www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMARGARREN §a.
SANTUAREN KONTRAKO
DEABRUAREN ALEGIÑAK

 

        1. Aingeruen artean, edo orien gisa S. Isidro, ta Sta Maria bizi ziran; zeruko pakea lurrean zuten: eztabaidarik an etzan, ta are gutxiago aserre, edo erriertatik; ezpada Jainkoaren borondatean biena beti bat. Batak nai zuena, besteak nai zuen. Amorio garbi santuan bizi ziran, ta beti kontentu beren pobrezan. Baña Jainkoa obeto serbitzeko, ta osoro bakoitzak bere burua emateko, borondate guziak biak, Anai Arrebak bezala, ta aparte bizitzeko konzierto santu bat egin zuten: eta ori kastidaderik garbiena gordetzeko, libreago Jainkoa billatzeko, ta beren orazio, ta debozioko Ejerzizio santuetan errazago jarduteko. Ala boto merito andiko au egin zuten.

        2. Sta Mariak Ama Birjiñaren Ermita bat bere kontura artu zuen, da S. Isidro bere lurte, edo aziendakin gelditu zan. Eta onetan, da leia santu batean bakoitzak bere bidetik, eta biak biotz guzitik Jainkoa beti billatzen zuten. Denborada batean onela txit soseguz, ta pake ederrean Isidro aparte egon zan: Baña Satanas bere enbidiak errerik Santuaren kontra jaiki zan, ta aren pakea inkietatzeko bere alegiñaz armatu, ta gerra bizia egin zion. Sta Maria, Jainkoari guzia emanik, Caraquiz-en zeruan bezala, Ama Birjiñaren amorez onen Ermitan txit ondo bizi zan. Senar Emazteak zerura lur garbi ederki apañduaren gisa. Jainkozko frutu ugariak ematen zituzten: eta deabruak, eta ark tentatzen zituenak ori ezin sufritu zuten.

        3. Gauzarik santuena askoren maliziak gaitzera erraz ar dezake. Ala Sta Maria askok batetik, eta bestetik Ermitaron ikusi, ta S. Isidrori kontu, ta kejak ematera jendeak joan ziran: aren Emaztea, debozioaren aitzakian, Jaramako artzaiakin, jaiki, ta desonestoro bizi zala: ta ez erri, edo auzoetakoak bakarrik; bai deabrua bera ere, ango gizon baten figura arturik, gezur ori sinisterazotzeko kontatzera etorri zitzaion. S. Isidrok bere Emazte santaren berari obeto ziekienak bezala sinistu etzien; baña Jainkoaren ofensak, ta bere Emazte santaren agrabioa asko txit sentitu zuen. Guzia Jaunari ofrezitu, ta enkomendatu zion, ta infernuko zizaña, ta tentazio orien erremedioa eskatu zion. Jainkoak aditu, ta milagro argi batekin santa onratu, ta bera konsolatu zuen.

        4. S. Isidro Ermitaronz joan zan, da Sta Maria ordu artan bere debozioetara zijoan. Ibai andira, zubirik etzan lekuan, allegatu, ta ikusi zuen, nola santa ziñatu, ta mantilla ibaian bota, ta aren gañean, olezko sala batean baliz bezala, igarotzen ikusi zuen. Asko txit santua Milagro onekin konsolatu zan, da Jaunari graziak eman, da santaren opinio, ta estimazio andiagoan geratu zan. Milagro au beste askotan Santuak ikusi oi zuen. Beste beñ Senar Emazteak elkarrekin ibai ori leorrean bezala igarotzen zutela, Ama Birjiña biak agertu, ta berak urtan batere busti gabe bere Ermitaronz eraman zituen. Ibaia igaro, ta belaunikatu, ta biak Ama Birjiñari biotz guzitik graziak eman ziozkaten.

        5. Denboraren buruan berriz deabruak auzoko jende itsuak tentatu ta maliziaz bete zituen Santaren kontra, ta Santuari esan zioten, Emazteak fede, edo legerik gordetzen etziola, ta Jaramako Artzaien, da Unaien ondoren inkietatzen zebilla. Jende itsu oiek beste aitzakiarik etzuten, ezpazan Santa bere Ermitara joateko, edo limosna eskatzeko, kanpoan egunoro ikusten zuten; baña ibai andian nola igarotzen zan berak etzekusten. S. Isidrok, Santaren inozenzia garbiaren, da gezurrezko testimonio aien berri ondo ziekien, da alako ofensa itsusiak, esan al baño geiago, sentitzen zituen. Santo Kristo baten aurrean negar andiak egin zituen, ta aren graziak argitu, ta lagundurik, salatzalle izan ziran jende itsuak berekin Caraquizko Santaren lekuronz, bestelarik bezala eraman zituen.

        6. Zelatan bezala guziak an zeudela, orra non Sta Maria besteetan bezala, bere Ermitara, ta debozio andian zijoala, ikusi zuten. Ibai andira, zubi, edo barkurik etzan lekura, etorri zan, da guztiak zekustela, Santa ziñatu, ta mantilla urtan bota, ta oliotxarroa, ta argaia Ermitarako eskuetan zituela, ur gañean bustigabe pasatu zan. Aronz, ta ononz igarotzen, Milagro andi ori guziak ikusi zuten. Arritu, edo miretsirik Jainkoaren prodijio orrekin gelditu ziran: Jainkoa alabatu zuten, da Santaren marabillak kontatu zituzten: S. Isidro txit kontentu, ta pakean, bere Emazte santari Jainkoak bere obra añ klaro biurtu ziolako. Santa bere zeruko, ta Ama Birjiñaren debozioko pakean txit ederki aurrera bizi izandu zan.

 

aurrekoa hurrengoa