ta lastoa aizatu zuen galanki, ta gari len baño askoz geiago pobreenzat izan zuen.

        7. Beste batean, Iban bere Nagusi ona kanpoak ikustera joan zan; ta orra non zaldia ill zitzaion. Zer igarotzen zitzaion, S. Isidrori esan zion. Onek, Nagusiari zion lege, ta amorioaz batean, ara joan, da zaldia illik ikusi zuen: eta zaplada bat ematen ziola: ea Jainkoaren izenean, jaiki adi, esan zion: ta puntu artan zaldia oso, ta bizi jaiki zan. Santua bera bidez zijoan batean bere astotxoa loturik utzi, ta Madalenako Eleizan sartu zan: orazioan arrobaturik an zegoela, orra non mutil batzuek otsez asi ziran: Aita Isidro, Aita Isidro: laster egizu: zure astoa otso batek puskatzen, ta jaten du. Santuak esan zien: ene semetxoak, zoazte pakean, Jainkoak nai duena egin bedi: ta sosegu andian orazioan gelditu zan. Ango debozioa egin, da irten, da marabilla andi bat ikusi zuen: bere astotxoa bizirik Jaunak gorde, ta otsoa aren oñetan illik arkitu zuen. Eta orra nere Nekazari ona, Santuaren fede, piedade, ta marabillazko konfianzaz betea! O zeñ gutxi lurreko gauzak eta zenbat geiago zerukoak estimatzen Santu prodijioso onek zuri, ta guztiai erakutsi zien!

 

aurrekoa hurrengoa