www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIKAGARREN §a.
S. ISIDROREN AZKENGAITZA,
TA ERIOTZA PREZIOSOA

 

        1. Jainkoaren borondateko santidade altuaren neurri osoa Isidrogan bete zan: aren gustoko frutu gozo eskojitua bezala txit eldua zegoen. Lur gaisto onen gañean, arantzen artean bezala, neke ta pena gogorretan bere Jabe dibinoak gorde zuen luzaro: bere eskutik aldatua bezala, Landare, edo gazte zanetik Arbola txit galant, ta bizitzako frutuak eman arteraño azi zan, da txit ugariak eman zituen. Lurrean zerurako jaioa zana bezala, etzegoen ondo: zeruak Santua nai zuen, ta arrazoiaz beretzaz eskatzen zuen. Luzaro txit, bear, neke, ta pobrezan beti bizitu zan; baña txit kontentu, zeren Jaunaren borondatea ori zan. Kontentuago askoz ill zan, zeren bere Jabe maiteak ori nai zuen. Zerurako abisoa, edo ill berria, gloriarako deia bezala aditu, ta bere burua Jaunari osoro eman zion.

        2. Etorri zan bada denbora, zeñean Juez justuak Isidrori bere umildade, karidade, ta beste birtute señalatuen saria eman nai zion, ta eriotzako gaitzak artu, ta oiera sujeratu zan. Jainkoak deitzen ziola, bereala ezagutu zuen, da zerurako prestatu nai zuen. Nola pobrea jaio, pobrea azi, ta pobrea bizi izan zan, ditxa andia, ta zer egin txikia zeukan bere Testamentua egitean. Mundu falso gezurti orretan bezala Testamentua, ta Eleizakoak egiteko inguraka, ta batera, ta bestera asustatu eztedin, ill bear duela, edo iltzeko peligroa ezagutu eztezan, ta orrelako engañurik Isidrorekin etzan. Andietxe askotako desditxa da ori: ill bear, ta iltzeko dagoen tristeak ezagutu ez bear. Lan andiskoa da. Nola izango da? Ori esatera ez Mediku, ez Konfesore, ez besterik bildurrez atrebitzen ezta. Au lana.

        3. O ditxagabeak, gizon, edo andreak sinisten dutenak, eriotzaren peligroa esateak edo abisatzeak, bizia laburtuko diela! Jainkoak nai duen artean, ezin iñor illko da: eta zu ere ezin ilko zera. Orregatik ere askok naiago du zeru bizia galdu, lurreko eriotzaren izena aditu baño! O bedeika gure baserri, ta Nekazari etxe pobre umillak! Orrelako bildurgabe ta zuten Eleizakoak egiteko esan, da gure jendeak Jainkoaren fabore andi bat bezala, fede ta amore onez, S. Isidroren gisa, zerurako barri on ori artzen dute. Onela Santua beregan, ta arako txit prest zegoen: lurrean gorputza, ta zeruan biotza. Paper gutxi, ta denbora gutxi bere Testamentua egiteko bear zuen. Erraz Jaungoiko egiazko, edo Trinidade Santisimoari bere Anima betiko eman, da S. Andresen Parrokiari bere gorputza an enterratzeko utzi zion.

        4. Testamentuaren Buru, edo asiera au egiñ, ta egiña zegoen guztia. Bere soñeko pobre garbiro estaltzeko diña zekarrena, utzi zuen. Utzi zituen bere atxur, ta bizitzeko premiaz zituen kanporako erremientak: berak irabazi zuen lur puska bat, eta bere Astotxoa; eta orra guzia. O zeruko Isidro preziatua! O zerurako zeñ ariña zeuden! O Testamentu guziak onen erraz, ta zuzen egiten balira! O ta zenbatek bere eriotzan Isidro Atxurlari pobrearen suerte ditxoso au artu, ta berea pozik arenarekin trukatuko lukean! O andien, da aberatsen peligroak! O pobretxoen zorioneko suerte segurua!

        5. Au egin, da deboziorik andienarekin prestaturik konfesatu, ta zerurako Bidezkoaren gisa, Biatiko Dibinoa, ta Oleazio santua artu zituen, ta Jaunari Sakramentuen graziak soseguz eman ziozkan. Azkenean Tobias santuaren gisa, Espiritu Santuak argiturik, etxekoak deitu, ta esan zien: Ea, Jainkoaren bildurra zuen animetan sartu, ta bera biotz guztitik serbi ezazute, aren Mandamentuak ondo gordeaz, ta aren borondatea gauza guzietan egiñaz. Ni banoa emendik: Orra, Maria, Joan zure semea: Ama onak bezala, begira zaiozu. Orra, Joan, Maria zure Ama seme on batek Ama bezala, onra ezazu. A Dios Maria, nere Lagun maitea. A Dios, Joan nere semetxoa. Zuen al dituzuten obra onakin nere animari lagun zaiozute: eta nik zerutik pagatuko dizutet. Onetan beregan sartu, ta fede, esperanza, ta karidadeko aktu amoroso andiak, eta asko egin zituen, ta bere espiritu umilla Jaunari eman zion.

        6. Eriotza Jaunaren begietan añ prezioso au, S. Andres egunean, da Julianok dionez, bederatzi eun, da irurogei ta amairugarren urtean izan zan. Batzuek geroago diote. Dana dala, ziertoa da, Gorputz santua S. Andresko Parrokia, edo Zementerioan enterratu zala. Madridko Eleiza guztien artean au zan S. Isidrok azkenik ikustatzen zuena: emen egunoro bere debozio guziak soseguz egin, da bearrera joan oi zan. Gorputz santua lurpean berrogei urtean egon zan, da ez ondo; bada errekatxo bat aren gañetik igarotzen zan, ta onek lurra erabilli, ta agertzeko zorian zegoen. Baña Kristok bere Ebanjelioan dion bezala: Zuen buruko illetxo bat ere galduko ezta: ala bere Isidro maitearen Gorputzeko partetik txikiena ere galtzen utzi etzuen. Bere poderio guziarekin, nai zuen bezala, onratzeko mirarizko bideetatik, ta Milagro patente askorekin Isidroren santidadea agertu zan.

        7. Orretarako Jainkoak zerutik Isidro bialdu zuen, da bere Konpadre lagun bati agertu, ta esan zion: Jainkoak agintzen zuela, S. Andresko Sazerdote, ta Parrokianoai kontu berak ematea: eta aren Gorputza Zementeriotik Eleizan sartu, ta ondo para zedilla: Eleizaren ondoan gizon ori bizi zan; baña sinistuko etziotelako bildurrez esatera atrebitu etzan: ta orren penan bereala gaxotu zan. Bigarren aldian Santua etorri, ta Andre noble bati zeruko Mandatu ori bera egin zion. Onek bereala kontu eman zien: da nola Madriden S. Isidrok fama andia utzi zuen, erraz sinistu zioten. Parrokianoak beren debozioak bildu, ta lurra atxurtuaz, Gorputz santua agertu zan: da emen Milagroa Milagroaren gañean.

        8. Berrogei urte lurpean egon bazan ere, Gorputz preziosoa batere usteldu, edo alerik mudatu gabe, guzia osoa, ta garbia zegoen. Aren iljanziak ere txit osorik, ta zeruko usai gozo bizi bat ematen zuen. Gorputz santua ala, ta ainbeste zeruko prodijioakin onraturik ikusi, ta kontentu, ta atsegin milagroso batek guztien biotzak bete zituen: eta are geiago Gorputz santua Eleizara aldatzeko artu zanean, San Andresko kanpana, edo eskilla guziak, iñork ere ukitu gabe, mirarizko alegriaz bete ta bezala, berenez, jotzen, da errepikatzen asi ziran, ta Santua Eleizan sartu artean orrela aritu ziran. Fede ta deboziorik andienarekin, S. Isidro bere S. Andresen Eleizan, bear zan bezala, ta leku ederrean paratu zuten: eta egun, edo ordu onetatik bereala Gorputz santua, ta aren gauzak, ta aren obiko lurra milagro andi asko egiten asi ziran, da beti egiten ari dira.

 

aurrekoa hurrengoa