www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO §a.
SANTUEN BERRI ONAK,
ETA ATSEGIN ANDIKOAK

 

        1. Mundu au ezerezetik egin baño len, gure Kriadorea kriaturarik batere gabe, bera bakarrik beregan zegoen, orañ bezeñ glorioso, poderoso, jakinsu, aberats, eder da Santua. Fedeak ala erakusten digu: iñoren, da ezeren bearrik etzuen: ta beti onela da, izandu da, ta izango da beregan. Baña Jaunak berak bere poderioa erakutsi nai zuelako, eta berak ziekien denboran, bere borondate, edo itz bakarraz ezerezetik mundua, ta emen diran gauzak, Dabid Santuak dion bezala, egin zituen. Berak nai, ta esan, eta zeruak eta lurra beren apañdura guztiakin egiñik agertu ziran. Ala dio fedeak, eta sinisten degu.

        2. Kriaturarik señalatuenak, Aingerua, ta Gizona egin zituen: Aingeruak zeruan, da Gizona lurrean. Aingeruak dira Espiritu uts, nasgabe, garbi ederrak, guziz poderoso, jakinsu, ta doaiez beteak. Gizona da Gorputz ta Anima, graziaz Jaunak bere antzera egiña, Aingeruak ezin kontatu ala dira, eta guztiak batetan egin zituen. Certa fide credendum est &c. Fede ziertoaz sinistu bear da, munduaren asieran Jainkoak egin zituela Kriatura Espiritualak, edo Aingeruak, eta gorputzezko, edo korporalak, eta mundukoak. Ala erakusten du Konzilio Lateranense, Inozenzio irugarrenaren denboran egin izandu zanak. Au sustraietik zuk ondo jakiteko: eta kriaturen Berri onak aditzeko, jakizu:

        3. Aingeruak iru Jerarki, ta bederatzi Koruetan dirala; Aurrenti, edo altuenak, erdikoak, eta bekoak. Bean paratu zituen Aingeruak, Arkanjel, da Prinzipaduak: Erdian Potestadeak, Birtuteak, ta Dominazioak: Goienean Tronoak, Kerubin, da Serafiñak. Baña beren borondate, edo soberbiaz Aingeruen iru parteetatik bat puntu artan bertan betiko galdu zan. Pekatua egin, ta infernura ziran Aingeruak, andien, edo altuenetatik omen ziran. Orduan S. Migel bitoriosoa, bere Aingeruakin, Jainkoari bere onra guzia eman, da betiko glorian sartu zan. Aingeruen Agintari au gure Gobernari Eleiza Santan Jainkoak señalatu zuen: eta S. Migelek eta beste Aingeruak etsai gaistoen kontra gordetzen gaituzte, eta debozio andia zor diegu. Puntu artan bada Luzifer bere lagunakin infernuetan ondatu zan.

        4. Adan gure Aita, ta guzien Gurasoa bere eskuz Jaunak egin, da Paradisu eder atsegiñez betean paratu zuen, nekegabeko bear ariña an egin, da gorde zezan: Emen Adan lotan zegoela, onen saietsetik Eba gure Ama egin zuen. Ditxazko Paraisu, ark bienzat, eta gurenzat izan bear zuen; baña laster, edo sei orduren barrenen, ditxak galdu, ta desditxak guzienzat irabazi zituzten. Ala ikusten degu. Frutu gozo franko libre jateko eman, da Jainkoak batetik bakarrik ez jatea agindu zien, zeren bestela ilko ziran. Deabruak gure ditxa ezin ikusirik arrabiaz, ta gezarez Ebari esan zion, Jakindezko fruta jaten bazuten, Jainkoa bezala izango zirala. Beste gabe jan zuen, da Adan bere Senarrari janerazo zion. Bereala begiak argitu, ta beren desditxa ikusi zuten. Jainkoak kontu artu, ta Paraisutik bota zituen; eta pekatu orretatik munduko gaitz guziak etori izandu dira.

        5. Alere Aingeruak beren pekatuak bertan betiko galdu zituen; baña Gizona ez: bada Jainkoaren Semea bere miserikordia guziaz, gure senide, gu bezala Gizon egin zan; eta mundu galdua bere kosturik andienean irabazi zuen: eta Aingeruak zeruan utzi zituzten sillak betetzeko, Gizonak beretu, ta Santugille bakarra bezala, oriek Santu egitera etorri zan. Estadu guzietan bere Justizia santifikatzeko, ta bere kausa justifikatzeko beti Santuak egin ditu: iñork ere, ta iñoiz ere aitzakiarik eztu; bada denbora, ta leku guzietan, Jaunaren antzera, Santu, edo justuak izandu dira, ta izango dira. Jainkoaren eskua laburtu ezta.

        6. Dotrina au fedekoa bezala da. Orañ Predestinatuen, edo zerurako eskojituen Dotrina, Eleizak, eta Dotoreak ematen duten gisa esan bear degu. Jesu Kristok dio, zeruan egoteko silla, jarleku edo mansio asko dirala: eta S. Pablok dio, Jaunaren doai, edo graziak era askotan partitzen dirala. Eleiza Santan, justuen bideak banaka dira. Zerura guziak eztijoaz batetik, ezpada bakoitza bere bidetik. Lurretik zeruraño, edo goitik berañoko miskeriozko Eskala bat Jakob Santuak ikusi zuen, era Aingerua gora, ta bera zebiltzala: guretzat, edo gugana jatxi, ta gu gora eramateko. Eskala onek malla asko ditu: orietan batzuek dijoaz gorago, besteak berago; baña guztiak, eta bakoitza bere bidean zerura.

        7. Estadu, edo bide guzietan Santu justuak beti izan dira, ta beti izango dira: eta guztietan gure Jainkoa miragarria izan da, ta izango da. Munduko Erreino, Probinzia, Erri, ta familietan justu santuak izan dira. Kristau jendeetan familia, edo etxe añ desditxadurik ezta, zeñak bereetatik batzuek, edo asko zeruan eztituen. Gure Nakazari pobre garbi, ta baserri jende onetatik asko, ta txit asko, edo geienak, nerekiko zeruetan daude, eta aurrera ere salbatu, ta zeruko glorian sartuko dira.

        8. Altxa ditzagun bada zerura begiak: jaso ditzagun biotzak an gora: arako egiñak gera, orañ lurrean arrastaka bagabiltza ere. Begira ara, ta an gure asabak, gurasoak, senideak, aideak, kideak, adiskideak, ta ezagutuko ditugu! O zer gloriazko ditxa! Zenbat aurtxo gozo txiki! Zenbat Gizon prestu, ta Andre garbi justuak an gure begira daude! Guri deiez daude: guri ara igotzen laguntzeko prest daude. Jauna beti alabatzen daude! O zer Bitarteko, ta Lagunak! O zer Jesusen Konpañia triunfantea! Ama Birjiña, Aingeru, ta Santuakin betiko gloria bizian ala egotea! Gu orañ geran, edo gauden gisa, aiek ere denbora batean zeuden, edo emen bizi ziran. Etorriko da denbora, ta laster, zeñean Jainkoaren piedadeaz salbatzen bagera, gu tristeok ere, aiek bezala izango, ta glorian betiko Jauna alabatzen egongo geran.

        9. Orañ ditxa andiz zeruko justu Santuen memoria guk egiten degu, gure ondorengoak gero gurea orrela egingo dute. Orañ Santu guziak gure odoleko, ezagun, da lagunak Jainkoagan alabatzen ditugu: gero besteak gu orobat alabatuko gaituzte. Ea bada, anima gaitean, aiek lenago emen egin zutena, guk orañ egitera: gero aiek orañ duten frutua, sari, edo koroa guk ere aiekin batean gozatzeko. Jainkoak asko eskatzen eztigu. Berak Santuai kasi guztia eman edo egin zien: guri ere eman, edo egingo digu. Guztiz aberatsa, ta guztiz emallea da: ta, guztia emanda ere, beti aberats gelditzen da. Gure borondate, edo naia laburtzen ezpada, arena ezin laburtuko da. Au ikusia dago.

 

aurrekoa hurrengoa