www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIRUGARREN §a.
SAN ISIDROREN MILAGROAK

 

        1. Oiek kontatzea, esan diteke zeruko izarrak kontatzea dala. Nola zerua izarrez betea, ta apañdua ikusten dan, ala S. Isidroren bizitza Milagroz betea; edo apandua ikusi da: ta ill ezkero txit prodijiosoa beti izandu da. Aita Papebroquiok beste Autoreakin onetan dakarrena, Jainkoa alabatzeko gauza da. Gorputz santua, esan dan bezala, Eleizan paratu zanetik, Milagro txit andiak, eta asko egiten bereala asi zan, ta beti ari da. Erromako, edo Kanonizaziorako Prozesoetan kontatzen diranak kontu edo kaburik eztute. Lenengoan bakarrik birreun da lau Milagro dira: eta orrela beste Prozesoetan: eta duda gabe esaten diran baño, askoz geiago dira. Orietarik batzuek animen probetxurako nik artu nai ditut.

        2. Milagroen lenengo asiera, edo iturria bezala da, Gorputz santua agertu, ta bereala ematen asi zan zeruko likura, edo likore prezioso bat, lurreko balsamo guziak baño suabeago, ta zeruko usai gozoaz, Eleiza guztian banatzen zana: onekin eriak ikutu, ta sendatzen ziran, ta milagrozko osasuna askori eman zien. O Gorputz estimagarri, denbora batean lurrarekin burruka, neke gogor, ta izerdi ugarien azpian ibillia, ta orañ biziaren da osasunaren, emalle prodijiosoa! Zenbat munduko andinai, ta erregalatuen gorputzak, Zu ill ezkero arrak jan dituzte, eta auts, edo lur biurtu, ta aztu dira! Eta bitartean zurea zeruko balsamo prezioso osasuna askori emateko, añ osorik, ta garbirik dago. Eta au da S. Isidroren bigarren Milagro beti dirauena, ta Jaun guziz poderosoak Santua onratzeko egiten dion mirarizko faborea. Zazpieun urte, edo besteak diotenez, zortzieun edo geiago da; ill edo zerura zala Santua, eta onen Gorputza urte ta sekula orietan bizia bezala beti osorik ta garbirik dago. Milagro au mundu guziak dakus, ta Autore, ta Maisu andiak arriturik, txit agitz, ta arrazoi andiarekin betiko Marabilla andi asko ponderatzen dute.

        3. Beste milagroen artean nondik asi, batek eztaki. Betiko mirari jarraitua bezala izan zan, Aingeru santuakin Atxurlari doatsu onek iduki zuen adiskidetasun, da zeruko tratua. Dudarik gabe debozio txit señalatu, ta biotzekoa zeruko Espiriru eder oiekin Isidrok iduki zuen; bada ala bizian, nola eriotza ezkero Aingeruak ainbeste onratu, ta faborezitu zuten. Santuak Aingeruen gisako anima añ garbia zuen bezala, aiek onen lagun izan nai zuten: bere lan, edo beargai guzietan pozik laguntzen zioten. Aingeruen gisa Isidro orazioan; eta Isidroren gisa Aingeruak bearrean ari oi ziran. Adiskide maite, ta tratu bateko Lagunak ziran, da guzien irabazia Jainkoa guztian beti alabatzea zan. Lurra apañtzen, lur puskak txikitzen, alea prestatzen, da ereiten, Aingeruak Isidrorekin edo Isidro gabe, beti prest ziran: Abustua biltzen, garia jotzen, da aizatzen, Aingeruak an ziran, ta orobat, bear zanean, Santuari pobreai miserikordia egiteko garia galanki geitutzen zioten.

        4. Mirari andiak dira oiek, eta milagrozko gauza asko orietan ikusi oi ziran. Zerutarren ditxazko tratu eder onetan zer Aingeruen mandatu, ta konsejuak! Nolako Aingeruen argi, konsuelo, ta erregaloak Atxurlari santua goiz jaiki, ta Eleizarako ematen zituen pausoetan! Onen orazio luze, ta debotoetan Aingeruakin beraren artean, zer igarotzen zan nork jakin! Berak ondoen dakiten moduan, beren Adiskide Isidro laztana Aingeruak guztian ederki gobernatzen zuten: Jainkoak, bere Mandatari oiezaz baliatu ta Isidroren gauzak txit zuzen, onen fabore eragiten zituen: bizi zala, ta ill ezkero txit askotan Aingeruak zerutik jaitxi ta lurrean santuaren Gorputza, modu askotan onratu zuten, eta Kanonizazioko Prozesoetan, Aingeruen beste Mirari andiak kontatzen dira.

        5. Zeruko Espititu oiek atsegiñezko leian bezala zebiltzan da Gorputz santu geiago onratzeko, Lanpara, edo argiaren kontua ere berak artu zuten: askotan argigabe zegoela askok ikusi, ta bertan irazakirik ikusten zan. Egun askotan ori, baña Larunbat goizetan ikusi oi zan: ta Ostiral arratsean argia berariaz itzali, ta urrengo goizean Eleizara zijoazenak irazakirik arkitzen zuten. Ama Birjiñari ta Aingeruai Isidrok zien amoriogatik onen Kapillara zeruko Musiko oiek jatxi, ta Zerutarren alabantzak Jainkoari kontatzen ziozkaten: ta onen faborez persona santaren batzuek aditzen zituzten. Onelako Milagro askorekin gure Jainkoak bere Isidro onratu izan zuen.

        6. Lurreko Erregerik andienak ere Atxurlari santu au geiago onratzea zeruko Errege bakarrak nai izan zuen: da Eleiza santaren, da España guztiaren fabore, Milagrorik señalatuena egiteko S. Isidroz baliatu zan. Maomat, Mairu, edo Moroen soberbiaz arroturikako Erregea Kristauen, edo Kristoren kontra biurtu zan. Errege Don Alonso, S. Fernando, ta S. Luisen Alaba ditxosoa, konfianzaz beterik, beste Errege askorekin peleatzeko prestatu zan. Inozenzio Aita Santuak Jubilio guztizko osoa gerra artara zijoazenai gustoz eman zien: berak eta Erromako guztiak ur, ta ogi barautu, ta Penitenziako Prozesio jeneral batean bera oñ utsetan ibilli zan, Jainkori Españaren fabore Bitoria eskatzeko. Moroak lekurik edo prestorik onenak artu, ta prestaturik zeuden.

        7. Gure Erregeak bere Lagun, da jendeak ondo prestatu, ta Jainkoaren graziaz guziak armatu ziran. Bideak txit gaistoak, ta ango berririk iñork etziekien. Errege onak tranze estu onetan guziai agindu zien: Ea fede biziaz, ta biotzetik Jainkoari eska diozagun, biderik onena, bere enemigoen kontra erakutsi diezagula. Puntu artan Artzaiaren gisako Nekazari bat an agertu zan, da Erregeri esan zion: Bide oietako berri nik dakit. Niri jarrai, ta jende guzia leku onera nik eramango det. Esan, da egin. Presto guztiz bentajoso (Tolosako Navak, edo kanpo zabalak derizte) ta bear zuten bezalakora eraman zituen. An Moroen kontra munduko Bitoriarik famosoena Jainkoak eman zien: Eta kanpo artan birreun milla Moro illik gelditu ziran. O Milagro arrigarri, ta zeruko Errege poderosoarena! Baña norzaz baliatu zan? Bere S. Isidro Nekazari maite, ta gure Errege ditxosoen Patroi andiaz.

        8. Erregeak Jainkoari graziaz eman, ta bidezko Nekazari ongillea, bere saria emateko nai zukean. Baña Isidro gloriosoak ezeren bearrik etzuen: obra on ori egiteko len agertu zan moduan; ori egin da desagertu zan. O Isidro milagrozko Jainkoaren Mandatari, ta aren bide erakaslea! Errege Madriden triunfoan sartu, ta S. Isidroren Gorputza adoratzeko, ikusi zuen bezala, esan zuen: Au berau zan. S. Isidro zan bidea guri añ ondo erakutsi, ta zeruko Bitoria milagrosoa eman ziguna. Jainkoari, ta Santuari fabore onegatik graziak eman, da San Isidroren onra, ta glorian Kapilla erreal bat eragin zuen, eta Gorputz santua debozio guziarekin an paratu zan. Arrezkero Errege guztiak benerazio, ta konfianzarik andiena S. Isidro beren Patroi Ongillean beti iduki dute, ta Santua pagatu die.

 

aurrekoa hurrengoa